(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zortzi udalei diru-laguntzak baimendu dizkiete beraien udal plan orokorrak egiteko asteazkena, 2017.eko maiatzak 3


Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibar dira, eta laguntzen zenbatekoa 696.000 euro da


Nafarroako Gobernuak zenbait lankidetza-hitzarmen onartu ditu Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibarreko udalekin beraien udal plan orokorrak egiteko. Plan horiek diruz laguntzeko baimendutako urte anitzeko gastu-konpromiso guztien batura 696.000 euro da.

Eloko Udalaren kasuan, urte anitzeko konpromisoa 48.000 eurokoa da, aurrekontua honela banatuta: 9.600 euro 2017an, 28.800 euro 2019an eta 9.600 euro 2021ean.

Basaburuko Plan Orokorra egiteko, 72.000 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu da, honela banatuta: 14.400 euro 2017an, 43.200 euro 2019an eta 14.400 euro 2021ean.

Berriobeitiko Udalarekin sinatutako akordioak 200.000 euroko urte anitzeko gastua baimentzen du, eta horietatik, 40.000, 2007. urteari dagozkio, 120.000 2019. urteari eta 40.000 euro 2021. urteari.

Cascanteko Udalarekin 144.000 euroko urte anitzeko konpromisoa baimendu da. Horietatik, 28.800 euro 2017. urteari dagozkio, 86.400 2019koari eta 28.800 2021. urteari.

Ibargoitiko Udal Plan Orokorra diruz laguntzeko, 48.000 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu da, honela banatuta: 9.600 euro 2017an, 28.800 euro 2019an eta 9.600 euro 2021ean.

Imotzen kasuan, 60.000 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzea erabaki da bere Udal Plan Orokorra egitea, honela banatuta: 12.000 euro 2017an, 36.000 euro 2019an eta 12.000 euro 2021ean.

Iturengo Udalarekin 40.000 euroko urte anitzeko konpromisoa baimendu da. Horietatik, 8.000 euro 2017. urteari dagozkio, 24.000 2019koari eta 8.000 2021. urteari.

Azkenik, Erroibarreko Udal Plan Orokorra egiteko 84.000 euroko gastu-konpromisoa baimendu da, honela banatuta: 16.800 euro 2017an, 50.400 euro 2019an eta 16.800 euro 2021ean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa