(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solanda kontseilariak LH, Arte Plastiko eta Diseinuko Aparteko Sariak entregatu dizkie 29 ikasleri     ostirala, 2017.eko maiatzak 5

Saridunetako bik Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasten dute, hamaikak, erdi-mailako ikasketak eta hamaseik, goi-mailakoak

Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuko kontseilariak, Maria Solanak, Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Aparteko Sariak banatu dizkie 29 ikasleri, Hezkuntza Departamentuko zuzendaria den Roberto Perezekin eta Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendaria den Esther Monterrubiorekin batera. Ikasle horietatik, bik, Oinarrizko LH ikasten dute, 11k, Erdi Mailako ikasketak eta, 16k, Goi-mailakoak.

Oinarrizko Lanbide Heziketako sariak aurten entregatu dira lehen aldiz, eta hauek izan dira saridunak: Bárbara María Arratel, Estetika eta Edertasuna zikloko ikaslea Burlatako LHko zentroan eta Yessenia Quimbiambo, Elizondo Lanbide Heziketako Administrazio Zerbitzuetako ikaslea.

Erdi-mailakoen artean hauek izan dira: Maika Zubieta, Erizaintzako Zainketa Osagarrien ikaslea María Inmaculada zentroan; Josué Arzoz, Ibilgailuen Elektromekanikako ikaslea Donapean; Begoña Pinillos, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretako ziklokoa María Inmaculada zentroan; Javier Fernández, Sistema Mikroinformatiko eta Sareen ikaslea ETI zentroan; Miguel Ángel San Martín, Mantentze elektromekanikoko ikaslea Virgen del Camino zentroan; Esteban López, Nekazaritzako eta abeltzaintzako Ekoizpeneko ikaslea Nekazaritza eta Basozaintza zentroan; Javier Montero, Instalazio Elektriko eta Automatikoen ikaslea Salesianos zentroan; Carolina Marcos, Sukaldaritza eta Gastronomiako ikaslea Burlatako LH zentroan; Mikel Donázar, Jarduera Fisiko eta Kirol Jarduerak ingurune naturalean egitea ikasten duena, Lekarozen; Johanna Rivera, Ile-apainketa eta ile-kosmetikako ikaslea Burlatan eta Adrián Senis, Administrazio-kudeaketa ikaslea María Inmaculada zentroan.

sariak

Departamentuko arduradunak saridunekin ( irudia handitu )

Hauek izan dira Goi Mailako ikasketen saridunak: Taini Cazzato, Idazkaritzako ikaslea ETI zentroan; Iñaki Sánchez, Mekatronika industrialeko ikaslea Lizarran; Miguel Eraso, Abeltzaintza eta Animalien Osasuneko Laguntzako ikaslea Nekazaritza eta Basozaintza zentroan; María Soledad García, Garraioa eta Logistika ikasten duena Cuatrovientos zentroan; Edurne Ojer, Analisi eta Kalitate Kontroleko Laborategiko ikaslea Donapean; Maider Garayo, Grabaketa eta Estanpazio Tekniken ikaslea Iruñeko Arte Eskolan; Margot Mercedes Sanz, Hortz eta Ahoko Higieneko ikaslea Osasun Eskolan; María Castrillejo,Haur Hezkuntzako ikaslea Carlos III zentroan; Iñaki Bujan, Web Aplikazioen garapena ikasten duena María Ana Sanz zentroan; Nerea Larrea, Sukaldeko zuzendaritzako ikaslea Burlatan; Naiara León, Elikagaien Industriako ikaslea DBHI Ega zentroan; Jorge Celay, Jarduera Fisiko eta Kirol Jardueren ikaslea Irunberrin; Edwin Alcivar Campaña, Elektrizitate eta Elektronikako ikaslea Donapean; María Pilar Urroz, Irudi Pertsonala ikasten duena Burlatan; Álvaro Moreno, Energia Berriztagarrien Goi-mailako Zentroko ikaslea eta Iñaki Escudero, Fabrikazio Mekanikoko ikaslea Tafallan.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen duen Lanbide Heziketako Sari Nazionalerako deialdi bat ere badago, eta LHn Aparteko Saria irabazi duten ikasleek parte har dezakete. Lanbide-arlo bakoitzeko sari bat banatzen da eta Nafarroak inoiz saridunen bat izan du.

Sari-banaketaren ondoren Burlatako Zentroko Ostalaritza eta Turismoko ikasleek egindako aperitiboa eskaini dute.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa