(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEZk prestakuntza- eta enplegu-programa laburragoak eskainiko ditu 914 pertsonentzat astelehena, 2017.eko maiatzak 8


Programa Integratuak lantegi-eskolen antzekoak dira eta 2 eta 11 hilabete arteko iraupena dute. Iraupen luzeko langabeentzat nagusiki da.


fotolia

Langile baten irudia.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansare, Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendekoa denak, 914 plaza eskainiko ditu maiatzetik aurrera Prestakuntza eta Enplegu Programa Integratu berrietan. Horietatik, 400, iraupen luzeko langabeentzat nagusiki izango dira.

Formula berria, lantegi-eskolen antzekoa, eta eskaintza apirilean onetsi zuten. Besteen aldean, laburragoak dira, 2 eta 11 hilabete artekoak. Irabazi-asmorik gabeko tokiko erakundeek egiten dituzte eta enpresek eta prestakuntza-zentroek lagun dezakete. Guztira 51 prestakuntza-ekintza dira, eta horietatik, sei, maiatzean hasiko dira. Guztiek orientazio indibidualizatua eta laguntza eskaintzen diete ikasleari.

Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, programa integratu hauen lehen deialdiaren oso balorazio positiboa egin du, erakundeen eskaerarengatik eta gazteentzat, errenta bermatua jasotzen dutenentzat eta iraupen luzeko langabeentzat diren enplegurako prestakuntza-programetan egindako inbertsio handiarengatik.

Deialdian 51 programa onartu dira, eta horietatik, 32, "Programa integratu espresak" dira (597 plaza). Programa horiek 2 eta 4 hilabete artekoak dira, eta iraupen luzeko langabeentzat (azken 18 hiletan 12 hilabete baino gehiago langabezian daudenentzat), prestakuntza, prestakuntzazko eguneratze edo lan-merkatura egokitzeko prozesuak behar dituzten 30 urtetik gorakoentzat nagusiki dira. Gainerako programak (19) sei eta hamaika hilabete artekoak dira.

Orientazio pertsonalizatua

Adierazi behar dugu programa hauetan orientazio indibidualizatua oso garrantzitsua dela, izan ere, ardatz eragilea da guztietan. Prestakuntzaren aurretik, prestatzen diren bitartean eta prestakuntza amaitu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak tutore baten arreta pertsonalizatua jasoko du. Tutore horrek, ibilbide-orri bat diseinatuko da laneratzea lortzeko; bere itxaropen eta interesetara egokituta egongo da. Horrez gain, enpresekin harremanetan jartzen direnean lagunduko diete parte-hartzaileei, eta lan-eskaintzen berri emango diete.

Eskaintzen diren 51 programetatik 22k 1. edo 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria ematen dute. Espres programen ez dute nahitaez profesionaltasun-ziurtagiria eskaini behar. Hala ere, hiru (sukaldaritzako oinarrizko jarduerak) I. mailako ziurtagiri bat lortzeko dira.

Enplegurako prestakuntza-ekintza honetarako 2,33 milioi euro bideratu dira, eta horietatik, ia 900.000 2017. urtean gauzatuko dira. Gainerakoa, 1,43 milioi euro, 2018. urtean. NEZen asmoa 2017. urtean zehar programa mota hauetarako diru-laguntzen bigarren deialdi bat argitaratzea da.

Programa hauetako parte-hartzaileen % 18 enpresetan sartzea da konpromisoa. Hemeretzi programa integratuetan, % 42 da, eta espresen kasuan, % 5,6. Kontratuek, gutxienez, 3 hileko iraupena izan beharko dute, lanaldi osoan edo horren baliokidea. Autoenpleguak ere balioko du.

Esparru hauekin lotuta daude 51 programak: zortzi, sukaldaritza eta cateringi buruzkoak; seik, zerbitzari-prestakuntza ematen dute; zazpi, mendeko pertsonen arreta sozio-sanitarioari buruzkoak dira; sei, atezaintzari buruzkoak; bost merkataritzarekin lotuta daude; lau, nekazaritzako elikagaien industriako langileen lanarekin; lau, datu eta dokumentuen tratamenduari buruzkoa; hiru, soldadurari buruzkoak; bi, orga jasotzaileei buruzkoak; beste bi, garbiketei buruzkoak; bat, kutxari buruzkoa; batek harreragile gisako prestakuntza ematen du; batek, biltegiratzeari buruzkoa eta beste batek lorezaintzari buruzkoa. Programako 15 eta 20 plaza artean ematen dira.

Lehen prestakuntza-ekintzak maiatz honetan hasiko dira. Eskaintza osoa astearte honetatik aurrera egongo da ikusgai www.empleo.navarra.es webean, Prestakuntza atalean, eta www.formaccion.info web-orrian. Ikastaroen lurralde-banaketari dagokionez, 30, Iruñean eta bere eskualdean emango dira; zortzi, Lodosako eremuan; sei, Tafallan; bost, Tuteran eta bi, Lizarran.

Bost talderentzat

Prestakuntza eta enplegu programa integratuak hiru esparruren barruan dauden bost talderentzat dira. Lehenengoa, prestakuntza, prestakuntzazko eguneratze edo lan-merkatura egokitzeko prozesuak behar dituzten 30 urtetik gorako iraupen luzeko langabeena da (azken 18 hiletan 12 hilabete baino gehiago langabezian daudenak).

Bigarrena, gehienez, DBHko titulua duten 16 urtetik gorako eta 30etik beherako gazteena da. Azkenik, ikastaroak ordaindutakoaren araberakoak ez diren errentak jasotzen dituzten pertsonentzat, desgaitasunen bat duten pertsonentzat eta baztertzeko arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat dira.

Parte hartzeko, pertsonek NEZko Enplegu Agentzietan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute. Enplegu-agentziek hautagaien aurre hautaketa egiten dute. Lehentasuna emango zaie orientazio-jarduerak, enplegagarritasun-ibilbideak edo ibilbide pertsonalizatua egin dituztenei eta errenta bermatua bi urte baino gehiago jasotzen daramatenei.

Programen etapak

Programek hiru etapa dituzte: harrera (orientazioa eta ibilbide-orria), gauzatzea (prestakuntza, kontratazioa edo lan-jarduera) eta bitartekaritza (laguntza eta laneratzea). Fase honetan lan-esperientziak antola daitezke enpresetan (lanekoak ez diren praktikak edo beste edozein kontratazio-modalitate).

Prozesuan zehar, ikasleek arreta integral eta pertsonalizatua jasoko dute, eta pizgarri ekonomikoak ere jaso ditzakete.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa