(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

0-3 zikloan eskaria egin duten familiek ez dute berriz eskaria egin behar izango asteartea, 2017.eko maiatzak 9

Familia ugari ziurtagiria aurkeztu beharko dute hala dagokien familiek, maiatzaren 10tik 16ra, biak barne

Transcripción textual del video

Jakina denez, Hezkuntza departamenduaren 6/2017ko ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa jarri zion herritar batek eta, ondorioz, Departamentutik gelditu beharra izan zuen 0-3 urtera arteko umeen gurasoek seme-alabak eskolatzeko egin zituzten eskariei erantzuteko prozedura osoa.

Hala ere, gaur Hezkuntza kontseilaria Maria Solanak aditzera eman duenez, “gaur gaurkoz arazoa konponduta dagoela baieztatzeko tenorean gaude.

Izan ere, atzo bertan sinatu genuen errekurtsoak aintzat hartzen zituen gakoen aurrean behin betiko erabakia: batetik, onartzeko baremazioan modifikazioak egingo direla familien per capita errenta aintzat hartuz, eta, bestetik, familia ugaria direnek horren agiria aurkeztu beharko dutela, agindutako epean”.

Batera, kontseilariak argi azpimarratu du, “aldez aurretik plaza-eskaria egin zuten familiek ez dutela berriz ere eskaria egin behar izango. Hori oso argi gera dadila nahi nuke. Familia ugarien kasuan bakarrik egingo da informazio-eskari propioa, ez besteetan. Beraz, martxoaren 1etik 15era bitartean 0-3 hezkuntza zikloan plaza izateko eskaria egin zuten familiek ez dute berriz ere eskaria egin beharko; argitaratutako egutegian datozen epeak aintzat hartzea baino ez dute egin beharko”.

0-3 urteko zentroa

Ume bat 0-3 urteko zentro batean.

Aitzinera begirako egutegia

Egutegiari dagokionez, onartutakoen behin behineko zerrendak ikastetxeen eta titularitatea duten erakundeen iragarki-taulan jarriko dira ekainaren 9an; behin betiko zerrenda, berriz, ekainaren 19an argitaratuko da.

Matrikula egiteko epea ekainaren 16tik 23ra bitartean egongo da zabalik, biak barne.

Beraz, ez da inolako atzerapenik egongo kurtsoa behar bezala hasteko.

Familia ugariei dagokienez, dagoeneko esan dugu, familia-tipo horren agiria aurkeztu beharko dutela, hala jaso delako ebazpenean, eta horretarako epea zehaztu zaiela: maiatzaren 10etik, hots, bihartik aitzin, maiatzaren 16a bitarte, biak ere barne.

Kontuan hartu behar dugu, gainera, familia ugarien kasuan, baita gure erkidegoan ere, Espainiako 40/2003 legeak egiten dituen definizioak izan behar direla kontuan; “Protección a las Familias Numerosas” deritzon legeak dioena, alegia. Hala bada, familia ugariak dira 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak, baina baita ere:

- gurasoetako batek ezintasunen bat duenean eta 2 seme-alaba edo gehiago dituenean

- bi gurasoek ezintasunak dituztenean eta 2 seme-alaba dituztenean

- banandutako edo dibortziatutako gurasoak, 3 seme-alaba edo gehiago dituztenean

- amarik eta aitarik ez duten bi haur umezurtzen kasuan, besteak beste.

Zehaztasun horiek emanda, Solanaren esanetan, “0-3 urteko zikloan izena emateko deialdiari ezarritako errekurtsoarekin gertatutakoa aurretik konpondu gabe zegoen arazo batetik eratorri da”. Hau da, 2015eko otsailera arte (alegia, 2010eko foru dekretua aldatu zen arte), familia ugaria izatea baldintza “osagarria” zen plaza onartzeko irizpideetan. Harrezkero, ordea, “lehentasunezko” izendatu zen “haur hezkuntza, lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoa” zikloetan.

Hala ere, onartze-ebazpena idazteko orduan, aipatutako aldaketa hura ez zen 0-3 urtekoen zikloan aplikatu. Izan ere, ziklo horrek tratamendu berezia izan du, lehen eta bigarren hezkuntzarekiko. Esate batera, LOE legearen interpretazioa egin izan da orain arte, nahiz eta LOMCEk jada jasotzen duen 0-3 urteko zikloa ere hezkuntza-aldian; baina, ez da orain arte eskolatze ziklo bezala ulertu.

Beraz, eta 0-3 zikloa ez denez eskolatze-prozesutzat ulertu izan, ez da inoiz aplikatu dekretuak beren beregi jasotzen zuen “lehentasunezko irizpide” izatea onartze-prozesuan. “Hala bada, prozedura oker hura behin eta berriz errepikatu da 38/2010 Foru dekretutik hasi eta 2015eko otsaileko modifikazioraino. Eta gaur bertan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den ebazpena akats hori konpontzera dator”, argitu du Solanak.

0-3 zikloa modu ordenatu batean egokitzeko lanean ari da Hezkuntza departamendua. Jakina denez, hezkuntza-aldi honek izaera berezia dauka, herri erakundeek baitute titulartasuna kasu gehienetan. Hori bai, finantzazioan eta kudeaketan parte hartzen du Hezkuntza departamenduak. Eta, gauzak horrela, 2017-2018 ikasturterako tarifen jaitsiera ezarri da haur-eskolara sartzen diren familia guztientzat.

Iaz 4.952 eskaera aurkeztu ziren eta hauetatik 4.528 gauzatu ziren. Aurten antzeko zenbakiak espero dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa