(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako administrazio publikoetan euskara erabiltzeko Foru Dekretu proiektuaren aldeko txostena egin du

asteartea, 2017.eko maiatzak 9


Horrez gain, lan-talde bat eratuko da euskararen lege berri batean aurrera egiteko


Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautuko duen Foru Dekretuko proiektuaren aldeko txosten bat onetsi du gaur egindako ezohiko bilkuran.

Txostena aldeko 16 botorekin, kontrako 1 botorekin eta 2 abstentziorekin onartu da.

Bilera honen ondoren, proiektua Nafarroako Gobernuak onetsiko du, gero Nafarroako Kontseiluari bidaltzeko.

Bilkura berean, dekretuak ekarritako aurrerapen nagusiak azaldu dira, eta kontseiluaren barruan lan-talde bat eratzea ere onetsi dute, euskararen lege berri baterantz aurrera egin dezan.

Euskararen nafar kontseilua

Euskararen nafar kontseilua Nafarroako Gobernuko kontsulta-organo bat da hizkuntza-politikaren arloan. Lehendakaria Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko burua da, eta Nafarroako Gobernuko -Euskarabidea eta beste sail batzuk-, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Nafarroako Unibertsitateko, Euskaltzaindiko, Eusko Ikaskuntzako, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko, Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Nafarroako Kazetarien Elkarteko, kultura elkarteetako edo euskara sustatzen duten gizarte-ekimeneko erakundeetako ordezkariez eta euskararen eta euskal kulturaren esparruan ospetsuak diren pertsonez osatuta dago.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa