Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako administrazio publikoetan euskara erabiltzeko Foru Dekretu proiektuaren aldeko txostena egin du
asteartea, 2017.eko maiatzak 9Horrez gain, lan-talde bat eratuko da euskararen lege berri batean aurrera egiteko
Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautuko duen Foru Dekretuko proiektuaren aldeko txosten bat onetsi du gaur egindako ezohiko bilkuran.
Txostena aldeko 16 botorekin, kontrako 1 botorekin eta 2 abstentziorekin onartu da.Bilera honen ondoren, proiektua Nafarroako Gobernuak onetsiko du, gero Nafarroako Kontseiluari bidaltzeko.
Bilkura berean, dekretuak ekarritako aurrerapen nagusiak azaldu dira, eta kontseiluaren barruan lan-talde bat eratzea ere onetsi dute, euskararen lege berri baterantz aurrera egin dezan.
Euskararen nafar kontseilua Euskararen nafar kontseilua Nafarroako Gobernuko kontsulta-organo bat da hizkuntza-politikaren arloan. Lehendakaria Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko burua da, eta Nafarroako Gobernuko -Euskarabidea eta beste sail batzuk-, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Nafarroako Unibertsitateko, Euskaltzaindiko, Eusko Ikaskuntzako, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko, Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Nafarroako Kazetarien Elkarteko, kultura elkarteetako edo euskara sustatzen duten gizarte-ekimeneko erakundeetako ordezkariez eta euskararen eta euskal kulturaren esparruan ospetsuak diren pertsonez osatuta dago.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen