(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskadik esnea ematen duten latxa ardien sektorea elkarrekin sustatzeko plan bat bultzatuko dute asteartea, 2017.eko maiatzak 9


Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Altsasun bildu dira gaur, egoera aztertzeko eta ildo estrategikoak proposatzeko


Landa Garapeneko departamentuko buruak jardunaldian parte hartu dutenekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bildu dira gaur 10:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, lehen lan-jarduna egiteko. Horrela, sektoreko eragile guztiekin partaidetza eta laguntza prozesu bat hasiko da, esnea ematen duten latxa ardien sektorea sustatzeko plana diseinatzeko helburuarekin.

Saioa Isabel Elizaldek, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilariak, eta Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, inauguratu dute.

Kontseilariak bi gobernuek abeltzaintzako sektore honi emandako laguntza adierazteaz gain, bere garrantzia nabarmendu du, bai ikuspegi ekonomikotik bai gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik. "Sektore honek -esan du kontseilariak- eginkizun estrategikoa du lurraldearen eragile gisa, oreka eta enplegua ematen dizkio ekonomia-jarduera hain handia ez den lekuetan. Ustiapen horiek gabe, etorkizuneko aukerak mugatzen dira landa-eremuetan; mendi-eremuetan batik bat".

Hauxe esan du Elizaldek: "Gaurko eguneko ondorioei esker, ibilbide-orri baten ildo nagusiak ezarriko ditugu, horrela, 2018. urtean, Latxa Ardiaren Plan Estrategiko bat izateko. Planaren edukiak jarduera zehatzak ezarriko dizkio Nafarroako Gobernuari ekoizpen-eredu hori indartzeko, etorkizunean landa-ingurunearen aldeko apustua egiten duten belaunaldi berrientzat eta emakumeentzat errentagarria eta erakargarria izan dadin".

Nekazaritzako buruak jakinarazi du maiatzean Nafarroako Gobernuak Landa Garapeneko Programan eskatutako aldaketak onetsiko direla, lurraldearekin lotuta dagoen produkzio-eredu hedakorreko eredu bat finkatzen aurrera egiteko. Horrela, goi-mendiko eremuetan konpentsazio-ordainketa handituko da, eta hektareako 71 eurotik 106,5 eurora izatera pasako da. Mendi-eremuetan, 51,19tik 76,79ra pasako da. Muga naturalak dituzten eremuetan ere handituko da konpentsazioa: 40 eurotik 60 eurora hektareako.

Bestalde, Bittor Orozek adierazi du balio-kate osoaren gogoeta integrala egingo dela sustapen planaren barruan. "Hala ere, gogoeta ez da egin behar lehiakortasuna kontuan hartuz -azaldu du-, sektoreari beharrezko ospe soziala eman behar diogu, gazteentzat erakargarria izan dadin eta belaunaldi aldaketa berma dezagun".

Lan-mahaiak

Jardunaldian zenbait lan-mahai sortu dira, sektorearen diagnostiko osoa egiteko. Diagnostiko hori oinarritzat erabiliko dute jarraituko dioten estrategia finkatzeko. Zehazki, gai hauek aztertu dituzte mahaian: ekoizpen-sektorea, sektore transformatzailea, komertzializazioa, balio-katea, ekintzailetza eta belaunaldi aldaketa. Horrez gain, emakumeak sektorean duen zeregina eta kalitate-markak ere aztertuko dira.

Ekoizpen-sektoreko lan-mahaian honako hauek aztertuko dira: esnea saltzen duten ustiapenen errentagarritasun baxua, hobekuntza genetikoaren erronkak, bazka autonomia, lurralde-oinarriaren kudeaketa, komunitateen erabilera, produkzio-indizeak, esnearen kalitatea edo arkumearen balorizazioa. Sektore transformatzaileari dagokionez, hainbat ikuspegitatik aztertu dira, eta produktu edo formatu berrien bilaketa edo industriaren kontzentrazioa aztertuko dira besteak beste.

Komertzializazioren inguruko mahaian, besteak beste komertzializazio-zirkuitu laburren ereduen sustatzea, zirkuitu ertain eta luzeen komertzializatzeko gaitasuna eta produktuaren homogeneotasuna aztertu dira. Balio-kateari dagokionez, haren banaketa aztertu da: ekoizletik industria handiraino, azken kontsumitzailera helduta. Beste mahai batean belaunaldi aldaketaren beharra eta hark dakarren arazoa aztertu dira; baita gazteen aholkularitza eta prestakuntza eta lanean hasteko hainbat modalitate ere. Azkenik, markek eta kalitate-enpresek duten zeregina aztertu dute.

200 ustiapen baino gehiago Nafarroan

INTIAk emandako zifren arabera, Nafarroak latxa ardiarenak bakarrik diren 218 ustiapen ditu, 74.735 umetarako ardirekin, eta latxa ardiak eta beste espezie batzuk nahastuta dauden hamar ustiapen, 2.750 umetarako ardirekin. Beraz, guztira, 228 ustiapen eta 77.480 umetarako ardi daude.    

INTIAren datuen arabera, Nafarroak latxa ardien 228 ustiapen ditu - horietatik, 218tan arraza horretako ardiak bakarrik daude- eta ia 77.500 umetarako ardi jezteko. Nafarroako ustiategiek 5,5 milioi litro esne ekoiztu zituzten 2015-2016 kanpainan. 182 ustiategik industriari zuzenean saldu zioten beren ekoizpena. Horietatik, 54k ardia egiten dute ustiategian bertan. Bestalde, 27 ustiategi Idiazabal JDri atxikita daude, eta 1, Erronkari JDri. Azkenik, 26k ez dute inolako JDrik eta 4, ekoizpen ekologikokoak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa