(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak aurten 108 ekimen arauemaile abian jartzea proposatu du asteazkena, 2017.eko maiatzak 10

Foru-legeko 23 proiektu, 59 foru-dekretu eta 26 foru-agindu lirateke, Foru Exekutiboak lehen aldiz onartutako Urteko Araudia Planaren arabera

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak aurtengo urtean zehar guztira 108 lege eta erregelamendu ekimen mahaigaineratzea aurreikusten du, eta horietatik 23 foru-legeko proiektuak eta 59 foru-dekretuak izango dira. Gainera, kontseilariek 26 foru-agindu onartzea aurreikusten dute.

Horrela jasotzen da gaur goizean Foru Exekutiboak bere bileran 2017. urterako onartutako Urteko Araudia Planean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 132. artikuluari jarraiki, administrazio publiko guztiek onartu beharreko arau ezberdinak ezagutzera emate aldera. Foru Exekutiboak lehen aldiz onartu da plan hau, eta, horrela, segurtasun juridikoaren printzipioa bermatu nahi da, herritarrek aurrez ezagutu ditzaten ordenamendu juridikoaren inguruko aurreikuspenak.

jauregia

Nafarroako Jauregiaren fatxada, Carlos III.ren etorbide aldera.

Informazioa egun gutxi barru argitaratuko da Gobernu Irekiaren Gardentasun Atarian.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuak aurkeztu ditu ekimen gehien; hau da, 25, eta horietatik 7 foru-legeko proiektuak dira, 11 foru-dekretuak (horietako bat legegintzako foru-dekretua) eta 7 foru-aginduak. Tartean aurkitzen dira Hondakinen lege-proiektuak, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa eta Nafarroako Toki Berrikuntza.

Araudi-produkzioaren aldetik, jarraian Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako departamentua dago, 19 ekimenarekin: 5 foru-legeko proiektu, 13 foru-dekretu eta foru-agindu 1. Lehenengoen artean aurkitzen dira irisgarritasun unibertsala erregulatzeko foru-legea, gardentasuna eta informazio publikoa eskuratzea erregulatzen duena, Nafarroako poliziena eta Nafarroako herri-administrazioetako montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboei eta segurtasun publikoari buruzko arauen aldaketa bana.

Osasun departamentuari dagokionez, 16 araudi berri proposatuko ditu; hots, 9 foru-dekretu eta 7 foru-agindu.

Bestalde, Ogasuneko eta Finantza Politikako departamentuak 12 ekimen gauzatuko ditu. Foru-legeko 3 proiektu izango dira, tartean Kontratuena, eta 8 foru-dekretu eta foru-agindu 1. Ondoren, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako departamentua aurkitzen da 10 ekimenarekin, horietatik 2 herritarren parte-hartzeari eta berdintasunari buruzko foru-legeko proiektuak, 7 foru-dekretu eta foru-agindu 1. Eskubide Sozialetako departamentuak, berriz, 9 ekimen aurkeztu ditu: 2 lege-proiektu (koordainketa gizarte-zerbitzuak finantzatzeko eta kontzertu sozialenak osasun eta gizarte-zerbitzuen arloan), 3 foru-dekretu eta 4 foru-agindu.

Hezkuntzako departamentuak 9 ekimen burutuko ditu: unibertsitate-ikasketetarako maileguen abalari buruzko lege-proiektu 1 edota beste 5 foru-dekretu eta 3 foru-agindu.

Garapen Ekonomikorako departamentuak ere beste 6 ekimen aurkeztuko ditu, horietatik 2 foru-legeko proiektuak (Zientzia eta Teknologiakoa eta Turismo legea aldatzeari buruzkoa), 2 foru-dekretu eta 2 foru-agindu.

Azkenik, Kulturako departamentuak 2 ekimen proposatuko ditu: eskubide kulturalei buruzko lege-proiektu 1 eta foru-dekretu 1.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa