(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pablo Sarasate kontserbatorioak bi espezialitate berri eskainiko ditu: baxu eta gitarra elektrikoa osteguna, 2017.eko maiatzak 11


Piskanaka ezarriko dira bi espezialitateak


Foru Agindua sinatu berri du Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalak bi espezialitate gehiago eskaini ahal izateko. Progresiboki ezarriko dira bi espezialitateak.

Eskari oso handia duten ikasketak dira. Zehazki, 15-16 ikasturtean 23 udal musika eskolako 347 ikaslek egin zituzten gitarra elektrikoaren oinarrizko ikasketak eta 10 udal musika eskolatako 64 ikaslek, berriz, baxu elektrikoarenak.

Egoera paradoxikoa bizi izan dute orain arte ikasketa horiek egin nahi zituzten ikasleek; izan ere, aukera zuten Musika Eskoletan (oinarrizko ikasketak) eta Goi mailako Kontserbatorioan (unibertsitate mailako ikasketak) ikasteko; baina, erdiko mailako zikloa falta zuten.

Emandako urratsarekin Nafarroako hezkuntza eskaintzari koherentzia ematen zaio, batetik, eta eskari sozialari erantzu, bestetik.

Espezialitate berri hauekin dagoeneko 25 dira musika-tresnetan espezializazioak Kontserbatorio Profesionalean. Aurrera begira, Antzinako Musika faltako litzateke Errege Dekretuak ahalbidetzen duen katalogoa osatzeko.

Behin Foru Agindua onartuta, Hezkuntza departamenduak lehenengo mailan eskainiko diren plazak zehaztuko ditu, hortik ekingo baitzaio espezializazioari.

Baxu eta gitarra elektrikoaren espezializazio ikasturtean izena eman nahi dutenek sarrera-froga gainditu beharko dute, gainerako espezialitateetan bezalaxe. Lehenengo mailan hasteko frogak, seguru asko, ekainaren amaieran egingo dira, gainerako frogak baino zertxobait beranduago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa