(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak LGTBI taldeari laguntzeko berariazko unitate bat du dagoeneko astelehena, 2017.eko maiatzak 15

Lehen aldia da Gobernuak bere organigraman ezaugarri horretako arlo bat duena

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak dagoeneko LGTBI taldeari laguntzako berariazko administrazio-unitate bat du Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren barruan (NBI). Talde horren eskubideen benetako berdintasuna bultzatzea eta sustatzea da helburua.

LGTBI Berdintasun Unitate hau gaur goizean aurkeztu dute Ana Ollok, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, eta Mertxe Leranozek, NBIko zuzendari kudeatzaileak. Biek, "Nafarroako Gobernuak edozein motatako diskriminazioaren kontra, eta nola ez, arrazagatik gertatzen diren bazterkerien kontrako borrokan aurrera egiteko konpromisoa" berretsi dute.

Ollo kontseilariak azaldu duen moduan, LGTBI taldeak duen bazterkeria, ez ikusteagatik, estigma kutsatzeagatik eta askotan laguntza faltagatik gertatzen da. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen du "genero-nortasunen aniztasuna errespetatzea aldarrikatzen duen gogoeta egitea eta sexu eta genero aniztasuna kontuan hartzen duten LGTBI politikak garatzea". Azken horien artean, Kattalingorri taldearekin lankidetza-hitzarmen bat dutela gogoratu du. Nafarroako erreferentziako erakunde bat da sexu eta generoarengatiko bazterkeriaren aurkako lanean eta borrokan, eta urritik abendura 511 kasu artatu zituen. Horrek erakusten du Foru Komunitateak mota horretako zerbitzuak behar dituela.

Nafarroako Gobernuak LGTBI taldeari laguntzeko berariazko unitate bat du

LGTBI berdintasun unitatea

Nafarroako Gobernuak bere organigraman mota horretako arlo bat sartzen duen lehen aldia da.

Horrek, Gobernuak berdintasun politikak egitearen alde egindako apustuan beste urrats bat ematea ekarri du.

LGTBI Berdintasun unitateak Nafarroan eta Nafarroa osorako egiten diren politikak koordinatuko ditu, eta berdintasun-politikak indartzeaz gain, sexu eta genero aniztasuna barne hartuko du agenda politikoan, talde horrek izaten dituzten bazterkeria guztiak gainditzeko helburuarekin.

Unitate horren burua B mailako aditu bat izango da, eta eginkizun hauek izango ditu:

- Aholkularitza teknikoa.

- Estrategia eta ekintzak garatzen eta kudeatzen laguntzea.

- Arlo horretako prestakuntza-proposamenak egitea.

- LGTBI taldearen errealitatea ezagut dadin bultzatzea.

- Ebaluazio eta jarraipen tresnak eta adierazleak diseinatzen laguntzea.

- Dauden hitzarmenak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

- Batzorde eta kontseiluetan parte hartzea.

- LGTBI berdintasunaren alde lan egiten duten profesionalen eta erakundeen arteko sare-lanean laguntzea.

- Sexuagatiko bazterkeria-protokoloa izapidetzea.

- Genero-bazterkeria lantzeko helburuarekin diseinatzen diren ekintzetan laguntzea.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa