(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 30 urtera arte luzatu du autobusez bidaiatzeko gazteentzako garraio-txartela asteartea, 2017.eko maiatzak 16


Horrez gain, orain, deskontuak txartelaren prezio osoan aplikatuko dira, eta ez Nafarroako lurzoruari dagokion tartearen kostuan bakarrik


Nafarroako Gobernuak 25 urtetik 30 urtera luzatu du gazteentzako garraio-txartela. Horrela, % 20ko deskontuak ematen ditu errepidezko hiriarteko garraio-bidaia erregularren prezioan.

Horrez gain, aipatutako deskontua txartelaren prezio osoan aplikatuko da orain eta ez gaur egun moduan, Nafarroako lurzoruari dagokion ibilbidearen kostuan bakarrik. Lehen, gazte batek Zaragozara joateko txartel bat erosten bazuen, % 20ko deskontua lortzen zuen Corteseraino ibilbideak kostatzen zuen kostuan, eta Mallen eta Zaragoza arteko tarte osoa ordaintzen zuen, Aragoin zegoelako. Gaur egun, % 20ko deskontu hori ibilbidearen prezio osoan egingo da, hau da, jatorrizko herriaren eta Zaragozaren artean.

Nabarmendu behar da gazteentzako garraio-txartela 30 urtera arte luzatzearekin II. Gazte Planaren partaidetza-prozesuan jasotzen den eskaeretako bati erantzungo zaiola, izan ere, Lurralde Garapeneko ardatzari dagokion ekintzat bat gisa jasotzen da.

Gazteentzako garraio-txartela

Txartel honen helburuak (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazte txartela ez dena) hauek dira: gazteen mugikortasuna erraztea, gazteek garraio publikoa erabil dezaten sustatzea eta etorkizuneko gizartearen ohiturak aldatzea, garraio-eredu jasangarriagoak erabil ditzaten.

Deskontuak Foru Administrazioa titularra den errepide bidezko hiriarteko garraio-zerbitzu erregularretan bakarrik aplikatzen dira. Hau da, garraio publikoko zerbitzu guztietan ez da deskontu hori egiten.

Gazteentzako garraio-txartela 2008. urtean martxan jarri zen, eta Nafarroan erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteek eskura dezakete. Doan lortzen da www.navarra.es web-orriaren bidez eta Garraio Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Alhondiga kaleko 1. zenbakian, bigarren solairuan.

Gaur egun 4.457 txartel daude indarrean, eta horietatik, 2.656 emakumeei dagozkie; 1.801, berriz, gizonei. Iaz 194.071 bidaietan aplikatu zen % 20ko deskontua, eta 142.696 euroko beherapen bat ekarri zuen Nafarroako lurzoruan egindako ibilbideen prezioetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa