(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uharten pedagogia aktiboen gela sortzeko hitzarmena onartu du Gobernuak asteazkena, 2017.eko maiatzak 17


Hezkuntza komunitatean metodologia aktiboen erabilera sustatzea da helburua


Nafarroako gobernuak, asteko batzordean onartu du Hezkuntza departamenduaren eta Uharteko Udalaren artean pedagogia aktiboen gela sortzeko hitzarmena jasotzen duen testua, irakasleei nahiz bestelako pertsonei zuzendutako prestakuntza saioak eskaintzeko.

Era horretako pedagogia aktiboak sustatzea Hezkuntza departamenduaren Irakasleen Trebakuntzarako Planaren oinarrizko lan ildoetako bat da, eta hitzarmen honekin lortu nahi da lan-lerro horiek helaraztea irakasleei eta baita hezkuntzatik kanpoko pertsonei ere. Izan ere, pedagogia hauek oso egokiak dira ikasleen aniztasunari erantzuteko: irakatsi-ikasi prozesuan ikasleak era aktiboagoan parte har dezaten eta irakasleak laguntzaile eta bideratzaile edo erraztaile lanean nola aritu ikas dezaten.

Trebakuntza ekintzak Hezkuntza departamenduaren Formazio zerbitzuaren ardura izango dira eta ekintza bakoitzean plazen %10 Udalaren esku geratuko da. Halaber, han eskainiko diren saioek Irakasleak Trebatzeko Departamenduaren Urteko Planean jasotako ezaugarriak beteko dituzte.

Hezkuntza departamenduak, beraz, ekintzak antolatzeko konpromisoa hartu du beregain, baita lekua egokitzeko beharrezko azpiegitura jartzea ere. Huarteko Udalak, bestalde, sesioak egiteko lekua jarriko du. Gela astean bi aldiz erabiliko da formazio saioetarako eta larunbatetan, berriz, praktiketarako. Funtzionamenduaren eta mantenuaren ardura ere Udalaren esku geratu da.

Hitzarmena sinatu ondorengo egunean sartuko da indarrean eta 2018-2019 ikasturte amaiera arte iraungo du. Luzatzeko aukera ere badago, beti ere ikasturteka.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa