(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak langile publikoen bizitza pertsonala eta familiarra uztartzen laguntzen duten foru-dekretuen proiektuak aintzat hartuko ditu asteazkena, 2017.eko maiatzak 17


Nafarroako Kontseilura joko du izapidetzen jarraitzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Kontseilura joko du izapidetzen jarraitzeko

familia

Aita bat bere semearekin jolasten.

Nafarroako Gobernuak gaur egindako bilkuran bi akordio onartu ditu. Horien bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen bizitza pertsonala eta familiarra uztartzen laguntzen duten neurriak jasotzen dituzten foru-dekretuen proiektuak aintzat hartuko ditu. Orain, Nafarroako Kontseilura joko du izapidetzen jarraitzeko.

Horrela, lanaldi murrizketako modalitateak handitu eta lizentziak eta baimenak hobetuko dira kasu hauetarako: ospitaleratzeak, gaixotasuna, heriotzak, haurdunaldiak, tratamendu medikoak, senideak zaintzea, prestakuntza eta lan-bizitzarekin eta bizitza familiarrarekin zerikusia duten egitekoak betetzeko. Bi dekretuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko dira indarrean.

Gogoratzekoa da neurri horiek aho batez onartu zituztela dagoeneko Gobernuak eta LAB, ELA, CCOO, AFAPNA eta UGT sindikatuek martxoaren 31n, Funtzio Publikoaren Negoziazio Mahai Orokorrean. Horrez gain, Toki Araubideko Foru Batzordeak horri buruzko txosten positibo bat egin zuen maiatzaren 5ean.

Neurri hauekin, Nafarroako Administrazio Publikoak dagoeneko aspaldi hartu zituzten beste autonomia batzuekin parekatuko dira.

Foru-dekretuetako bat langileek beraien lan-bizitza eta bizitza familiarra uztartzeko duten eskubideari buruzko da. Orain arte, langile publikoek seiren bat, heren bat edo erdia bakarrik murritz zezaketen lanaldia; hemendik aurrera, oro har, beste lau aukera izango dituzte: lanaldiaren zortziren bat, lauren bat, bi bosten edo bi heren.

Hobekuntzak lizentzietan eta ordaindutako baimenetan

Ordaindutako lizentzia eta baimenei dagokienez, beste batzuk sortu dira: haurdunaldiarengatik, 37. astetik aurrera; ospitaleratuta egon behar duten ume goiztiarren jaiotzarengatik; ezkontidea, bikote egonkorra edo lehen graduko senideak zaintzeko, gaixotasun oso larria badute; erradioterapia edo kimioterapia tratamenduak jaso ondoren lanera bueltatzen laguntzeko; ezkontidea, bikote egonkorra edo lehen graduko senideak laguntza eskatzen duten prozedura diagnostikoak edo diagnostikoak egitera laguntzeko, eta odola edo odol osagaiak emateko. Halaber, ordaindu gabeko baimen bat sortu da hobekuntza profesionaleko ikastaroetara joateko.

Bestalde, jadanik zeuden zenbait lizentzia eta baimen hobetu edo handitu dira. Azkenik, aurretik zeuden baina arau ez ziren sindikatuen akordio batzuk baimenen dekretuetan ere barne hartzen dira, eta lan-bizitza eta bizitza familiarra uztartzearekin zerikusia duten eginbeharrak betetzeko, eta nahitaezko eginbehar publiko edo pertsonalak betetzeko baimenak definitzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa