(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

400.000 euroko laguntza-deialdia egin da beren I+G+b garatzeko laguntzak kontratatzen dituzten ETEentzat osteguna, 2017.eko maiatzak 18


Bi diru-laguntza dira: lehenengoa, teknologia-zentroekin proiektuak egiteko; bigarrena, I+G+b-rako nazioarteko finantzazioa lortzeko aholkularitza-gastuetarako


Garapen Ekonomirako Departamenduak bi laguntza-deialdi onartu ditu, guztira 400.000 euro direnak, Nafarroako ETEek beraien I+G+b garatzeko beharrezkoak diren laguntzak kontrata ditzaten sustatzeko, bai jarduera zehatzetarako bai nazioarteko programetarako proiektuak egiteko.

Lehenengoa, "Bonu teknologikoak" delakoa, 200.000 eurokoa da, eta teknologia-zentroetako, unibertsitateetako eta ikerketa-erakundeetako zerbitzuak kontratatuz finantzatuko da, ezagutza hori Nafarroako ETEen I+G+b-ra eramateko.

Oro har, laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen % 60koa izango da, eta aurkeztutako jarduera bakoitzeko, gehienez, 200.000 eurokoa izango da. Hala ere, enpresa batek iaz diru-laguntza jaso bazuen eta ikerketa-zentro berarekin ekimen bat aurkezten badu berriro, diru-laguntzaren zenbatekoa % 40koa izango da, gehienez, 14.000 euro. Gizonen eta emakumeen artean bazterkeria saihesteko neurriak hartu dituzten enpresen kasuan, laguntza % 5 eta % 10 artean handitu ahalko da.

2016ko azaroaren 1en eta 2017ko irailaren 29 artean egindako jarduerak diruz lagunduko dira. Laguntzak irailaren 29ra arte eska daitezke www.navarra.es web-orriaren bidez, jarduera amaituta badago izan ezik. Kasu horretan, eskaera ekainaren 3a baino lehen aurkeztu beharko da.

Laguntzen bigarren deialdia

"SIC bonuak" gisa ezagutzen den bigarren laguntza-deialdia 200.000 eurokoa da.

Horrekin, Garapen Ekonomikorako Departamentuak aholkularitza-gastuak diruz lagunduko ditu, I+G+b finantzatzen duten nazioarteko eta erkidegoko programetarako proiektuak zehazteko, egiteko eta aurkezteko.

Nafarroako ETEek, teknologia-zentrok, ikerketa-organoek eta unibertsitateek jaso ditzakete.

Eskaerak abenduaren 15 baino lehen aurkeztu behar dira www.navarra.es web-orriaren bidez.

Diruz lagun daitekeen gastuaren % 80a izango da laguntzaren gehieneko kopurua, eta zenbait muga egongo dira egindako proiektuak aurkezten diren nazioarteko edo erkidegoko deialdiaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa