(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 238 milioi euro zor dizkioten 316 pertsona eta enpresen zerrenda argitaratu du osteguna, 2017.eko maiatzak 18


Zordun handi horietatik, % 40 higiezinen eta eraikuntza sektoreetako enpresak dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Ogasunak Foru Komunitateari 237,9 milioi euro zor dizkioten 316 zordun handien zerrenda argitaratu du gaur bere web-orrian. Batik bat BEZaren eta atxikipenen ordainketarekin lotuta daude, gehienak enpresa-jarduerak eta jarduera profesionalak egiten dituzten subjektuak direlako. Esan behar da argitaratutakoak geroratuta edo etenda ez dauden zorrak direla.

Ogasuna

Ogasuneko eta Finantza Politikako departamentuaren egoitza.

Nafarroako Ogasunak Foru Komunitateari 237,9 milioi euro zor dizkioten 316 zordun handien zerrenda argitaratu du gaur bereweb-orrian. Batik bat BEZaren eta atxikipenen ordainketarekin lotuta daude, gehienak enpresa-jarduerak eta jarduera profesionalak egiten dituzten subjektuak direlako. Esan behar da argitaratutakoak geroratuta edo etenda ez dauden zorrak direla.

Zordunen % 40 higiezinen eta eraikuntza sektoretik datoz, eta zenbateko osoaren % 45 baino gehiago zor dute: 107,7 milioi euro baino gehiago. Haiengandik alde handira daude elikagaien eta banaketaren sektorea (14,3 milioi), ibilgailuen salerosketakoa (11,6 milioi), petrolio-produktuen banaketakoa (10,6 milioi) eta ostalaritza-zerbitzuetakoa (9,4 milioi).

Zerrenda honetan barne hartzen diren subjektuek 250.000 euro baino gehiagoko zerga-zorrak dituzte. 53, pertsona fisikoak dira, eta 263 juridikoak. Zordunen % 23 hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daude, beraz, hiru eurotatik bat, 237,9 milioi eurotatik, gaur goizean Luis Esainek, Nafarroako Ogasuneko zuzendari-kudeatzaileak jakinarazi duenaren arabera.

Konkurtso-prozesuek eragindako zorrei dagokienez, kasuak kasu merkataritza-arloko epaitegietan jarraitzen diren prozeduraren arauen arabera kudeatzen ditu zerga-erakundeak. Konkurtsoa deklaratuta ez duten hartzekodunei dagokienez, Ogasunak premiamendu-prozeduraren bidez kudeatzen du zorren kobrantza, dagozkion errekarguak eta berandutze-interesak barne. Horretarako, zenbait administrazio-baliabide ditu, hala nola egon daitezkeen ondasun eta eskubideen enbargoa, eta erantzukizuna hirugarrenei ematea, hala uzten duten premisak antzematen badira. Zorra kobratzea ezinezkoa den kasuetan, espedientea baliogabetzat hartuko da, eta azken finean, zorra preskripzioz iraungiko da, Luis Esainek jakinarazi duen moduan.

Zorrak kobratzeko jarduerak handitzeko, beste baliabide batzuk ezarri dira 2017rako Aurrekontuen Legean onartutako aurrekontu-zuzkidura gehigarriarekin, bilketaren arloan zerga-iruzurrari aurre egiteko.

Egoitza fiskalaren arabera, zordunak Nafarroako 79 herritakoak eta Foru Komunitatetik kanpoko beste herri batzuetakoak dira. Gehienak, 88, Iruñekoak dira, eta zor osoaren % 28,81 biltzen dute. Haien atzetik daude Nafarroatik kanpokoak, 17 guztira, % 5,90arekin; Tuterakoak, 15, % 6,61ekin; Mutiloakoak, 12, % 3,79rekin eta Noaingoak, 10, % 3,16rekin.

Zerrenda hiru hiletan egongo da ikusgai

Zerrenda hiru hiletan egongo da ikusgai Ogasuneko web-orrian. Pertsona fisikoen kasuan haien izen-abizenak eta IFZ ematen dira. Pertsona juridikoak edo beste erakunde batzuk badira, haien izen sozial osoa eta IFZ adierazten dira. Ez da inola ere jakinarazten Ogasunak kobratzeko jarraitutako prozeduren egoera. Zerrenda baliabide elektronikoen bidez bakarrik ematen da, eta beharrezko neurriak hartu dira Interneteko bilatzaileetan ez agertzeko. Horrela, aipatutako hiru hilabeteko epe hori amaitutakoan ezin izango da informazio hori ikusi.

Lehen aldia da Nafarroan zerrenda hori sortu eta argitaratzen dela (Estatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunek ere onartu dute), eta zenbait zerga eta zerga-neurri aldatzeko 23/2015 Foru Legeak ezarritako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren aldaketan oinarritzen da. Horren arabera, zerga-datuen pribatutasunaren gainetik portaera horiek foru diru-kutxetan eragiten duten kalte handia dago.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuarentzat iruzurraren kontra borrokatzeko modu bat da zordunen zerrenda argitaratzea, prebentzio-tresnak indartzeko, zerga-betebeharrak borondatez bete daitezen eta zergak gizabidez aitortu behar direla jabetzeko.

316 zordunei gutun bat bidali zieten martxoan, zerrenda horretan sartuko zietela adierazteko. Hala ere, ez du inork osorik itzuli erreferentzia gisa hartu den datan, hots, 2016ko abenduaren 31n zor zuen kopurua, eta hori egin izan balu, zordunen zerrendatik kanpo geratuko litzateke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa