Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bi herrietako erakunde sozialekin elkarlanean ikasleak kaleratzea saihestu nahi da “Tiempo Fuera” programari esker
Solana kontseilaria Corellako alkatea eta Institutuko ordekariarekin .
(
irudia handitu
)
Hezkuntza kontseilari Maria Solanak jarrera arazoak dituzten ikasleak eskolatik kaleratu ordez, euren garaupen sozialetan lagungarri izango diren bestelako ekintzetan aritzeko aukera izaten dezaten bi akordio sinatu ditu gaur.
Lehenengoa, Corellako alkate Gorka Garcíarekin izan da, Alhama ikastetxeko gazteek, hala erabakitzen bada, Hogar de San Jose patronatuan aritu daitezen, eskolatik kaleratu ordez. Bigarrena, berriz, Mendabiako alkate Mª Josefa Verano, hango Joaquin Romera ikastetxeko ikasleek helduentzako Dionisio Salcedo Sádaba egoitzan aritu daitezen.
Solana kontseilaria Mendaviako alkatea eta Institutuiko zuzendariarekin.
(
irudia handitu
)
“Tiempo Fuera” izeneko hitzarmen hauek bilatzen dutena da ikasleen hezkuntzan eragitea neurri eraikitzaileak erabilita eta euren bizi-gaitasunak hobetzea. Izan ere, gaizki portatzeagatik eskolatik kaleratzeak ez du berez ikaslearen portaera hobetzen. Hori dela eta, neurri hauekin bilatzen dena da bestelako inguruneetan aritzeko aukera eskaintzea, ikasleak berak laguntza eskaintzeko aukera izan dezan eta herriko erakundeekin elkarlanean aritzea, ikasleek bestelako errealitate sozialak ezagutu ditzaten.
Hala bada, Mendabiaren kasuan, herriko adin nagusikoen egoitzan arituko direla jaso da hitzarmenean; Corella, berriz, Hogar de San Jose erresidentzian laguntzeko aukera izan dezaten jaso da akordioan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen