(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan ematen diren bi botiketatik bat generikoa da, duela hamarkada bat errezetatutakoaren hirukoitza

ostirala, 2017.eko maiatzak 19


Mota honetako produktuen igoerak botika arrunten prezioa % 80 arte murrizten laguntzen du     


Nafarroan ematen diren botiken % 45 generikoak dira.

Los medicamentos genéricos suponen el 45% del total de fármacos que se dispensan en Navarra, el triple que hace una década, cuando representaban el 15% de la factura farmacéutica. De los 11,9 millones de envases de medicamentos dispensados en 2016, un total de 5,2 millones fueron genéricos, según datos aportados por el Departamento de Salud cuando se cumplen 20 años desde que se reguló la comercialización de estos productos.

Botika generikoak Nafarroan ematen diren guztien & 45a dira, duela hamarkada baten hirukoitza, izan ere, faktura farmazeutikoaren % 15 bakarrik ziren. 2016an emandako 11,9 milioi botiketatik 5,2 milioi generikoak izan ziren, Osasun Departamentuak emandako datuen arabera. Dagoeneko 20 urte igaro dira produktu hauen komertzializazioa arautu zutenetik.

Botika generikoak jatorrizko marken biobaliokideak diren botikak dira, edo egiaztatuta dagoen edozein laborategik edo konpainia farmazeutikoak egin ditzake erreferentziako botika egiten denetik hamar urte igarotakoan, segurtasun, kalitate eta eraginkortasun maila berekin. 1997. urtean erregulatzea proposatu zen gastu farmazeutikoa arrazionalizatzeko, osasun-sistema publikoaren iraunkortasuna bermatzeko eta osasunerako eskubidea babesteko.

Botika generikoa agertzen da erreferentziako markak esklusibotasuna galtzen duelako, eta horren ondorioz, jatorrizko botikaren prezioa % 15 eta % 30 artean jaisten da normalean. Horrek, osasun-sistema publikoaren gastua eta herritarrek ordaintzen duten azken prezioa jaistea ere eragiten du. Patenteak iraungitakoan konpainien artean sortzen den lehiaren ondorioz, osasun-sistemek zenbait botika jatorrizko markaren kostua baino % 90 merkeago eros ditzakete beraien ospitaleetarako.

Botika horien erabilerak hazkunde etengabea izan du agertu zirenetik, hala ere, 2013. urtetik moteldu egin da, funtsean jatorrizko markek generiko bat merkatura ateratzen denean prezioak berdintzen ari direlako, errezetatutako botiken kasuan. Horrela, azken erabiltzailearentzat kostua berdina izanda, botikek bata ala bestea ematen dute.

Omeprazol, atorvastatina eta parazetamola dira gehien kontsumitutakoak

Foru Komunitatean 2016. urtean gehien kontsumitutako botika generikoen artean omeprazol nabarmentzen da, urdailerako zenbait sintoma tratatzeko erabiltzen dena (429.337 botika). Haren atzetik: atorvastatina, odolean dagoen kolesterol mailak txikiagotzeko eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko erabiltzen dena (401.280 botika) eta parazetamola, edozein min arin eta moderatu gutxitzeko eta tenperatura erregulatzeko erabiltzen den botika analgesiko eta antipiretikoa (333.355).

 

Merkatuan generikoak sartzea ekarri duen prezioen murrizketaren adibide gisa, aipatu behar da 20 miligramoko 14 kapsulako omeprazolak 1989. urtean 31,87 euro balio zituela, eta gaur egun, 1,26 eurotan eros daitekeela (% 96ko jaitsiera).

Prezioaren jaitsiera nabarmena izan duen beste botiketako bat atorvastatina da: duela hamar urte 32,28 euro balio zituen 10 miligramoko 28 pilulako kaxa batek; gaur egun, 4,61 eurotan eros daiteke (% 85 merkeagoa).

Osasun-kudeaketaren mailan dagoen erronka da prezioaren merkatze horrek, botikak behar ez bezala erabiltzea edo gehiegi hartzea ez eragitea.

Printzipio aktiboaren arabera errezetatzea

Nafarroak printzipio aktiboaren araberako errezetatze-maila handia du, besteak beste errezetak egiteko erabiltzen diren aplikazio informatikoen egokitzapenarengatik, 2011. urtetik printzipio aktiboaren arabera errezitatzen direlako botikak, osasun-sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko neurriei buruzko 9/2011 Errege Lege Dekretua onartu zutenean.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) printzipio aktiboaren arabera agintzea gomendatzen du, generikoen erabilera sustatzeko bide gisa, ekonomikoki merkeagoak direlako. Printzipio aktiboaren arabera agintzearen abantailen artean nabarmentzen da botika bakoitzaren izen argia eta ezagut daitekeena ematen duelako, agintzean eta ematean okertzea saihesten da, profesionalen independentzia errazten da sustatze-jardueran, botiketan generikoak ematea sustatzen du eta herritarrek sendagai bakoitzaren substantzia medizinalen izen zientifikoa ezagutzea eta ohitzea ekartzen du, marka batzuek komertzializatzeko erabiltzen dituzten izen sortzaileagoen aurrean.

Balioespenen arabera, generikoak emateak eta horrek eragindako botiken prezioaren jaitsierak gastu farmazeutiko publikoa % 20 eta % 30 artean murrizten lagundu dute. Horrez gain, lehiakortasuna sustatzearen ondorioz beste aukera farmazeutiko batzuk agertu dira, berariazko beharrak dituzten pazienteentzat ere aukerak egonda, hala nola glutenik eta laktosarik gabeko pilulak.

Los medicamentos genéricos

Botika generikoen eta jatorrizkoen printzipio aktiboaren konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa bera da, eta etiketan EFC (Baliokide Farmazeutiko Generikoa) eramateagatik bereizten dira. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) eta Europako Sendagaien Agentziak (EMA) baimentzen dituzte, eta merkatuan dauden gainerako sendagaien prozedura eta kalitate eta segurtasun kontrol berak gainditu behar dituzte. Prezioa merkatzen da ekoizpen-gastuei ez zaielako gehitzen ikerketa eta marketin kostuak (azken horiek botikaren balioaren % 30era hel daiteke)


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa