(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Educalingua autoikaskuntza plataforma berrabiarazi du irakasleentzat ostirala, 2017.eko maiatzak 19


Euskara, ingelesa, alemana eta frantsesa online ikasteko aukera eskaintzen du plataformak


Educalinguak hizkuntza gaitasunak hobetzeko aukera ematen die 2016-2017 ikasturtean sare publikoan zein kontzertatuan irakasle aritu direnei. Tresna honekin hizkuntza maila hobetzen laguntzeko balio du, baita A1 C1era bitarteko maila-frogak egiteko ere.

2015ean eskaini zen lehenengoz online plataforma eta jada orduan 2000 erabiltzaile izan zituen, 4 hizkuntza-eskaintzarekin: alemanera, euskara, frantsesa eta ingelesa. Urtebetez hizkuntza berri bat ikasteko edo sakontzeko aukera izan zuten orduan modu entretenigarri eta eroso batean, edozein lekutatik eta edozein unetan. Orain plataforma berriz ere abian dago, ikasturtean zehar aktiboan egon diren irakasleentzat.

2017-2018 ikasturte hasieran tutoretza izateko aukera izango dute parte-hartzaileek, ahozko eta idatzizko taldekako ariketak egin ahal izateko, baita egindako ariketen inguruan erantzuna jasotzeko ere. Plaza hauetarako eskaintza Hezkuntza departamenduaren webgunean iragarriko dira.

Hizkuntza eta maila eskaintza:

- Alemanera (A1 eta A2)

- Euskara (A1etik C1era)

- Ingelesa (A1etik C1era)

- Frantsesa (A1etik C1era)

Izen-ematea hurrengo helbidean https://educacion.lingua.es/login


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa