(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide Heziketaren inguruko “Industria 4.0” jardunaldi teknikoak egingo dira maiatzaren 22tik aurrera ostirala, 2017.eko maiatzak 19


Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako 4 eguneko jardunaldiak Iruñeko San Juan Donibane ikastetxean izango dira 22tik eta 25era eta Hezkuntza kontseilari Maria Solanak irekiko ditu


Jornadas Industria 4.0

Jardunaldiak iragartzeko kartela.. ( irudia handitu )

Ekoizpen-prozesuen berrikuntzak eta arlo profesionalean dauden baliabide eta material premiak bertatik bertara ezagutzeko asmoz antolatu ditu jardunaldiok Hezkuntza departamenduak eta hainbat enpresa, profesional eta Lanbide Heziketako hainbat irakaslerekin batera. Era horretan, Lanbide Heziketan aritzen diren irakasleek profesionalen eskutik jasoko dituzte arlo horiei dagozkien esperientziak eta beharrezko informazioa.

Industria 4.0 jardunaldietan, lau egunez, ikusmen artifiziala, eLearning esperientziak, Big data, gauzen internet, 3D inpresorak eta prototipoak eta robotika landuko dituzte, besteak beste.

Lanbide Heziketako irakasle guztiei zabalik daude jardunaldiak eta aldez aurretik izena eman behar da, zein sesio jarraitu nahi den zehaztuz, hurrengo helbidean: http://www.fpdonibane.com/inscripcion

Solana Kontseilaria irekieran

Astelehenean hasi eta ostegunera bitartean luzatuko dira Industira 4.0 sesioak, guztiak ere arratsaldeko saioan. Jardunaldiok Hezkuntza kontseilari Maria Solanak irekiko ditu, astelehenean 16:15ean. Ondoren Siemens enpresako Luis Garrido lehenengo eta Raul Garcia bigarren arituko dira. Lehenengo saioa Kunak enpresako Miguel Escribanok itxiko du eta gauzen internetez arituko da.

Lehen mailako hizlariak

Era boluntarioan arituko dira hizlari guztiak Lanbide Heziketa profesionalaren inguruko saio hauetan. Izan ere, asmo nagusia da lanbide heziketan dabiltzan irakasleen eta baliabideen antolaketa ahalik eta zuzenena egitea, irakasleen euren motibazioa ahaztu gabe.

Lau egunetan zehar izango dira hitzaldien inguruko xehetasunak hurrengo loturan daude bilduta: http://www.fpdonibane.com/documents/10179/15153034/DIP+JORNADAS+IND+4.0.pdf/31341cc4-2a85-4fa1-a554-d012c053ead3


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa