(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dantza eta arte martzialak, fisika kuantikoa, zinema eta musika elektronikoa batzen dituen programa batekin hasiko da bihar DNA jaialdia

ostirala, 2017.eko maiatzak 19


Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren bigarren edizioan 15 ikuskizun egingo dira 9 herritan


Programaren kartela ( irudia handitu )

Isabel Ferreirak, DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiko zuzendari artistikoak, DNAren bigarren edizioaren lehen asteburuko jarduerak aurkeztu ditu gaur goizean. Jaialdia Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du. Jaialdia bihar hasiko da, maiatzak 20, larunbata, eta ekainaren 3an amaituko da. Guztira hogeita hamar aurkezpen publiko izango dira, horietatik, 15, ikuskizunak, Nafarroako bederatzi herrietako antzoki eta eremu publikoetatik banatuta: Irulea, Barañain, Uharte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Agoitz, Altsasu eta Tutera.

Isabel Ferreirak aurtengo jaialdiaren azken xehetasunak azaldu ditu eta berarekin batera DNAk jaialdiaren lehen egunetarako antolatutako hiru ikuskizunen ordezkariak izan dira, beraien lanen edukiak azaldu dituztenak: Lee, Ching-chun, Cloud Gate Dance Theatre (Rice) konpainiako zuzendari artistiko elkartua eta Wang, Jaw-hwa, Cloud Gate-ko nazioarteko programen zuzendaria; Iruñean bizi den Becky Siegel zuzendari iparramerikarra (Kon Moción), Sobre ruedas lanaren egilea; eta Brasilgo koreografo eta dantzaria den Eduardo Fukushima, Homem Torto lanaren egilea.

Isabel Ferreirak sarreren salmentaren xehetasunak, ordutegiak eta jaialdiaren eremuak azaldu ditu, eta Clarice Limaren Árboles tailerrean izena emateko epea maiatzaren 20an amaituko dela adierazi du (arbolesdna@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz eman daiteke izena). Horrez gain, Uharte Zentroan dagoen CoLABoratorio egoitza artistikoan zer artistak parte hartzen duten adierazi du.

Aurkezpenean Braulia la giganta (esteka honetan ikus daiteke) teaser kanpaina ere eman dute, azken egunetan gizarte-sareetan zabaldu dena.

Nahi duenak jaialdiaren programa osoa eskura dezake esteka honetan. Bestalde, jaialdiari buruzko informazio osoa izateko http://festivaldna.com/eu/ web-orria kontsulta daiteke. Halaber, material grafikoa eta ikus-entzunezko materiala esteka honetan daude ikusgai.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa