(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 12,2 milioi bideratuko ditu desgaituak diren eta baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako 1.700 enplegu inguru mantentzeko, 2015ean baino % 27 gehiago astelehena, 2017.eko maiatzak 22

Gobernuak enplegu-zentro bereziek eta gizarteratze eta laneratze zentroek egiten dituzten inbertsioetarako laguntzak berreskuratu ditu, 400.000 eurokoak guztira, 2014. urtetik deitzen ez zirenak

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 12,2 milioi euro inguru bideratuko ditu desgaitasuna duten eta baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako 1.700 enplegu inguru mantentzeko Laguntza horiei aste honetan egingo diren 400.000 euroko laguntzen bi deialdi gehituko zaizkie, pertsona hauek artatzen dituzten erakundeek egindako inbertsioak finantzatzeko: irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziak (EZB) eta gizarteratze eta laneratze enpresak (GLE), 2014. urtetik deialdia egiten ez ziren diru-laguntzak.

Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, gaur goizean aurkeztu ditu jarduera horiek prentsaurrekoan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) zuzendari-kudeatzailea den Paz Fernándezekin, eta Foru Gobernuak gizarte kohesioa eta integrazioa lortzeko duen oinarrizko helburu bat dira. Izan ere, EZBei emandako laguntza % 10 baino gehiago handitu da aurten 2016. urtearen aldean, eta GLEetan, % 28 inguru. Horri esker, LGSren % 8ko igoerari aurre egin zaio.

EZBen helburua desgaitasuna duten pertsonak prestatzea da; LGSen kasuan, berriz, gizartetik baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak prestatzea, enpresa arrunt batean lan egiteko sartu ahal izateko. Horretarako, ordaindutako lan-jarduera bat, prestakuntza eta laguntza ematen dituzte.

Miguel Laparrak, Eskubide Sozietateko lehendakariordeak, gobernuak enpresa horiei laguntzeko egindako esfortzua nabarmendu du, eta, berez, ekonomikoki proiektu bideragarriak direla esan du, ondasun eta zerbitzu lehiakorrak eskaintzen dituztela, eta horrez gain, funtsezko eginkizuna betetzen dute desgaituak eta lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko.

Pertsona bat iturgintza-lanak egiten.

Zentro horiek 1.648 enplegu eskaini zituzten 2016. urtean, 1.483 EZBetan, eta 166 lanpostu batez beste LGSetan. Horrela, urte osoan 240 pertsona artatu dira. Aurreikuspenen arabera, 2017. urtean EZBetan 1.504 pertsona artatzea da helburua, eta 2016. urteko antzeko kopurua LGSetan. EZBetan langile guztien % 70ek % 33ko edo hortik gorako desgaitasun bat izan beharko dute. Eta LGSen kasuan, langile guztien % 30 eta % 50 artean gizartetik baztertzeko egoeran edo arriskuan egon behar dute.

Inbertsioaren % 80 arte ordainduko da

Bi laguntza-deialdiak ostegun honetan argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro berezien deialdiak 300.000 euroko aurrekontua du, eta laneratze-enpresenak 100.000 eurokoa. Eskaerak aurkezteko epea bihar hasi eta ekainaren 26an amaituko da.

Laguntzen helburua da erakunde horiek urriaren 30era arte egiten dituzten inbertsioak diruz laguntzea, haien lehiakortasuna indartzen laguntzeko, jardueraren garapena sendotzeko, enplegua sortzeko eta haren kalitatea hobetzeko.

Inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa 400 eurokoa izango da. Horrez gain, erakundeak aurrekontuaren % 20aren finantzazioa gutxienez bermatu behar du.

Hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak: lokalak jarduerarako egokitzea, makinak eta tresnak, ekipamendu informatikoak, bulegokoak, teknologia berrien sistemak, ibilgailuak eta altzariak erostea, besteak beste.

Diru-laguntzaren zenbatekoa inbertituta kopuruaren % 80a izan daiteke, gehienez, 50.000 euroko mugarekin EZBetarako, eta 20.000 eurokoa LGSetarako. 

Eskaerak baloratzean irizpide hauek kontuan hartuko dira: enplegua sortzea edo aldi baterako kontratua mugagabea bihurtzea, berritzeko gaitasuna (negozio-ildo berriak sortzea, merkatu berrietan komertzializatzea edo bezeroak erakartzea), lortutako produktibitatea eta erakundeak ekartzen duen baterako finantzazioa.

9,8 milioiko laguntzak enplegu-zentro bereziei

Enplegu Zentro Bereziei orain eskainitako 300.000 euroei Nafarroako Gobernuak desgaituen soldataren kostua diruz laguntzeko erabiltzen dituen 9,5 milioi euroak (Europako Gizarte Funtsak batera finantzatutakoa) eta ematen dion laguntza teknikoa gehitu behar zaizkio. Beraz, 2016an baino % 10 handiagoa izango da.

Nafarroan, gaur egun, 17 EZB daude, eta horietatik, 11, irabazi-asmorik gabekoak dira; azken horiek bakarrik jaso ditzakete inbertsioagatiko laguntzak. Hamazazpi zentro horietan, desgaitasun duten 1.500 pertsona inguru artatzen dira.

Enpresa arruntean sartzen laguntzeaz gain, Foru Administrazioak honako hauek ere sustatzen ditu: kontratazio mugagabea egiteko eta lanpostua egokitzeko laguntzaklaguntza espezializatua plantillara sartzeko eta gizarte-ekonomiako enpresetan bazkide gisa sartzea. Halaber, laguntza gehiago jasotzen dituzte autoenplegurako (lan autonomoa). Azkenik, Estatuko arautegiari jarraiki, 50 langile baino gehiago dituzten enpresek, lanpostuen % 2 utzi behar dute langile horietarako, edo ordezko neurriak hartu behar dituzte.

2,4 milioi gizarteratze eta laneratze enpresetarako

100.000 euroko diru-laguntza horri, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko gizarteratzeko eta laneratze-enpresei laguntza gehitu behar zaio (1,63 milioi, Europako Gizarte Funtsak % 50a finantzatzen du), Gizarte Segurantzako kuotak eta soldatak ordaintzeko. Horrez gain, 200.000 euro ere onartu dira LGSren % 8ko igoerari aurre egiteko, eta 468.000 euro laguntza teknikoetarako. Aurrekontu orokorra gutxi gorabehera 2,4 milioi eurokoa da, 2016an inbertitutako 1,875 milioiren aldean, beraz, igoera 525.000 eurokoa izango da, hau da, iaz baino % 27,8 gehiago.

Nafarroan 11 gizarteratze eta laneratze enpresa edo zentro daude. Soldaten eta kuoten laguntzak jaso dituzten enpresen zerrenda ere kontsulta daiteke. 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa