(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Araxes ibaiaren ibai-igerilekua, Betelun, bainatzeko ur-eremu natural berria astelehena, 2017.eko maiatzak 22


Dagoeneko 12 gune naturalen uren kalitatea eta bainatzeko gai den kontrolatzen du Osasunbideak


Araxes ibaia, Betelun, bainua hartzeko ur-eremu natural berria. ( irudia handitu )

Betelu herritik igarotzen den Araxes ibaiko ibai-igerilekua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak osasun eta ingurumen baldintzak kontrolatzen dituen bainu naturaleko ur-eremuan sartu da aurten. Hain zuzen, beharrezko baldintzak betetzen badira, bainurako gai hartzeko egiten ditu kontrol horiek.

Eremu horrez gain, beste 11 daude dagoeneko errolda horretan. Herriko udalak eskatu du eta zenbait denboralditan uraren kalitatearen kontrol analitikoa eginda, bainurako erabiltzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela egiaztatu da. Hauek dira beste 11 eremu horiek: Moreako urmaela (Beriain); Ur gaziko iturburua 1 (Lizarra); Allotzeko urtegia 1 (Lerate); El Pulguer urmaela 1 (Tutera); Urederra ibaia 2 (Artabia); Ezka 1 ibaia (Burgi); Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu); Urederra ibaia 1 (Zudairi); Benasako arroilako sakana 1 (Nabaskoze); Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).

Horrela jasotzen da bainua hartzeko ur-eremuak kontrolatzeko eta zaintzeko programan berriki NAOn argitaratutakoa, eta 1987. urtetik urtero egiten dena, gune horietan, bainua hartzeko uraren kalitatea egokia dela bermatzeko.

Adierazi behar da denek azaleko urak erabil ditzaketela bainatzeko ibilgu naturaletik igarotzen diren bitartean, betiere berariazko debekurik ez badago, urei buruzko arautegiari jarraiki, hala ere, Nafarroako Gobernuak baimendutako eremu naturaletan eta programan barne hartzen direnak bakarrik erabiltzea gomendatzen du, izan ere, horien uren kalitatea kontrolatzen du, Europako araudia aplikatuz.

Programak bainua hartzeko denboraldiak eta egutegi desberdinak ezartzen ditu erroldan barne hartutako dauden eremuetarako, iparraldeko eta hegoaldeko eremuen artean klima-desberdintasunak daudelako. Horrela, bainua hartzeko denboraldia maiatzaren 29tik irailaren 17ra izango da La Morean, Ur Gaziko iturburuan, Allotzeko urtegian eta El Pulguer urmaelean. Gainerakoetan, denboraldia uztailaren 17tik irailaren 3ra bitartean izango da.

Uren kalitate-kontrolak

Kalitate-kontrolei dagokienez, denboraldi hasi baino lehen eremu bakoitzeko uren hasierako lagin bat lortzea eta aztertzea aurreikusita dago, eta ur-laginketa programatu bat. Horrez gain, bainu-denboraldi luzeagoa duten eremuetan zortzi lagin hartuko dira gutxienez, eta gainerako eremuetan lau lagin. . Laginaren emaitza "ez gai" bada, 72 ordu igaro lehen berriro hartuko da lagina emaitza hori berresteko, uraren kalitatea kalifikatzeko, eta hala badagokio, bainuari buruzko informazioa emateko edo murrizketa neurriak hartzeko.

Eremu bakoitzaren uraren sailkapena denboraldi bakoitzaren eta aurreko hiru denboraldien analisiari buruzko informazioaren arabera egiten da. 2016. urtean egindako ebaluazioaren laburpenari esker, sei eremuen kalitatea "bikaintzat" hartu da: Moreako urmaela Beriainen, Aragoi ibaia Zarrakaztelun, Ur gaziko iturburua Lizarran, Allotzeko urtegia, Benasako arroilako sakana Nabaskozen eta Uztarroze ibaia Uztarrozen.

Beste hiru eremutan "ontzat" hartu da: Ezka ibaia Burgin, El Pulguer urmaela Tuteran eta Urederra ibaia Zudairin.

Eremu batean bakarrik hartu zen uraren kalitatea "ez gaitzat", Anduña ibaiko eremua, zehazki, Otsagabian, gorotz-jatorriko mikroorganismoak aurkitu direlako, ziur asko, eremuan dagoen abeltzaintza-jarduerarengatik. Osasunbideak egoera horrek jarraitzen duen bitartean ez bainatzea gomendatzen du.

Programaren garapenean, ISPLNk, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak, Foruzaingoak eta Ebroko eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek parte hartzen dute. Horrez gain, bainua hartzeko eremuak kokatuta dauden udalerriek beraien eskumenak dituzte eremuko ingurua kudeatzean, eremu hori garbiketa, higiene eta osasungarritasun egoera egokietan mantentzean eta erabiltzaileen segurtasuna kudeatzean. Horrez gain, uren kalitateari eta egindako kontrolei buruzko informazio-kartelak jarri behar dituzte. Bestalde, kalitatea hobetzen lagundu behar dute, egon daitezkeen isuri kutsagarriak kontrolatuz.

Osasun-kontrol horiei buruzko informazioa publikoa da, eta herritarrek Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren Náyade plataforman kontsulta dezakete. Hor, bainua har daitekeen ur-eremu, eremu kontinental eta Espainiako hondartzei buruzko informazioa ematen da, beste erkidego batera joaten direnentzat.

Horrez gain, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumen Departamentuko Ekonomia Zirkular eta Ur Zerbitzuak bainu naturaleko eremuei eta haien inguruari buruzko informazioa ere ematen du bere web-orrian.

Segurtasuna bainua hartzean

Adierazi behar da uren kalitatearen baldintzak kontrolatzen badira ere, ez dela nahitaezkoa eremu horiek sorospen edo zaintza zerbitzua izatea, beraz, erabiltzaileena izango da beren segurtasunaren erantzukizuna.

Kontuan hartu behar da ibai-ibilguen baldintza fisikoak aldatzen direla denbora igarotzean. Horrela, osin edo sakonune bat dagoen tokian, gerta daiteke hurrengo urtean ezer ez egotea, ibaiaren beraren legar eta sedimentuekin bete direlako. Hori dela eta, komeni da bainua hartu aurretik kontuz ibiltzea.

Gertatzen diren istripuen arrazoi ohikoenen artean dago igeri egiten jakin gabe igeri egitea, eta buruz behera egitea salto uretara. Nolabaiteko segurtasunez botatzeko gutxieneko sakontasuna 1,5 metrokoa da, eta komeni da sakontasuna zehazki ez dakigun eremuetan ez egitea. Horrez gain, kontuan hartu behar da ur-mailak eta substratuaren baldintzak egun batetik bestera alda daitezkeela.

ISPLNk informazio ugari ematen du bere web-orrian bainua segurtasunez hartzeko aholku eta gomendioekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa