(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitateetako Udako Ikastaroen XVII. edizioan lau ezagutza-arlotako 32 ikastaro eskainiko dira ostirala, 2017.eko maiatzak 26


Solana kontseilariak nabarmendu du Foru Komunitateko unibertsitateko jarduerarik handiena dela


Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari María Solanak Nafarroako Unibertsitateko Udako Ikastaroen XVII. edizioa aurkeztu du gaur goizean, eta 32 ikastaro eskaintzen dira, lau ezagutza-arlo handitan banatuta: osasun zientziak, zientzia esperimentalak, gizarte eta zuzenbide zientziak eta hezkuntza eta giza zientziak. Kontseilariak Foru Komunitatean antolatzen diren unibertsitateko jarduerarik handiena dela adierazi du.

Ikastaroak ekainean (8), uztailean (4), abuztuan (5) eta irailean (15) izango dira. . Zazpi ikastaro Osasun Zientzien barruan sartzen dira, 3, Zientzia Esperimentaletan, 12, Hezkuntza eta Giza Zientzietan eta, 10, Gizarte eta Zuzenbide Zientzietan.

Landuko diren gaien artean daude: moda eta publizitatea, emakume aitzindariak, gaixotasun arraroak, Done Jakue bide osasuntsua, bizitza eta heriotza arkeologiaren bidez Antzinako Nafarroan, nazioarteko gatazkak edo meteoritoak, esaterako.

Solana kontseilariaz gain, Nafarroako Unibertsitateetako Udako Ikastaroen aurkezpenean beste hauek ere parte hartu dute: Iruñeko Udaleko Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kiroleko alorreko zinegotzia, Maider Beloki; Tuterako Udaleko lehen alkateordea, José Ángel Andrés; NAUPeko Unibertsitate Proiekziorako eta Erakunde Harremanetarako errektoreordea, Eloísa Ramírez; Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektoreordea, Tomás Gómez-Acebo; Iruñeko UNEDeko Zentro Elkartuko zuzendaria, Carmen Jusué, eta Tuterako UNEDeko Zentro Elkartuko zuzendaria, Luis Jesús Fernández.

Hauxe nabarmendu du kontseilariak: "udako ikastaro hauek Nafarroako Foru Komunitatean antolatzen diren unibertsitateko jarduerarik handienetako batzuk dira, eta helburua da gizarteari mundu akademikoa hurbiltzea, zientziara edo teknikara hurbiltzeko aukera ematen duen programa bat garatuz, eta gaur egungo gizarteko kezkak aztertzea edo Nafarroako kultura-ondarearen ezagutzen murgiltzea". Halaber, gogorarazi du iaz bezala, ikastaro guztiak Hezkuntza departamentuak osorik finantzatzen dituela, eta lau zentroen artean 100.000 euro banatu dituela. "Finantza-konpromiso honek -esan du kontseilariak- unibertsitateko hirugarren jarduera-esparrua, hots, gizarteari ezagutza zabaltzea, erakusteko beharrari erantzuten dio, garrantzitsuak diren beste bi osatzen dituena: irakaskuntza eta ikerketa".

Kontseilariak hauxe nabarmendu du: "Nafarroako Gobernuaren esfortzu hau lau lankidetza-hitzarmenen bidez gauzatuko da, eta horri esker, matrikularen prezioak estandarizatu dira. Bestalde, iaztik merkeagoak ere badira. Horrela, Hezkuntza departamentuak gizarte osoaren gogoeta kolektiboan laguntzeko duen borondate irmoa agertu du". Bestalde, Maria Solanak gogoratu du ikastaroak Nafarroako Gobernuak finantzatzen dituen arren, "gure komunitateko bi unibertsitateen (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea), Iruñeko eta Tuterako UNEDeko bi zentro elkartuen eta Hezkuntza departamentuaren beraren baterako lanaren emaitza" direla.

Eskainitako ikastaroetako batzuk, Nafarroako Gobernuak zahartzeari buruz prestakuntza eta hezkuntza bultzatzeko helburuarekin sustatutako 2017-2012 Nafarroako zahartze aktiboaren eta osasungarriaren aldeko estrategiaren barruan daude.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak Iruñeko Udalari Condestable Jauregia lagatzea eskertu dio, eta Tuterako Udalari UNEDeko zentroak antolatutako ikastaroetan laguntzea

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa