(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegu Zerbitzuak 2,5 milioiko hiru laguntza-deialdi aterako ditu ekainean eta uztailean kontratazioa sustatzeko ostirala, 2017.eko maiatzak 26


Horrez gain, aurten 3,4 milioirekin indartuko du pertsona landunen eta langabeen prestakuntza, Laparra lehendakariordeak aurreratu duen moduan


lana

Bi pertsona plano batzuei begira.

Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euroko hiru laguntza-deialdi argitaratuko ditu hurrengo asteetan, enpresa, irabazi-asmorik gabeko erakunde eta autonomoentzat, 2017. urtean zehar 30 urtetik beherako gazteak eta errenta bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatuz enplegua sortzea sustatzeko, izan ere, krisiak eragindako bi talde dira.

Kontratatzeko laguntzei dagokienez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 300.000 euroko laguntzen deialdia egingo du ekainaren 8an, Gazte Berme Sisteman erregistratuta dauden 30 urtetik beherako gazteekin gutxienez sei hiletako praktiketako kontratuak sinatzeko.

Gaur egun, 4.000 aktibo daude, hau da, hezkuntza- edota prestakuntza-ekintzetan lan egiten edo parte hartzen ez duten gazteak.

Laguntza 3.600 eta 6.120 euro artekoa izango da, prestakuntza-maila edo kontratatutako pertsona emakumea edo desgaitua den kontuan hartuz. Laguntza publikoa finkatutako urteko gutxieneko ordainsari gordinaren herenaren ingurukoa da: 17.000 euro unibertsitateko titulurako; 14.500 Goi Mailako Heziketa Zikloetarako (LH II), Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako (LH I) eta profesionaltasun-ziurtagirietarako, 12.000 euro lanaldi osorako eta enpresaren konturako Gizarte Segurantzako gastuak dituztenentzat.

Aurrekontu horri esker, 75 kontratazio inguru egin litezke. Laguntzak Europako Gizarte Funtsak batera finantzatuta daude. Behin kontratua hasita eta hilabete bateko epea igarota, Nafarroan lantokia duten enpresek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta langile autonomoek eskatu ahalko dituzte. Ez dira barne hartzen erakundeak, enpresak eta erakunde publikoak, eta enplegu zentro bereziak eta laneratzeko enpresak.

Bestalde, 30 urtetik beherako gazteen kontratazioa sustatzeko 700.000 euroko laguntza-deialdia uztailean argitaratuko da, eta Nafarroako garapenerako garrantzitsuak diren sei arlotako enpresetarako izango da, Espezializazio Adimentsuaren Estrategian barne hartutakoak: automobilgintza eta mekatronika; elikakatea; energia berriztagarriak eta baliabideak; osasuna; turismo integrala eta industria sortzaileak eta digitalak.

Deialdiaren diseinuaren arabera, oraindik egiten ari direna, 50 langile baino gehiago dituzten enpresak parte hartu ahalko dute. Laguntzak gehienez 1.000 euro ingurukoak izango dira, kontratuaren iraupenaren eta emakumeen eta errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kontratazioaren arabera. Hasiera batean 250 kontratazio aurreikusita daude.

Errenta bermatua jasotzen duten pertsonak

kontratatzeko laguntzei dagokienez, ekainaren amaieran argitaratuko dira, eta 1.500.000 eurokoak izango dira, baina 2,5 milioi arte handitu ahalko dira. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak errenta bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzeko soldataren kostuaren zati bat finantzatuko du, kontratuaren iraupenaren arabera eta emakumea den ala ez kontuan hartuz. Laguntzak 500 eta 1.000 euro ingurukoak izango dira gutxi gorabehera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurreikuspenaren arabera, eta espero da 250 kontratazio egitea. Besteak beste Nafarroan lantokia duten enpresek, irabazi-asmorik erakundeek eta langile autonomoek parte hartu ahalko dute, enplegu-zentro bereziak eta gizarteratze enpresak barne.

"Garapen Ekonomikoko ostiralak" zikloan parte hartzea

Jarduera-ildo hauek eta beste batzuk aurreratu dituzte Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, eta Nafar Landare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza taldeak "Garapen Ekonomikoko ostiralak" zikloan. Enpresen eskura dauden jarduera-ildo guztiak aurkeztu dituzte, eta eskatzera animatu dituzte.

Lehendakariordeak azaldu duenez, programa hauekin enplegu-sorkuntza sustatzen du Gobernuak, S3ko enpresetan batik bat, eta horrez gain, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten taldeei laneratzen laguntzen die, hala nola gazteei eta errenta bermatu jasotzen dituztenei. Izan ere, krisialdian enplegua galdu zuten iraupen luzeko edo oso luzeko langabeak daude horien barruan.

2007. urtean 2.000 familia-unitatek baino gutxiagok asetzen zituzten gizarteratze-errentarekin beraien oinarrizko beharrak. Orain, errenta bermatuak batez beste 11.200 artatzen ditu hilean. Errenta bermatua eskatzen dutenen % 26 inguru 18 eta 34 urte arteko gazteak dira.

2016ko lehen hiruhilekoari buruzko azken datuen arabera, kide guztiak langabeak diren % 7,76 familia daude, erreferentziako pertsona langabea den % 7,69 familia eta diru-sarrerarik ez duten % 2,78 familia.

% 150 gehiago enpresetarako laguntzetan

Horrela, 2,5 milioi euroko diru-laguntza horiek NL-NEZeko enpresei 2017. urtean emandako laguntza zuzeneko paketearen barruan daude, 2017an 8.164.000 eurokoa dena, 2016an baino % 150 gehiago (3,26 milioi); 4 milioi, errenta bermatua kontratatzeko, eta horietatik, handi daitezkeen 1,5 milioi uztailean deituko dira; gazteak kontratatzeko milioi bateko laguntzak; 900.000 euro kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntzarako; 1,73 milioi ekonomia sozialerako (2016an baino % 27 gehiago); 234.000 euro desgaitasuna duten pertsonei kontratu mugagabea egitekoa eta 300.000 euro ETEak prestatzeko.

Enpresei zabalduz, enpresek baliabideak erabil ditzaten sustatzea du helburu NEZek. "Enpresen laguntzak kuantitatiboki eta kualitatiboki handitu dira, sinplifikazio-neurriak eta aliantza publiko-pribatuak ere garatzen ari direlako, enpleguaren kantitatea eta kalitatea handitzeko, generoen arteko tartea murrizteko eta zailtasun bereziak dituzten taldeak gizarteratzen laguntzeko", azaldu du Laparrak.

Prestakuntzarako deialdi berriak: landunak, langabeak eta enpresetan

Kontratatzeko laguntza horiei, ekainaren 6an, 2017. urte honetan lan egiten ari diren pertsonen gaitasun profesionalak indartzeko egingo den 2,5 milioi euroko deialdia gehituko zaio, ekainaren 6an argitaratuko den deialdi baten bidez. Eta langabeak prestatzeko, beste laguntza-deialdi bat argitaratuko da datorren hilean, 2017an 900.000 euroko inbertsioa egiteko eta 2018an 2,5 milioikoa.

Pertsona landunen deialdi berria honela banakatuko da: 2.200.000 euro zeharkako gaitasunetarako (zenbait sektore edo prestakuntzazko eguneratzea); 100.000 euro ekonomia sozialeko langileentzat berariaz, eta 200.000 langile autonomoentzat.

Oraingoan, Nafarroako klusterrekin analisiak eta azterketak eginda, NEZek S3ren arloetan (nanoteknologia, fotonika, fabrikazio aurreratua eta 4.0 teknologia, material berriak, mikroelektronika, ibilgailu elektrikoak, segurtasuna nekazaritzako elikagaien industrian, bioteknologia, biofarma eta osasun-teknologia) eragina duten prestakuntza-ekimenei emango die lehentasuna. Bestalde, 223 ikastaro ere emango dira, 3.300 plazekin, 900.000 euroko deialdi baten ondorioz egindakoak, 2017ko urtekoak ere bai.

Kudeaketaren arloko nobedade nagusia da diru-laguntzaren ordainketa sinplifikatu dela. Moduluka egingo da, familia profesionaleko orduko prezioaren arabera. 6 eta 8,97 euro artekoak izango dira. Deialdi honetan, erakundeek funtsean baremoa hobetzeko egindako ekarpenak kontuan hartu dira. Horrez gain, ikastaroak egiteko neurriak ere indartuko dira, eta ez badira betetzen, zehapenak ezarriko dira.

Bestalde, NEZek errefortzu bat ere prestatu du, 2017an langabeak prestatzeko: 920.000 euroko laguntza. Deialdia datozen asteetan aterako da eta beste 2,5 milioi barne hartuko ditu 2018rako.

Azkenik, ekainean, % 60 kontratatzeko konpromisoa duten laguntzak eskatzeko aukera egongo da; 900.000 eurokoak izango dira. Orain arte bi enpresa aurkeztu dira, eta 270.000 euroko laguntzak eskatu dituzte 500 pertsona baino gehiago prestatzeko (aurreikuspenen arabera, 360 pertsona kontratatuko dira.

NEZek 2017rako duen hasierako aurrekontua % 20 handitu da, 45,6 milioi euro arte (I. atala alde batera utzita), eta horrez gain, beste 1,6 milioi euro gehiago helduko dira, jardun onarengatik eta iraupen luzeko langabeen programei laguntzeagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa