(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak 650.000 euro bideratuko ditu 2017an toki-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko asteartea, 2017.eko maiatzak 30


Eskaerak egiteko epea ekainaren 29an bukatuko da


Euskarabideak laguntzen deialdia jarri du abian, 2017an toki-erakundeek euskara sustatzeko zein erabiltzeko antolatzen dituzten jarduerak finantzatzeko: 650.000 euro dira guztira. Laguntzen zenbatekoa igo da 2016 urtearekin alderatuta, 2016ean 300.000 euro bideratu baitziren.

Deialdiaren oinarriak gaur, asteartean, maiatzaren 30ean, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta laguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an amaituko da. Laguntzak telematikoki aurkeztuko dira www.navarra.es webguneko Zerbitzuen Katalogoko fitxaren bidez.

Hainbat jarduera-mota finantzatuko dira:

Toki-erakunde eskatzailearen eremuan sortutako programak, 350.000 euroko aurrekontua.

- Euskara kultur eta gizarteko bizitzan erabiltzeko programak eta proiektuak: literatur lehiaketak, zinema, ipuin-kontalariak, hitzaldiak, bertsolaritza, euskara ikasteko programak, erakusketak, ikerketen argitalpena eta abesti-emanaldiak.

- Euskararen presentzia sustatzeko ekimenak: udaleko aldizkari edo buletinen idatzizko argitalpenak eta kale, bide edo eraikinak errotulatzea.

- Euskaraz emandako prestakuntzako tailerrak edo ikastaroak.

Euskarako zerbitzu teknikoen sareak egindako proiektuak eta zenbait toki-erakunderen artean elkarrekin egindakoak. Proiektu horietarako 200.000 euro erabiliko da.

Euskarako zerbitzu teknikoak sortzea eta egonkortzea. Modalitate horretarako 100.000 euro bideratuko dira.

Diru-laguntza horiek eskuratu ahalko dituzte euskara erabiltzeko eta sustatzeko programak onartzen eta garatzen dituzten toki-erakundeek.

Aurtengo deialdia Nafarroako Parlamentuak 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan onartu zuen partida batetik ordainduko da, komunikabideetan euskara sustatzeko laguntzena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa