(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna bultzatzeko beste plan bat egin du asteartea, 2017.eko maiatzak 30


Ayerdi lehendakariordeak estrategia honen zirriborroa aurkeztu du, berrikuntza, enpresa-lankidetza eta Administrazioaren eginkizuna nabarmentzen dituena


Transcripción textual del video

Manuel Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, Nafarroako txikizkako merkataritza hurbila bultzatzeko 2017-2020 planaren zirriborroa aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan. Nafarroako Gobernuaren helburua sektore horretan lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza bideratzea eta negozio berriak abian jartzea da.

Gainera, Garapen Ekonomikorako departamentuaren xedea sektore horretan enpresen lankidetza sustatzea eta administrazio publikoen, Gobernuaren beraren eta tokiko erakundeen partaidetza hobetzea da, Nafarroako txikizkako merkataritza sustatzen dutenean.

fruta-saltzailea

Fruta-denda bat.

Manuel Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, Nafarroako txikizkako merkataritza hurbila bultzatzeko 2017-2020 planaren zirriborroa aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan. Nafarroako Gobernuaren helburua sektore horretan lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza bideratzea eta negozio berriak abian jartzea da.

Gainera, Garapen Ekonomikorako departamentuaren xedea sektore horretan enpresen lankidetza sustatzea eta administrazio publikoen, Gobernuaren beraren eta tokiko erakundeen partaidetza hobetzea da, Nafarroako txikizkako merkataritza sustatzen dutenean.

2020. urtean planaren emaitza ebaluatzeko, Nafarroako Gobernuak 8 adierazle prestatu ditu, eta horien artean nabarmentzen dira enpresen asoziazionismo-mailaren igoera, % 30etik % 40ra; merkataritzaren online salmentaren igoera, % 9tik % 15era, eta 10 dinamizazio eta merkataritza garapenerako udal plan egitea.

Ayerdi lehendakariordearekin batera Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutari ere izan da, eta aurkeztutako planak, 11 lan-ildo eta 37 ekintza barne hartzen ditu hiru urte hauetan garatzeko.

Nafarroako txikizkako merkataritza hurbila bultzatzeko 2017-2020 Planaren zirriborroan sektoreko eragileek, adituek eta merkataritza-elkarteek parte hartu dute. Zirriborro hori Iruñeko Merkataritzaren Mahaian ere aurkeztuko da, eta eremuan, eta hor, interesa duten eragile, merkatari, tokiko erakunde eta bestelakoek ekarpenak egin ahalko dituzte. Horrez gain, datorren hilean, Gobernu Irekiaren webgunean ere ekarpenak egin ahalko dira.

Lau helburu handi

Adierazi denez, gaur goizena aurkeztutako planak lau helburu handi barne hartzen ditu. Lehenengoa Administrazioak Nafarroako merkataritza-sektorean duen eginkizuna da. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren eta tokiko erakundeen koordinazioa eta partaidetza hobetu nahi da merkataritza sustatzean, erreferentziako hiriko merkataritza-eremuen hirigintza egokitzean, merkataritza-ekipamendu publikoak garatzean, hala nola handizkako udal merkatuak, eta bertako merkataritzaren ustiapenean.

Bi jarduera-ildo jasotzen dira, 13 neurri zehatzekin.

Bigarren helburua merkataritza-asoziazionismoarekin lotuta dago, bai tokikoa bai sektorekoa, enpresa-tresna nagusietako bat gisa hartzen delako eremu edo sektore bat garatzeko. Testuinguru honetan, asoziazionismo txikia nabaritu da Foru Komunitateko hiriko eta landako merkataritza-eremu askotan, txikizkako merkataritza hurbilaren lehiakortasuna mugatzen dutenak. Beraz, asoziazionismoa sustatzea, lankidetza publiko eta pribatuko formulak garatzea, landa-merkataritza finkatzeko lankidetza-aliantza sustatzea, eta merkataritza, turismo eta artisautzaren arteko estrategia osagarriak sustatzea jasotzen du.

Lau jarduera-ildo biltzen ditu, 12 neurrirekin.

Hirugarrenak, lehiatzeko eta merkataritza berritzeko gaitasunari erreparatzen dio.

Horrela, negozioen kudeaketa eta irudia hobetzeko ekintzak, kudeaketan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, berariazko prestakuntza eta prestakuntza espezializatua, balio erantsia ekartzen duen kalitatezko kultura bat ezartzea, eta bideragarritasun-bermeak dituen belaunaldi aldaketa sustatzea aurreikusten dira. Lau jarduera-ildo biltzen ditu, 9 neurrirekin.

Azkenik, laugarren helburuan ekintzailetza barne hartzen da, merkataritza-sektorean, krisi ekonomikoak lanpostuak galtzea eta negozioak ixtea ekarrita, biztanleen kontsumitzeko gaitasuna txikiagotu delako. Helburua da merkataritza-egitura sustatzea, negozioak abian jartzen laguntzea, orientazioekin eta ideia-bankuekin, eta interes berezia jartzea gaur egun jarduerarik gabe dauden lokalen okupazioan, negozioa sortzeko ahalmen handia duten eremuetan. Hiru neurri dituen jarduera-ildo bat barne hartzen du.

Merkataritza-jardueraren diagnostikoa

Merkataritza-jarduerak NafarroanForu Komunitateko balio erantsi gordinaren % 8,7 ekarri du azken bost urteetan. Hala ere, zehaztu behar da datu horiek handizkako nahiz txikizkako merkataritzari eta ibilgailu motordunen konponketari buruzkoak direla. Sektore horiek, zerbitzuen sektoreko lanpostuen % 18,8 ekartzen dute, 35.185 enplegurekin, eta Nafarroako lan-merkatuaren % 12,7, 2015eko datuen arabera.

DIRCEren datuen arabera dagoen azken informazioa kontuan hartuz, mota horretako azterketa konparatiboak egiteko iturririk egokiena dena, Nafarroan txikizkako merkataritzako 6.480 enpresa daude, eta 2012ko % 3 handitu da, hala ere, bilakaera desberdina izan da jardueraren azpisektorearen arabera.

Horrela, establezimendurik eta salmenta-posturik gabeko enpresak dira azken bost urte hauetan igoerarik handiena izan dutenak, % 22,1eko igoerarekin.

Datu horrek, online eta katalogoko salmentaren ezarpen handia adierazten du azken urte hauetan.

Enpresen tamainari dagokionez, saltokien % 96k bost langile edo bost baino gutxiago dituzte. Nagusiki langilerik gabeko enpresak nabarmentzen dira, kasuen % 48,2an.

Horien atzetik, langile bateko edo biko enpresak daude (% 37,3) eta hiru eta bost langile artekoak (% 10,8). Bost langile baino gehiago dituzten enpresa gutxi dauden: % 3,7.

Kokapenari dagokionez, merkataritza-establezimenduen % 93 isolatuta daude, hau da, hiriguneko merkataritza-lokaletan, hiri inguruan, industrialdeetan eta abar. % 4 inguru merkataritza-azalera handietan daude, eta % 2 baino gehiago udal merkatuetan.

Datuak eremu geografikoaren arabera aztertzen badira, ia harreman bera dago biztanleriaren eta merkataritza-jardueraren artean. Horrela, Iruñerrian, Nafarroan merkataritza-establezimenduen % 55a dago (gogoratu behar da Foru Komunitateko biztanleen % 55,5 biltzen duela), eta Pirinioetako eremuan, establezimenduen %2ra heltzen da (biztanleriaren % 2,4).

Plan horrekin, garrantzi handiko bi alderdi aztertu dira. Tokiko erakundeei inkestak egin zaizkie merkataritza-garapenean duten inplikazioarengatik, eta merkataritza-jardueraren inguruko ezjakintasuna eta merkataritza-plangintza eskasa adierazten dute.

Halaber, prestakuntza-eskaintza aztertu da, eta prestakuntza arautua eskasa dela, eta ez arautua garrantzitsua dela baina sektoreko ordutegi eta beharretara gutxi egokituta dagoela ondorioztatu da.

Hori da hain zuzen merkataritza-prestakuntzaren arrakasta eskasa izatearen arrazoia.

Ohiturak, gastuak ihes egitea eta Internet bidez erostea

Plan hau egiteko erosketa-ohiturei buruz egindako inkesta baten arabera, Nafarroako herritarren % 83k normalean bertako saltokietan erosten dute. Hurbiltasuna (erantzunen % 55,58) eta eskaintza osoa egotea (% 18,22) dira inkesta egindako pertsonek emandako arrazoi nagusiak.

Horren aurrean, biztanleen % 17k ez du erosten ohiko saltokietan. Ehuneko horrek gora egiten du Erriberagoitian (% 23) eta Pirinioetan (% 19).

Adierazitako arrazoien artean daude eskaintza eskasa edo sakabanatua (erantzunen % 38,39), kalitate-prezio erlazio txarra (% 13,39) eta urruntasuna (% 11,61).

Nafarroako herritarrek egiten duten gastuaren % 36 inguru ez da bere eskualdean egiten, Internet bidez egiten diren erosketengatik batik bat. Datu hori eremu geografikoen arabera aztertzen bada, beren eremutik kanpo gastu handiagoa duten eremuak dira Pirinioak, % 51,44rekin, eta Erriberagoiti, % 45ekin. Bestalde, Tuterako (% 19,65) eta Ipar-mendebaldeko (%35,24) eremuak, gastu-ihesik txikiena duten eremuak dira bere eskualdearen barruan.

Aurreratu denez, Nafarroako familien % 30 inguruk online erosketak egiten dituzte azken urtean. Lizarrako eta Pirinioetako eremuak dira, % 37,50arekin, Internet bidez erosketa gehien egiten dituzten eremuak.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa