(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak udako baso-suteen aurkako kanpainaren hasiera aurreratu du Nafarroako hegoaldeko lehortearengatik asteazkena, 2017.eko maiatzak 31


Bihar hasiko dira suhiltzaileen parkeetan errefortzuko langileak sartzen, eta ekainaren erdialdean amaituko da, iaz baino 15 egun lehenago


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak baso-suteak itzaltzeko udako kanpainaren ohiko hasiera aurreratu du, Foru Komunitateko hegoaldeko lehortearen ondorioz dagoen arriskuarengatik, eta ziur asko, zerealak biltzeko lanak aurreratuko direlako.

Mapa

Lurzoruaren hezetasun-mailaren konparazioa. ( irudia handitu )

Horrela, bihar, errefortzuko lehen langileak sartuko dira Tuterako, Azkoiengo eta Lodosako suhiltzaileen eskualdeko parkeetan; baita heligarraiatutako bi brigadetako bat ere. Horrela, 36 peoi eta 16 gidari izango dira. Gero, ekainaren 8an, beste langile batzuk etorriko dira, 32 peoi eta 20 gidari, Tafallako, Lizarrako eta Zangozako parkeetara. Azkenik, ekainaren 15ean, bigarren errefortzua izango da, eta 34 peoi eta 12 gidari joango dira Tafallako eta Lizarrako parkeetara. Bestalde, bigarren brigada heligarraiatua ere etorriko da.

Horrela, Maria Solana kontseilari eledunak gaur bertan egindako bilkuraren amaieran jakinarazi duen moduan, Nafarroako Gobernuak 800 langile baino gehiago izango ditu hilabetearen erdialderako (iaz baino hamabost egun lehenago) udako kanpaina honetan parte hartzeko. Beraz, iaz baino gehiago dira, berriki 30 suhiltzaile sartu direlako.

Zehazki, Nafarroako Suhiltzaileek 400 langile inguru izango dituzte, 150 laguntzaile, xede honetarako berariaz kontratatutakoak, eta beste 140 suhiltzaile boluntario. Horiei, 109 basozain eta Ingurumeneko eta Lurraldeko Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko 8 teknikari gehitu behar zaizkie.

Airetiko baliabideei dagokienez, Nafarroako Gobernuaren hiru helikoptero eta lurrean zamatzeko hegazkin bat (Ministerioak lagatakoa eta normalean uztailaren 1etik aurrera erabilgarri dagoena) izango dira. Lurretik, Nafarroako Suhiltzaileek 38 ibilgailu autoponpa dituzte, bost tanga-ibilgailu eta langileak garraiatzeko 54 ibilgailu. Horrez gain, Ingurumeneko departamentuak basoko makinak ekarriko ditu, sute garrantzitsuak gertatuz gero, suhiltzaileei laguntzeko.

Kanpaina aurreratzeko arrazoiak

Udako baso-suteen aurkako kanpaina aurreratzeko, Mª José Beaumont kontseilariak zuzendutako Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak egindako azterketan oinarritu dira. Azterketa horretan, eredu meteorologiko batzuen jarraipena egiten da, euri- eta tenperatura-iragarpenak, azken hiletan egindako euriaren balorazioa, lurzoruaren hezetasuna eta zerealaren egoera. Azken kasu honetan, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko departamentuak emandako informazioaz baliatzen da.

Horrela, Nafarroako Gobernuaren zenbait gune meteorologiko automatikoetan metatutako prezipitazioa, azken urte honen batez bestekoaren azpitik dagoela antzeman da. Gainera, zerealaren bilketarekin zerikusia duten suteak egoten diren lekuetako datuak jasotzen dituzten guneak dira. Bestalde, lurzoruan egindako hezetasunaren azterketaren arabera, gaur egun Nafarroako hegoaldean dagoen lehortasuna, 2016 eta 2012 urteetako ekainaren amaieran zegoenaren antzekoa da, eta urte horietan sute handiak gertatu ziren, esaterako, iaz Erdialdean gertatutakoa, azken hiru hamarkadetako txarrena izan zena, edo Uxuekoa eta Arasekoa, 2012. urtean.

Azkenik, tenperatura altuek eta apirilean eta maiatzean euri gutxi egiteak, Erriberan, Lizarran eta Nafarroako Erdialdeko eremuetan zerealaren bilketa aurreratzea ekarri dute. Nekazaritza-lan horiek, erabilitako makinengatik sute bat sortzeko arriskua handitzen dute.

Hamarkada honetan suterik gehien izan dituen negua

Bestalde, baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko neguko kanpainaren balantzearen berri eman du gaur Gobernuak. Kanpaina abendutik apirilera bitartean garatzen da, eta azken hamarkadako biziena izan zen, bai sute kopuruari dagokionez bai eragindako azalerari dagokionez. Nafarroako Suhiltzaileek egoera meteorologikoari egozten dio sute kopuruaren igotzeari, beroagoa eta lehorragoa izan delako. Horrez gain, abererik ez dagoenez, larretan sasiak handitu dira, eta larreak kudeatzeko suak erabiltzen dira.

Zehazki, 2016ko abenduaren eta 2017ko apirilaren artean 663 sute gertatu dira, eta 1.153,74 hektarea kaltetu dituzte. Horietatik, % 96, baso-azalera ziren, hala ere, ez da kalte handirik gertatu basodian, suhiltzaileek adierazi duten moduan.

Kanpaina honen datuek nabarmen gainditu dituzte aurreko kanpainan izandakoak, 216 sute gertatu zirelako, eta 152,79 hektarea kaltetu. Oraingoan, 2008ko, 2012ko eta 2009ko neguetan aitortutako sute kopurutik hurbil daude, hurrenez hurren 607, 568 eta 535 sute gertatu zirelako. Eragindako hektarea kopuruari dagokionez, uda honetan izandakora gehien hurbiltzen den aurreko datua 2008ko kanpainakoa da, 869,50 hektareekin.

Negu honetan esku-hartzerik gehien izan dituzten suhiltzaileen parkeak hauek izan dira: Oronoz, 76 suterekin; Lizarra, 73rekin eta Tutera, 71rekin. Haien atzetik, Auritz, 47 esku-hartzerekin; Tafalla, 37rekin; Lodosa, 35ekin; Azkoien, 24rekin; Altsasu, 20rekin; Erdialdea, 14rekin; Zangoza, 8rekin; Nabaskoze, 8rekin eta Iruña (Trinitarios), 7rekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa