(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ia 3 milioi bideratu ditu Doneztebeko osasun-zentro berria eraikitzeko asteazkena, 2017.eko maiatzak 31


Oinarrizko Osasun Eremuan 5.315 pertsona artatzen dira


neska artatzen

Neska bati arreta medikoa ematen.

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran. Horren bidez, Osasunbideko zuzendari kudeatzaileari Doneztebeko osasun-zentro berriaren lanak kontratatzeko baimena ematen dio, 3 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Oinarrizko eremu osoak 5.315 osasun-txartel ditu esleituta, eta horietatik, 899 pediatria-adinekoak dira.

Aurrekontuan barne hartzen dira eraikuntza-lanak berak (2.873.762 euro), obra-zuzendaritza eta segurtasun eta osasun koordinazioa (54.241 euro). Gastua hiru aurrekontu-ekitaldiri egotziko zaie: 2017 (407.550 euro), 2018 (2.343.409 euro) eta 2019 (177.043 euro).

Zentroaren ezaugarriak

Doneztebeko osasun-zentroa eraikin berria izango da, solairu batekoa, 1.400 m2-ko azalerarekin, eta horietatik, 1.250 m2 erabilgarriak izango dira. Lanak 2017. urte honetako azken hiruhilekoan hastea eta 2019ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusita dago.

Zerbitzu hauek emango ditu: lehen mailako arreta, erretinografia, erradiologia eta errehabilitazioa. Azken hirurak eskualdean bakarrik emango dira. Laguntza-sailak erabilera anitzeko 1 areto, 1 erradiologia areto eta 1 errehabilitaziorako gimnasio izango ditu. Horrez gain, 16 kontsulta izango ditu (3, familia-medikuntzakoak; 1, pediatriakoa; 4, erizaintzakoak; 2 laguntza berezikoak; 1, gizarte-lanekoa; 1 larrialdietarako areto; 1, kirurgia txikikoa; 1, ateratze eta proba osagarrietarako areto; 1, estimulazio goiztiarreko kontsultakoa, eta 1, albaitaritza-bulego). Laguntza-sail hau, harrera, langile eta instalazioen eremuekin osatuko da.

Guztira, 4 mediku orokor, 1 pediatra, 5 erizain, 1 gizarte-langile, 3 administrari eta Landa-eremuko Larrialdi Zerbitzuko 3 erizain izango dira lanean.

Azkenik, adierazi behar da oinarrizko eremu honek leku hauetan kontsultategiak ere badituela: Elgorriaga, Beintza-Labaien, Urrotz, Saldias, Ituren, Eratsun, Ezkurra eta Zubieta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa