(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatzeko jardueretarako laguntzen deialdia egin da osteguna, 2017.eko ekainak 1


Guztira, 250.000 euroko laguntza izango da eta eskatzeko epea datorren ekainaren 19an amaituko da


Nafarroako Aldizkari Ofizialak irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatzeko jarduera eta programak egiteko laguntzen deialdia argitaratu zuen astearteko honetan, maiatzak 30. Jarduera eta programa horiek 2016ko abendutik 2017ko urrira bitartean egitekoak izango dira, eta 250.000 euroko laguntza jasoko dute. Horiek eskatzeko azken eguna ekainaren 19 izango da.

Diru-laguntzak, gehienez, kostuen % 70 barne hartuko du, eta nerabeen eta gazteen artean batik bat euskararen erabilera handitzen laguntzen duten jarduera eta programak egiteko erabiliko da: euskarak gazteen artean duen egoerari buruzko prozesu parte-hartzaileak, urteurrenen ospakizunak eta hizkuntza honekin, kulturarekin eta bere tradizioekin, historiarekin edo pertsonaia garrantzitsuenekin zerikusia duten bestelako ekimenak, euskarari buruzko kanpaina positiboak, hezitzaileentzako prestakuntza-jarduerak, tokiko euskararen ondarea eta euskalkiak biltzea, gizartean hedatzeko jarduerak edo euskarazkoak, hala nola hitzaldiak, mahai-inguruak edo antzezlanak eta bertsolarien emanaldiak besteak beste. Jarduera horietan genero-berdintasuna sustatuko da edukiak prestatzean eta garatzean, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta berdintasuna partaidetzan.

Ez dira barne hartzen eskolaz kanpoko jarduerak eta ikastetxeetan egindakoak, ezta kanpamentuetan, ibilaldietan, artisautza-azoketan, ikuskizunetan eta kirol-lehiaketetan egindakoak ere, Hezkuntza departamentuaren eta Kultura, Kirol eta Gazteriako departamentuaren eskumena direlako. Musika-kontzertuak eta liburu edo web-orrien itzulpenak ere ez dira barne hartuko.

Laguntza horien zuzkiduraren igoerarekin, Nafarroako Euskararen I. Plan Estrategikoan jasotzen diren Nafarroako Gobernuaren helburuak lortzeko bultzada ematea da asmoa, gazteen artean euskararen erabilera sustatzearekin zerikusia dutenak bereziki.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa