(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Akitania-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdeak proiektu-kudeatzaileko plaza bat eskaintzen du osteguna, 2017.eko ekainak 1


Lana Hendaian egingo da, 35 orduko lanaldiarekin, eta soldata gordina 30.000 euro ingurukoa izango da


Akitania-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdeak lurraldeko lankidetzako proiektu- kudeatzaileko plaza bat eskaintzen du; nagusiki mugaz haraindikoa izango da. Lanpostua teknikariarena da, bere ohiko egoitza Hendaian egongo da (Ipar Euskal Herrian), 35 orduko lanaldia izango da eta urteko soldata gordina 26.952 eta 33.804 euro artekoa izango da.

Deialdia I-II master mailako prestakuntza duten pertsonentzat izango da, hala nola Politika Zientzietan, Zuzenbidean (publikoa eta Europakoa), Ekonomia Zientzietan, Geografia eta Lurralde Antolamenduan prestakuntza dutenetan. Horrez gain, kultura orokorreko maila ona eskatzen da, eta euro-eskualdea eta mugaz haraindikoa ezagutzea.

Bestalde, euskara, gaztelania eta frantsesa menderatzea eskatuko da. Ingelesa ere baloratuko da. Hautagaiak idazteko gaitasuna agertu behar du, informatika-tresnak eta programak menderatu, antolatzeko eta aurreratzeko gaitasuna, eta talde-lanean aritzeko eta lan-taldeak zuzentzeko gaitasuna.

Interesa dutenek Euro-eskualdeko zuzendariari bidali beharko diote eskaera, helbide honetara: celine.piva@aquitaine-euskadi.eu. Bestela, postaz ere bidal dezakete beste helbide honetara: Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartea "Akitania-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdea", Rue Leku Eder, ZI des Joncaux, 64700 Hendaye.

Hautatutako pertsonak euro-eskualdeko proiektuak kudeatu beharko ditu arlo hauetan: enplegua, ekonomia, goi-irakaskuntza, lanbide-heziketa eta iraunkorra, ikasleen mugikortasuna eta mugaz haraindiko mugikortasun profesionala. Bestalde, esparru horietan egiten diren Europako, Estatuko eta eskualdeko politiken jarraipena ere egin beharko du.

Halaber, Euro-eskualdeko lan-taldeak koordinatu beharko ditu; beste eragile batzuekin harremanetan jarriko da; lurraldeko lankidetzaren Europako proiektuak kudeatu, garatu eta hautagaitzaz arduratuko da (bereziki POCTEFA), eta web-orriko edukiak eguneratuko ditu.

Lan-eskaintzaren fitxak gaztelaniazeuskaraz eta frantsesez kontsulta daitezke.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa