Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikariek eta zeladoreek plazen % 77 beteko dute
Osasunbideak 215 plaza LEP bat proposatu die sindikatuei.
Osasunbideak lan eskaintza publikoaren (LEP) lehen proposamen bat aurkeztu dizkie ostegun honetan Mahai Sektorialean ordezkariak dituzten sindikatuei. Guztira, 215 plaza izango dira osasun arloko langileentzat, sindikatuen ordezkariek egiten dituzten ekarpenen zain.
LEP berri honek, erretiratu edo hil diren pertsonengatik hutsik dauden plazak betetzeko Estatuko arautegiak ezarritako mugei jarraituz dei daitezkeen plazen % 100 jasoko luke.
Proposamenaren arabera, LEP nagusiki C, D eta E mailetara mugatzen da. Deituko diren plazen % 77a erizaintzako zaintza osagarrietako teknikarientzat dira, 92 guztira, eta zeladoreentzat 75. Beste 15 plaza barrutiko fakultatibo espezialistentzat (BFE) dira, 10 erizain (horietatik, 5, Osasun Mentaleko adituentzat), 15 laborategiko teknikari espezialista (LTE), 4 osasun-dokumentazioko teknikari (ODT), 4 anatomiako teknikari espezialista (ATE) eta 4 erizaintzako teknikari laguntzaile.
Nabarmendu behar da lehen aldiz deitu direla lan-eskaintza publiko batean erizaintzako teknikari laguntzaileen plazak.
Bestalde, Osasunbideak Mahai Sektorialean jakinarazi du beste ezohiko lan-eskaintza publiko baterako deialdia egiteko asmoa duela, Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorraren onarpenaren barruan jasotzen den aukera bat dena.
Birkokatzeko Foru Dekretuko proiektu berria
Bileran Osasunbideari atxikitako langileen osasun arazoak direla eta birkokatzeko prozedura arautzen duen Foru Dekretu proiektua ere aurkeztu dute. Nobedade nagusi gisa, prozedura arintzeko izapidetze epeak ezartzen dira, eta gehieneko epea lau hilekoa da. Salbuespen gisa, beste bi hilabete luzatu ahalko da.
Proiektu berrian, birkokatze prozeduraren bidez bete daitezkeen plaza guztien zerrenda ere emango dela jasotzen da. Egiturazko plaza bidez sartzea aurreikusita badago, plaza-atxikipena aldatzeko aukera emango da, birkokatuko den pertsonak lanpostu hori izan dezan. Lehentasuna emango zaie estali ez diren plaza hutsei.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen