Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Matrikula egiteko epea ekainaren15era arte egongo da zabalik
Hezkuntza Departamentuak helduek euskara ikasteko eskaintza publikoa egiten du 2017-2018 ikasturterako. Ikastaro horiek Zubiarte Euskaltegian izanen dira. Datorren ikasturterako matrikula ekainaren 15era bitartean izanen da zabalik.
Zubiarte Euskaltegia hainbat ikastaro eskaintzen ditu, klase-egunen arabera:
Egun 1 astean:
- Autoikaskuntza: 2 ordu mintza-praktika, Zubiarten eta lanak on-line egiteko konpromisoa. Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA
2 egun astean:
- Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA bi saiotan (astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean). Ordutegiak: 9:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30.
- Mintzamena landuz: mailak B2-C1
- Auzo eta herrietan taldeak: Antsoain, Etxauri… Goizez/arratsaldez.
3 egun astean:
- Kanpoko ikastaroak, mailak A1, A2, B1 eta B2 hainbat ikastetxetan, ordutegia eguerdian, egunak: astelehen, astearte eta ostegunetan.
4 egun astean:
- Mailak A1, A2, B1 y B2, astelehenetik ostegunera, ordutegiak: 9:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30.
Ikastaro trinkoak:
- EGA irailean, abuztuaren 28tik irailaren 28ra. Goizez/arratsaldez.
- B2 urritik ekainera: 16 ordu astean, astelehenetik ostegunera.
Matrikula Zubiarte Euskaltegiko webgunean egin behar da: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/, edo Zubiarte Euskaltegian bertan (Zubiarte 13, 31620 Uharte). Prezioei eta ikastaroei buruzko informazio guztia aipatutako web orrian kontsulta daiteke. Hala ere, bestelako galderarik argitu behar izanez gero, euszubia@educacion.navarra.es edo deitu telefonora: 848 431 010.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen