(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansarek Lekunberrin egindako pintura bereziei buruzko ikastaro baten ondorioz hiru kontratazio egin dira asteartea, 2017.eko ekainak 6


Bederatzi langabek burutu dute prestakuntza, Simogaberri enpresarekin garatutakoa "proiektu berezien" barruan


NEZen ikastaroa

Ikastaroko parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Bederatzi langabek amaitu dute Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko Nafar Lansarek Lekunberriko Simogaberri enpresarekin lankidetzan antolatutako "Pieza metalikoen azaleko tratamendua eta pintura" ikastaroa. Enpresa Mekatar Groupen barruan dago eta azaleko tratamenduak egiten ditu pieza metalikoetan. Prestakuntza egin duten hiru ikasle kontratatu ditu.

Prestakuntza-ekintza hau Nafar Lansareren "Proiektu berezien" lan-ildoaren baitan hartzen da. Horrela, erakunde autonomoak beste erakunde eskatzaile batzuekin lankidetzan prestatzen ditu ikastaroak. Ekimen hau 2016. urtean hasi zen, Nafarroako sektore edo eskualde oso berezien produkzio-prozesuetan zeuden prestakuntza-eskaerei erantzuteko, kontratazio berriak egin aurretik.

2016. urtean 190 ikasleri eman zieten prestakuntza. Eta 2017. urtean 360 pertsona inguru prestatzen ari dira automobilgintza-industriarako oinarrizko jardueretako ikastaroan. Manufaktura-industrietako langilearen lanpostuan interesa duten pertsonak modu integralean prestatzeko antolatu dute. Lehenengoa da Nafarroan aldi baterako kontratuetan eta laugarrena mugagabeetan.

Simogaberri enpresako ikastaroa ordukoa da eta izena eman duten hamar pertsonetatik bederatzik burutu dute (besteak enplegua aurkitu zuen), bi txandatan. Ikasleak pieza metalikoak margotzeko prestatu dituzte. Horrela, pintura berezien teoria, lanaren prestakuntza eta nola ematen den ikasi dituzte.

Prestakuntza 4 ordutan eman da, egunero, bi lan-astetan. Guztira, 10 eguneko teoria eta praktika izan dira Simogaberriko enpresan, eta horri esker, ikasleak lan-munduan murgiltzeaz gain, lineako ekoizpenari eta faseen arteko kontrolen garrantziari buruz ikasi dute. Era berean, kalitateari buruzko prestakuntza ere eman da ikastaroan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa