(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

A-15 autobian dagoen Larrazpil biaduktua konpontzeko eta indartzeko proiektua lizitatzeko iragarkia argitaratu da asteazkena, 2017.eko ekainak 7


Prezioa 1.366.059 euro izango da, BEZik gabe, eta eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12an amaituko da


Nafarroako Kontratazioen Atariak A-15 autobian, 116+100 k.p. dagoen Larrazpil biaduktua konpontzeko eta indartzeko proiektuaren lizitazio iragarkia argitaratu du. Lizitazioko prezioa 1.366.059,03 euro da, BEZik gabe, eta gutxi gorabeherako balioa, BEZik gabe eta luzapen edo aukera guztiak barne hartuz, 1.502.664,93 eurokoa da. Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak Garapen Ekonomikorako Departamentuko Erregistroan aurkezteko epea ekainaren 12an amaituko da, 14:30ean.

Nafarroako Gobernuaren 2017ko maiatzaren 17ko akordioaren bidez, "A-15 errepidean, 116+100 kilometro-puntuan dagoen Larrazpil biaduktua konpontzeko eta indartzeko proiektuan" jasotzen diren lanen kontratua egiteko baimena eman zion Herri-lanetako zuzendari orokorrari.

Larrazpil biaduktua A-15 autobian dago, Irurtzun eta Latasa udalerrien artean, eta 1992. urtean eraiki zuten. Bi zubi independente dira, bana zirkulazioaren noranzkoko, eta Larraun ibaiaren eta NA-1300 errepidearen gainetik doaz. Donostiara doan galtzadako zubia 204 metro luze da, bost baotan banatuta, eta pilareen gehieneko garaiera 17 metro dira. Iruñera dagoen galtzadako zubia 217 metro luze da, bost baotan ere banatuta, eta pilareen gehieneko garaiera 13 metro dira.

2008. urtean biaduktuan egindako ikuskapen berezi baten ondorioz, konpontzeko eta indartzeko proiektu bati ekin behar ziotela konturatu ziren. 2011. urtean "A-15 autobidean 116+100 KPn dagoen Larrazpil biaduktua konpontzeko eta indartzeko proiektua" idatzi zuten.

Nafarroako Gobernuaren 2015eko abenduaren 16ko akordioaren bidez, urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko baimena eman zioten Herri-lanetako zuzendari nagusiari, "Errepide-sareko zubietako jarduera-planerako". Aurten, "A-15 autobidean 116+100 KPn dagoen Larrazpil biaduktua konpontzeko eta indartzeko proiektuaren" eguneratzea idatzi dute, aurkitutako gaur egungo kalteen arabera, eta Nafarroako Gobernuak obren kontratua egiteko baimena eman dio Herri-lanetako zuzendari nagusiari.

Konpontzeko eta indartzeko proiektuaren helburua da beharrezko jarduerak finkatzea, batetik, azken urteetan egindako azterketetan aurkitutako kalteak konpontzeko, eta bestetik, esku-hartzeaz baliatzeko, biaduktuaren portaera hobetzeko, egiturazko ikuspegitik.

Jarduerak bi taldetan bil daitezke: batean, iraunkortasun-jarduerak barne hartzen dira, dauden akatsak eta kalteak konpontzeko; bestean, taularen drainatze arazoak zuzentzeko ekintzak barne hartzen dira, gatz urgarrien eramailea denez, kloruroek hormigoi armatu eta aurreatezatuko elementuak eraso dituzte.

Iraunkortasun-jardueren artean hauek daude: hezetasun-orbanak garbitzea, patina biologikoa eta landaretza kentzea; gainestaldura jausi den eremuak garbitzea eta konpontzeko almaiza botatzea; karbonatazioaren kontrako puntura botatzea, elementuaren arabera; pitzadurak injektatzea; habeen buruak babestea, garbitu ondoren, eta talkaren bat izan duten eta kaltetuta ez dauden petrilak berriko jartzea.

Taularen drainaketa hobetzeko jardueren artean hauek barne hartzen dira: pilareetan dilatazio-junturak kentzea, lauzaren zati bat hidroeraitsiz eta altzairu korrugatu herdoilgaitzarekin jarraitutasun-errotulak jarriz; zenbait euskarri ordezkatzea eta gainerako neoprenoak katu hidraulikoekin jasotzea; luzetarako ertz-erreten bat sortzea, petrilen arteko tartea betez eta haien ondoan dagoen zoladura beheratuz; hustubideak garbitzea eta nahikoa luzera duten hustubide estankoak jartzea; dilatazio-junturak aldatzea estribuetan; luzetarako tantakinak jartzea, ura paramentuetatik ez igarotzeko eta zoladura drainatzailea aldatzea, urak euskarri-oinarrian juntura ez erasotzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa