(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gazteriaren Foru Estrategia eta II. Gazteriaren Plana onetsi ditu asteazkena, 2017.eko ekainak 7


Plana gazteek eta gazte-eragileek parte hartu duten partaidetza-prozesu baten ondorioz abian jarri zen eta Departamentu guztien 153 ekintza barne hartzen ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2017-2020 Gazteriaren Foru Estrategia eta 2017-2019 II. Gazteriaren Plana onetsi ditu. Plan horietan, gazteentzako politikak jasotzen dira, haien emantzipazioa sustatu, bizitza osasungarri bat garatzen lagundu, parte-hartzea bultzatu eta gizartean erabat txertatzearen alde egiten dutenak.

Gazte-talde bat.

Nafarroako Gobernuak 2017-2020 Gazteriaren Foru Estrategia eta 2017-2019 II. Gazteriaren Plana onetsi ditu. Plan horietan, gazteentzako politikak jasotzen dira, haien emantzipazioa sustatu, bizitza osasungarri bat garatzen lagundu, parte-hartzea bultzatu eta gizartean erabat txertatzearen alde egiten dutenak.

II. Gazteriaren Planean Departamentu guztiek hurrengo hiru urteetan gazteak Nafarroako Gobernuaren agenda publikoan barne hartzeko bultzatuko dituzten 153 ekintza barne hartzen dira. Garatuko diren ekimenen artean hauekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira: laneratzeko prestakuntza, etxebizitza erosteko aukera, parte-hartzea, eskola-porrota prebenitzea, ikertzaileak kontratatzea, bizitza-ohitura osasungarriak, arte-ikasketak handitzea edo garraiorako laguntzak.

Nafarroako Gobernuak, horrela, "Estrategia Berri, 2020an Nafarroa Gazteagoa" gauzatuko du, foru Gobernuak gaur goizean ohiko bilkuran onetsi duena. Geroago, Ana Herrerak, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak prentsaurrekoan aurkeztu du. Estrategia honekin batera 2017-2019 aldirako II. Gazteriaren Plana ere onetsi da. Plan horrekin, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak egindako diagnostikoen eta iaz egindako partaidetza-prozesuaren ondorioz (3.000 gaztek parte hartu zuten) aurkitutako gazteen behar eta eskaerei erantzun nahi die Gobernuak.

Horrela, Nafarroako II. Gazteriaren Planak lehentasunezko lau ardatz kontuan hartzen ditu. Ardatz horien barruan sail hauek daude: hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta emantzipazioa, osasuna, kultura, kirola, partaidetza, bizikidetza, gizarteratzea eta aniztasuna, berdintasuna eta lurralde garapena. Horrez gain, zeharkako hiru ardatz ere barne hartzen dira, genero-berdintasunarekin, gizarteratzearekin eta euskararekin zerikusia dutenak.

Nafarroako bigarren Gazteriaren Plana

Planaren burua Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren eta Gazteriaren Institutua da eta Gobernuko Departamentu guztiez gain, Nafarroako Gazteen Kontseiluak, esparru horretan lan egiten eragileek eta gazte-entitateek ere parte hartu dute plana egiten.

Lau ardatz estrategiko ditu. Lehenengoa, "Emantzipazioa" da, eta Hezkuntza (30 ekintza), Enplegua (17) eta Etxebizitza (12) sailak barne hartzen ditu. Bigarrena, "Banakako prozesua" da, eta Osasuna (9 ekintza), Kultura (5) eta Kirola (7) sailak barne hartzen ditu. Hirugarrena, "Sozializazio-prozesua" da, eta Partaidetza (23 ekintza) eta Bizikidetza (2) sailak barne hartzen ditu. Azkenik, laugarrena, "Norberaren eta taldearen nortasunaren garapena" da, eta Gizarteratzea eta Aniztasuna (12 ekintza), Berdintasuna (11 ekintza) eta Lurralde Garapena (25 ekintza) barne hartzen ditu.

Horrez gain, Planak hiru zeharkako ardatz ditu, helburu eta ekintza guztietan eragina dutenak. Agirian bertan jasotzen den moduan hauek dira: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, "gizarte bat ekitate irizpideekin eraikitzeko aukera bakarra" gisa; gizarteratzea, "bazterkeriarik ezaren aurrean sentikor agertzeko, bazterkeriarik eza sortzeko eta sustatzeko; eta euskara, hizkuntza politika "proaktiboa, positiboa, integratzailea eta zeharkakoa sustatzeko politika publiko guztietan eta gizarte-maian".

Horrekin guztiarekin Nafarroako Gobernuak gazteen garapen integrala sustatu nahi du, gaur egungo errealitate sozioekonomikoa eta haien helburuak kontuan hartuz, izan ere, Plana egiten ari ziren fasean egindako azterlanetan horiek aurkitu dituzte. Halaber, pertsonen gazteen izaera nabarmentzea eta modu autonomoan izaera kritikoa garatzea da helburua, aukeratzeko, erabakiak hartzeko, berritzeko, esperimentatzeko eta beraien bizi-prozesuak aurrera eramateko aukera izan dezaten.

2020an Nafarroa gazteagoa

Gazteriari buruzko Foru Legeak, 2011. urtean Nafarroako Parlamentuak aho batez onetsitakoak, Gazteriaren Foru Estrategia bat egitea eskatzen dio Gobernuari, eta gazteen egoera aztertzen da. Bestalde, Nafarroako Gobernuaren eta tokiko entitateen gazteen arloko politika publikoak eta planak garatzeko bidea ezartzen da.

"Estrategia Berri 2020an Nafarroa Gazteagoa" estrategia egiteko, Europar Batasunak nahiz Espainiako Gobernuak arlo horretan bultzatzen dituzten gaur egungo politikak, Nafarroako Gazteriaren Behatokiaren adierazle-panela eta Foru Komunitatean dauden gazte-eskaerei buruzko azterlan kualitatibo bat kontuan hartu ditu Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak. Guztira, 3.182 galdeketari erantzun dizkiete gazteek eta 10 tailer parte-hartzaile egin dira Nafarroa osotik.

Zehazki, lau printzipio gidari ditu Estrategiak. Hauek dira: gazteen erabateko partaidetza, gazteen autonomia, lankidetza eragileen artean eta gazteak Nafarroako garapen sozioekonomikoan sartzea.

Printzipio horiek bederatzi helburutan zehazten dira. Horien artean daude: gazteen garapen integrala, kultura parte-hartzaile bat sortzea, koordinazioa eragile tekniko eta politikoen artean, Administrazioak bultzatzen dituen politiken zeharkakotasuna, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, gizarte- eta ingurumen-ingurunearekiko konpromisoa, komunikatzeko eta elkarri eragiteko modu berrien sortzea eta erakundeetako eta gizarteko eragileek ebaluatzea.

Ebaluazioa eta partaidetza-prozesua

Nafarroako Gobernuak gaur onetsitako Gazteriaren Estrategia eta Gazteriaren Planak ebaluazio-sistema bat jasotzen dute, eta sistema horretan, eragileek eta gazteek parte hartuko dute.

Estrategiarako hauek aurreikusten dira: Nafarroako Gazteriaren Behatokiak aldizka txostenak egitea, Gazteriako Departamentu arteko Batzordeak erabakitzen duen lan-planaren jarraipena, gazteei buruzko urteko inkestak eta informatzaileen urteko panel bat, esparru politikoa, teknikoa, soziala eta banakoa barne hartzen dituena.

Gazteria Planaren kasuan, gazteek, teknikariek eta ordezkari politikoek parte hartuko dute ebaluazioan. Bestelako formulen artean, Gobernu Irekiaren eta Gazteriaren web-orrietan parte-hartzeko moduak bilatuko dira, kontsulta eta jarraipen kanpaina bat egingo da eta inkestak egingo dira. Horrez gain, Planaren emaitzak mahai-teknikoetan aztertuko dira, Nafarroako Gobernuaren Gazteriaren Departamentu arteko Batzordean ebaluatuko dira eta urtero Parlamentuan aurkeztuko dira.

Gazteen eta haiekin lan egiten duten pertsonen parte-hartzea kontuan hartu da bi dokumentuak egiteko, eta prozesua funtsean iaz egin zen. Guztira, 3.000 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten. Besteak beste inkestak, hamaika mahai tekniko, hamar tailer parte-hartzaile, zortzi eskualde-foro, hiru sektore-saio eta hainbat lan-bilera egin ziren Nafarroako Gazteen Kontseiluarekin.

Biztanle gazteak

Nafarroan 14 eta 30 urte arteko 110.000 gazte inguru daude, hau da, biztanle guztien % 17. Beraz, duela hamarkada baino gutxiago daude, Foru Komunitateko % 22 gazteak zirelako. Horietatik, % 50,95 gizonak dira eta % 49,05 emakumeak. Gazte gehienak, % 56,9, Iruñerrian bizi dira; horren atzetik, % 13,88, Tuteran. Gazte gutxien dituen eremua Pirinioetakoa da: % 1,88. Adinen arabera, % 22,13k 14 eta 17 urte artean dituzte; % 21,65ek, 18 eta 21 urte artean; % 22,93k, 22 eta 25 urte artean eta % 33,29k, 26 eta 30 urte artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa