(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Animalien higiene eta osasunari buruzko 57. Bilera hispano-frantziarra Iruñean izango da osteguna, 2017.eko ekainak 8


Elizalde kontseilariak Pirinioetako bi aldeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu du”


Elizalde kontseilaria hasiera ekitaldian. Harekin daude, ezkerretik eskuinera, Andorrako ordezkaria, Almansa eta Deahumont. ( irudia handitu )

Animalien higiene eta osasunari buruzko 57. Bilera hispano-frantziarra gaur eta bihar izango da Iruñean. Hor, Espainiako eta Frantziako albaitaritza-zerbitzuek eta zerbitzu fitosanitarioek animalien gaixotasunen egoera eta bi herrialdeetan eta Andorran dauden izurriak aztertuko dituzte.

Aldebiko topaketari Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek eman dio hasiera, eta Pirinioetako bi aldeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu du, animalien eta landareen osasunaren arloan eztabaida handiak sortzen ari direlako Europar Batasunaren barruan. Horrez gain, bi osasun-administrazioen koordinazioa eta baterako lana handitu behar dela proposatu du.

Hasierako ekitaldian Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Nekazaritza Ekoizpenaren Osasuneko zuzendari nagusi Valentin Almansak eta Frantzian bere homologoa den Patrick Deahumontek ere parte hartu dute. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako ordezkaritzek parte hartu dute; baita Andorra eta Pirinioetako Frantziako departamentuetakoek ere.

 

Elizalde kontseilaria eta gainerako parte-hartzaileak animalien higiene eta osasunari buruzko bilera hispano-frantziarrean. ( irudia handitu )

Elizalde bilera horien tradizio luze eta eraginkorra ere nabarmendu du, izan ere, 1959. urtean sinatutako Pirinioetako Itunarekin hasi ziren. "Esparru paregabea izan da eta izaten jarraitzen du informazioa, esperientziak eta ezagutza trukatzeko, baita akordioak lortzeko plataforma ona ere", esan du kontseilariak.

Bestalde, Ministerioko buruak, Valentin Almansak, hauxe azaldu du: "Espainiak Kataluniako ahate-granjetan azken hegazti-gripea aurkitu eta hiru hilabetetara hegazti-griperik gabeko herrialdearen nazioarteko estatusa berreskuratu du".

Jardunaldien edukia

Bi egun horietan zenbait alderdi eztabaidatuko dira, hala nola Espainiako, Frantziako eta mugan dauden eskualdeen egoera sanitarioa, hegazti-gripearen eta mihi urdinaren gaitzei bereziki erreparatuz.

Gaurko saioan Kontrol Ofizialen Arautegi berriari (2017/625 EB Arautegia) buruzko iritziak eman dituzten parte-hartzaileek. Arautegi horrek ezartzen du estatu kideek operadoreek nekazaritzako elikagaien kaltearen arauak betetzen dituztela egiaztatu behar dutela. Horrez gain, Txinara esportatzeko elikagaietarako ziurtagiri sanitarioaren eskaera berria aztertu dute. Landare-osasunari dagokionez, gehien erabiltzen diren fitosanitarioak eta pestizidak aztertu dituzte, hala nola glifosatoa, neonikotinoideak eta disruptore endokrinoak.

Ostiraleko jardunaldian iaz egindako topaketetan lortutako akordioen jarraipena egingo da.

Hitzarmen hispano-frantziarra

Abereen Higiene eta Osasunari buruzko Hitzarmen Hispano-frantziarra 1959ko uztailaren 14an sinatu zuten, eta Pirinioetako Itunaren ondorioz egin zen, mugako larratzearen ondorioz animalien osasunarekin sor litezkeen arazoak konpontzeko helburuarekin. Tradizioz dagoeneko egiten zen, eta denbora aurrera joan ahala bi herrialdeek animalia biziak eta abere-produktuak trukatzeko balio izan du.

Espainia EBn sartu zenetik hitzarmena indartuz joan da, Espainiaren eta Frantziaren jarrerak hurbiltzeko eta animalien eta landareen osasunaren arloan sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.

Topaketa hau urtero egiten da eta txandaka antolatzen da herrialde bakoitzean. Bertan, Espainiako, Frantziako eta Andorrako albaitaritza-zerbitzuak eta zerbitzu fitosanitarioak parte hartzen ari dira. Gobernuko agintariez gain, bi herrialdeetako agintari autonomikoek eta departamentuetako agintariek ere parte hartzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa