(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilariak bitarteko langileen zerrendak ordenatzea defendatu du, hezkuntza publikoan kalitatea bermatzeko ostirala, 2017.eko ekainak 9

Bitarteko langileen zerrendatik kanpo geratu diren 2.271 pertsonetatik, ia bi milak inoiz ez dute lan egin Hezkuntza departamenturako, eta jardunean diren hamaika bitarteko irakasle bakarrik geratuko dira kanpoan hurrengo ikasturterako

Transcripción textual del video

Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa aurkezteko eskaera bete ez duten bitarteko langileen behin-behineko zerrenda ezagututa, Hezkuntza Departamentuak dagoeneko badaki benetan eta arauaren arabera zer pertsona aritu daitezkeen Bigarren Hezkuntzako, hizkuntza-eskolako eta Lanbide Heziketako irakasle gisa.

Maria Solanak gaur egindako prentsaurrekoan hauxe adierazi du: "bitarteko langileen zerrendak ordenatzea garrantzitsua da, Hezkuntza Departamentuan zenbat langilek lan egin dezaketen jakiteko. Horrela, hezkuntza publikoaren kalitatea berma daiteke".

Gaur, datuak eskuartean zituela, Hezkuntza Departamentuak zenbait irakasle dituen adierazi du, araua betetzeko. Prentsaurrekoan azaldu du bitarteko langileen zerrenda izena emanda dauden 5.558 pertsonetatik, 3.175ek prestakuntza egiaztatuta dute, beraz, 2.271k ez dituzte irakasle gisa aritzeko eskatutako egiaztagiriak. "Eta nabarmendu behar da egiaztatu gabeko 2.271 pertsona horietatik, 1.976k inoiz ez dutela irakasle gisa lan egin administrazio honetarako". Hauxe adierazi du: "gaur egun lanean ari diren pertsonetatik, 11k ez dute prestakuntza pedagogikoa egiaztatuta, eta ezin izango dute epe barruan egiaztatu, beraz, zerrendetatik kanpo geratuko dira eta datorren ikasturtean ezin izango dute plaza bete".

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Departamentua.

Gaurtik aurrera ekainaren 15era arte akatsak zuzentzeko epea irekita dago, eta horren ondoren Hezkuntza Departamentuko bitarteko langileen zerrendaren barruan jarraitzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonekin behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Bestalde, Masterra egiten ari ziren pertsonek epe barruan aurkezteko aukera izan zezaten egiaztagiriak aurkezteko epea luzatzen zuen 1081/2017 ebazpenaren aldaketari esker, 37 irakaslek aurkeztu dute dokumentazioa.

Gogoratu behar da apirilaren 12an, Bigarren Hezkuntzako irakasleen indarreko zerrendetan dauden hautagaiek, 2/2006 Lege Organikoaren 100.2. artikuluan jasotzen den Prestakuntza Pedagogikoa eta Didaktikoa dutela egiaztatzeko prozedura ezartzen duen 1081/2017 ebazpena argitaratu zela. Horren arabera, dagoeneko egiaztatu dutenek edo ofizioz aitortzen zaienek ez dute egiaztatu behar. Ebazpen hori hain zuzen 2016ko Foru Agindua aplikatzeko prozedura ezartzeko behar zen, eta 2006ko lege organikoa betetzeko onetsi zen, 10 urte zeramatzalako bete gabe. Foru Agindu horrek Prestakuntza Pedagogikoa eta Didaktikoa egiaztatzera behartzen ditu DBHn, Batxilergoan, LHn eta Hizkuntza Irakaskuntzan arituko diren irakasleak. Beraz, "ez da baldintza berri bat, 2006tik gobernu zentralak prestakuntza hori izatera behartzen duelako, eta duela urtebete baino gehiago horrela ezarri zuen Departamentu honek Nafarroarako foru-aginduaren bidez".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa