(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren zirriborroa aurkeztu du astelehena, 2017.eko ekainak 12


Helburua da berotegi efektuko gasen igorpena murriztea eta egokitzapen-neurriak zehaztea


Transcripción textual del video

Helburua da berotegi efektuko gasen igorpena murriztea eta egokitzapen-neurriak zehaztea

Klima Aldaketaren Ibilbide Orriko zirriborroaren helburua berotegi efektuko gasen igorpena murriztea eta egokitzapen-neurriak zehaztea da.

Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren zirriborroa egin du. Zeharkako tresna bat da, eta horri esker, foru gobernuak eta gizarteak neurriak hartuko dituzte errealitate horretara egokitzeko, kliman espero diren eraginak doituz. Azken finean eraginak arintzea eta berotegi efektuko gasen igorpen-iturriak murriztea da helburua.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek agiri hori aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan, eta hauxe nabarmendu du: "Gobernuaren sektore-politiken koordinazioa, lurraldeko eragileen arteko lankidetza eta iraunkortasunarekin sentikorra agertzen den eta konpromisoa hartzen duen Nafarroako gizartearen bilakaera behar da".

Xede horrekin, Gobernuak klima aldaketako politikak koordinatzeko departamentu arteko batzorde bat sortu du. "Bere eginkizun nagusia gaur aurkezten dugun zirriborroan oinarrituz, aurten ibilbide-orria ezartzea izango da", adierazi du kontseilariak.

Elizaldek nabarmendu du Nafarroak klima-aldaketaren aurkako borrokaren abangoardian kokatu behar duela, premiazkoa eta garrantzitsua baita gure Komunitatean eta munduan aurre egin beharko diogun ingurumen-erronkari handienari ekitea".

Elizaldek klima aldaketak naturan, gure osasunean, airearen kalitatean, nekazaritzan, biodibertsitatean, espezie inbaditzaileetan, ibaian tenperaturan, uraren kalitatean eta ekonomian ere eragiten duela azpimarratu du.

Informazio-ekitaldi honetan Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garciak ere parte hartu du.

Ibilbide-orrian jasotzen diren neurriak

Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren zirriborroak Nafarroak urte hauetan Nafarroako Gobernuak konpromiso hartutako igorpenen murrizketaren helburuak lortzeko abian jarriko dituen sailak, jarduera-ildoak eta neurriak deskribatzen ditu.

Eraginak arintzeari dagokionez, jarduera-eremuak identifikatzen dira arlo hauetan: elektrizitatea sortzea, industria, garraioa, egoitzak eta zerbitzuak, lehen sektorea eta hondakinak. Eta egokitzapenari dagokionez, arlo hauetan esku hartuko da: ingurune naturala, landa- eta hiri-ingurunea, urarekiko integrazioa, basoak, nekazaritza, azpiegituren osasuna eta lurralde-plangintza.

Area guztietarako 25 jarduera-ildo eta 62 neurri nagusi, 10 zeharkako neurria, arintzeko 9 eta egokitzeko 43 neurri zehazten dira. Horrez gain, 2013 Energia Planean jasotzen diren arintze-neurriak ere barne hartzen dira.

2020. urterako berotegi-efektuko gasen igorpenak % 35 murrizteko konpromisoa

Elizalde kontseilariak gogoratu du 2015eko abenduan munduko akordio bat egin zutela berotegi efektuko gasen igorpenak murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko, planetaren batez besteko tenperatura igoera 2ºC baino handiagoa izan ez dadin.

Hilabete horretan bertan, Nafarroako Gobernuak, Europar Batasunak proposatutakoarekin bat, Uner2Mou sarea izeneko ekimena sinatu zuen Parisen mundu osoko ehun eskualdeekin batera. Ekimen horren buru Kalifornia (AEB) eta Baden-Württemberg (Alemania) estatuak dira, eta 2020. urterako berotegi efektuko igorpenak % 35 murrizteko konpromisoa dute.

Geroago, 2016ko otsailean, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak ebazpen bat onetsi zuen, eta horren arabera, Foru Gobernuak "Plan estrategiko bat egin behar du Nafarroako klima-aldaketaren aurrean, eta Nafarroako Gizarteak parte hartu behar du".

Horrela, 2016ko apirilaren 27an Nafarroako Gobernuak Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria hastea onetsi zuen, eta ibilbide-orri horretan, gogoeta kolektiboko eta estrategia eta planen osagarritasun prozesu bat jasotzen da.

Berotegi-efektuko gasen igorpena Nafarroan

Berotegi efektuko gasen zuzeneko igorpenek gora egin zuen Nafarroan 2015ean, eta 5,23 milioi tonatan kokatu ziren. Urte horretan, 2005. urtetik ikusten zen beheranzko joera apurtu zen, energiaren transformazio-sektoreko igorpen igoerarengatik nagusiki, bai elektrizitatea sortzean bai industria-errekuntzako eta garraio sektoreetan.

Gaur egun Nafarroako igorpenetan ekarpenik handiena egiten duen sektorea industriako da, % 29rekin, eta haren atzetik, garraio-sektorea (% 22) eta lehen sektorea (% 20,5) daude.

1990. urteari dagokionez, igorpenek gora egin dute sektore guztietan, industria-sektorean izan ezik. Nabarmentzen da 25 urte hauetan egoitza-sektorean eta zerbitzuen sektorean gertatutako % 60 baino handiagoko igoera. Bestalde, hondakinen kudeaketarako sektorean % 28 igo da, eta garraioan, % 30.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa