(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur programak 40 kultura-jarduera antolatu ditu paisaia- eta natura-interesa duten Nafarroako 38 herri eta lekutan asteartea, 2017.eko ekainak 13


Programa uda osorako da eta kontzertuak izango dira ekainaren 23tik irailaren 9ra


Programaren kartela. ( irudia handitu )

Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren Kultur programaren edizio berriak 40 kultura-jarduera antolatu ditu pasaiaren eta naturaren ikuspuntutik interesgarriak diren Nafarroako 38 herri eta lekutan. Programa herriko musikaren, dantzaren eta arte plastikoen ingurukoa da, eta ekainaren 23tik irailaren 9ra izango da. Azken edizioetan bezala, bertaratutakoek turismo-jarduera osagarri bat izango dute toki bakoitzean, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak antolatuta. Hori horrela, besteak beste jarduera hauek antolatu dira: bisita gidatuak gaztelu, monasterio, koba eta upeltegietatik; zaldiz egindako paseoak; ardo-dastaketak; ibilbideak hirietatik eta mamia egiteko tailer bat.

Aurtengo edizioan, Nafarroako pasaia- edo ondare-lekurik eder eta enblematikoenak izango dira berriro agertokiak. Horrela, ikuskizunak leku hauetan izango dira: Orreagako kolegiatan, Otsagabiko plaza, Zugarramurdiko leizeak, Irantzu, Leire edo La Olivako monasterioak, Orgiko oihana, Martzilla edo Xabier, Uxueko gazteluak, edo Donamaria dorre jauregia. Horrez gain, beste leku batzuetan ere emanaldiak antolatu dira, hala nola plaza, eliza, auditorio, kultur etxe edo frontoietan.

Ikuskizun guztiak doakoak izango dira, Tafallan Elfental Opera Rock taldeak Maite Itoiz eta John Kellyrekin ekainaren 23an egingo duena izan ezik. Adin guztietarako kontzertu-ikuskizun bat eskainiko du, musikari handien abestiekin. Uztailaren 6an Zugarramurdin egingo den kontzertua Igelaren Banda taldeak emango du, eta entzuteko leizeetarako sarrera ere ordaindu beharko da: 4 euro.

Programa oreka geografikoa mantentzen saiatu da. Leku hauetan izango dira emanaldiak: Altsasu, Agoitz, Artaxoa, Azagra, Bera, Bertiz, Corella, Donamaria, Elizondo, Lizarra, Fitero, Izaba, Xabier, Lekunberri, Lesaka, Lodosa, Los Arcos, Martzilla, Mendigorria, La Olivako monasterioa, Irantzuko monasterioa, Leireko monasterioa, Otsagabia, Olazti/Olatzagutia, Olite, Orbaizeta, Orreaga, Gares, Ribaforada, Orgi hariztia-Lizaso, Erronkari, Zangoza, Tafalla, Tutera, Uxue, Valtierra, Viana eta Zugarramurdi.

Kultur 1996. urtetik antolatzen da. Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perezek adierazi duen moduan, programa "bizia" da, eta denboran zehar zenbait nobedade izan ditu. Baina, funtsa bera da: kalitatezkoa eta askotarikoa den kultura-programazioa eramatea Nafarroako herri guztietara.

Kultur programaren helburua tokiko erakundeei artea eta kultura zabaltzen laguntzea, Nafarroako eta beste komunitate batzuetako sortzaileak ezagutzera ematea eta musika-estilo desberdinetako bertako artistak sustatzea ere da. Horrez gain, Nafarroako ondare historiko, artistiko eta kulturala ere nabarmendu eta Nafarroako herritarako kultura-jardueren agenda aberastu nahi du.

Programazioa

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Kultur programaren kultur egitaratua finantzatzen du (260.000 euro), eta horri esker, 37 ikuskizun eman ahalko ditu. Aurreko edizioetan bezala, musika programaren protagonista izango da. Horrela, folk, jazz, blues, pop, rock eta musika koraleko saioak izango dira. Nafarroako taldeak eta zenbait autonomia-erkidegotako taldeak arituko dira. Programan dantza-emanaldiak eta hiru saio artistikoa ere barne hartzen dira. Jarduerak udako ostegun, ostiral eta larunbat guztietan izango dira.

Nabarmendu behar dira eskualdeko toki nagusietan egingo diren emanaldiak. Programazioa ostiralean hasiko da, ekainak 23, Tafallan, Elfental Opera Rock taldearekin. Bestelako tresnen artean, arpa zelta, biolontxeloa, flautak...gitarra elektrikoak eta bateria entzungo dira. Taldeak nazioartean izan duen 10 urteko jardueran jotako abestirik onenak joko dituzte.

Uztailaren 14an, Lizarran, Mafalda taldea arituko da, ska, reggae, funk eta hardcore nahasten dituen estiloarekin.

Uztailaren 5ean, larunbata, Altsasun, Fix This taldea arituko da, Madrilen finkatuta dagoena. Jazz, blues, swing eta New Orleanseko musika tradizionalaren eragina du, baina baita flamenkoaren, arabiar musikaren, Frantziako beat eta bestelakoen eragina ere.

Zangozan Sultans of Wing –Tributo Dire Straits taldea izango da uztailaren 18an, ostirala. Bere errepertorioan Dire Straits taldearen eta Mark Knopfleren abestiak daude.

Abuztuaren 8an, Tuteran, Iñaki Askunce & Bob Sands Big Band taldeak joko du, Federico García Lorcaren omenezko kontzertu batean. Estatuko jazz arloko talderik nabarmenenetako bat da, New Yorkeko Bob Sands saxofonista beteranoak zuzenduta.

Arte plastikoak eta pintura bereziki ere nabarmentzen dira Kultur programaren programazio artistikoan. Hiru erakusketa interesgarri izango dira, Agoitzen, Bertizko Jaurerrian eta Tafallan.

Tafallako Kultur Zentroan Abigail Lazkozen Biodôme erakusketa ikusgai izango da ekainaren 30etik uztailaren 25era. Biodôme Montrealeko zoologiko bat da, museo bizi bat, aitzindaria, animalien ekosistemak birsortzen dituena (landareak, argia, tenperatura eta urtaroak), beren ingurunearekin elkarrekintza naturala izan dezaten.

Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Bego Antonen erakusketa izango da uztailaren 20tik irailaren 4ra, Sauvageren parte-hartzearekin. Izenburua Haiek Danak Sorginak da, eta inkisidoreek akusatuak torturatuz lortzen zituzten eta gaur egun gordetzen diren lekukotasunetan oinarritzen da. Proiektuak gertaeren tokiak erakusten ditu -basoak, kobak eta baserriak-, eta antza egiten zituzten sorginkeriazko jarduerak antzezten ditu. Emakume horiek jazarpenaren ondorioz bizi izan zuten etsipena erakusten du.

Azkenik, Luis Vassalloren Cuaderno de verano erakusketa izango da Agoitzeko Kultur Etxean, abuztuaren 4tik 30era. Duela gutxi egindako marrazkiak eta pinturak izango dira ikusgai, instalazio gisa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa