(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 550 eta 1.000 euro artean emango dizkie hilean Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzen dituztenei asteazkena, 2017.eko ekainak 14


Beste deialdi bat atera du pertsona horiek lan-merkatura sartzeko; hasiera batean 1,5 milioi eurokoa da eta 250 pertsona ingururentzat izango da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak beste laguntza-deialdi bat argitaratu du Errenta Bermatua (EB) jasotzen duten pertsonen laneratzea sustatzeko. Horrela, hilean 550 eta 1.000 euro arteko laguntza emango die pertsona horiek kontratatzen dituzten enpresei, langile autonomoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei. Hasiera batean 1,5 milioi euro bideratuko ditu eta 250 onuradun inguru izango dira.

Nafarroako Gobernuak Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzea sustatzen du.

Nafarroako Gobernuak beste laguntza-deialdi bat argitaratu du Errenta Bermatua (EB) jasotzen duten pertsonen laneratzea sustatzeko. Horrela, hilean 550 eta 1.000 euro arteko laguntza emango die pertsona horiek kontratatzen dituzten enpresei, langile autonomoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei. Hasiera batean 1,5 milioi euro bideratuko ditu eta 250 onuradun inguru izango dira.

Kontratatuko dituzten pertsonak langabeak izan behar dira, Nafar Lansaren izena emanda egon behar dute eta Errenta Bermatua jaso behar dute kontratatzen dituztenean. Interesa duten pertsonak Nafar Lansarerekin jar daitezke harremanetan, fomentoempleo@navarra.es helbide elektronikoaren bidez, edo 848 42 44 07/ 49 telefonora deituz. Horrez gain, informazio gehiago aurkituko dute dagokion zerbitzu fitxan. Diru-laguntzak eskatzeko epea hilabete batekoa izango da kontratu-harremana hasi eta hurrengo egunetik hasita.

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak, ekimena azaldu die Gobernuko gainerako kideei asteazken honetako Gobernuaren bilkuran. Gero egindako prentsaurrekoan adierazi duenez, neurriaren helburua talde hori nabarmentzea da, lanerako zailtasunak jarraitzen dutelako, suspertze testuinguru batean.

"Nafar Lansarek langileen aurrehautaketan lagunduko du, eta oso kostu txikiaren truke, enpresek beharrak asetzeaz gain, Nafarroako gizarte-kohesioan ere lagunduko dute", esan du lehendakariordeak. Gainera, gogoratu du errenta bermatua jasotzen duten pertsonen % 80 baino gehiago langabe gisa agertzen direla, eta hamar urtetan programaren onuradun izan ziren 58.000 pertsonetatik, % 50,2 programatik atera direla eta ez direla bueltatu.

"Pertsonak ahultasun-egoeran eta gizartetik baztertuta egotean zuzenean eragiten duen alderdietako bat lan falta da, eta datuen arabera, 2016. urtean lan egin zezaketen eta lan egin nahi zuten arren lan-merkatuan sartzeko zailtasunak zituzten 22.925 pertsonak jasotzen zuten gizarteratze-errenta edo errenta bermatua", zehaztu du.

"Hazkunde ekonomikoak berez ez du konpontzen pobreziaren eta desberdintasunaren egiturazko arazoa, hazteaz gain politika banatzaileak eta pobreziaren aurka borrokatzeko politikak ez badira ezartzen", gogoratu du Laparrak. Bestalde, berriki egindako Gizarte-inklusioaren diagnostikoa aipatu du, horren arabera, 17.000 pertsonak "langabezia-intentsitate handia" dutelako, hau da, azken hiru urteetan ia ez dute lanik egin (9.800 pertsonak aldizka lan egin dute) edo ez dute lanik egin (7.200), langabezia-estalduran eragina izanda (langabeen % 50ek baino gutxiagok kobratzen du).

Azaldu duen moduan, neurri horrek onurak ekartzen ditu kontratatutako pertsonentzat, autoestimua berreskuratzeko eta haien enplegagarritasuna hobetzeko (gero lan-merkatuan mantentzea).

Babes-sistemetarako ere bai, kontuan hartzen badugu pertsonek, kontratazioa amaitzen bazaie, jaso ahalko duten kotizaziopeko eta laguntza-prestazioek ekartzen duen itzulkin ekonomikoa. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak laneratzen laguntzen du, eta Errenta Bermatuarengatiko ordainketa txikiagotzen du.

Errenta bermatua eta emakumea

Deialdiaren oinarriak gaur argitaratu dira NAOn, eta hileko laguntza-zenbateko batzuk ezartzen dituzte kontratuaren iraupenaren arabera: 600 € emakumeen kasuan eta 550 gizonen kasuan, 3 hileko iraupena badu; 800 eta 750 eurokoa 6 hilekoa bada eta 1.000 eta 900 artekoa 12 hilekoa bada. Balioespenen arabera, laguntzen batez besteko zenbatekoa 885 eurokoa izango da hilean, eta kontratazioaren batez besteko iraupena 7 hilabete.

Kontratuak gutxienez 3 hilabetetarako izango dira, lanaldi osoz, eta urteko gutxieneko ordainsari gordina, aparteko ordainsariak barne, kontratuan jaso beharko da. Ezin daiteke izan lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa. Prestakuntza-kontratuak edo praktiketako lan-kontratua ere egin daiteke.

Errenta bermatua, baina iraupen luzekoa eta estaldura

Kontratazioa sustatzeko laguntza horrez gain, Nafar Lansarek beste batzuk ere bultzatu ditu zailtasunak dituzten taldeei lan-merkatuan sartzen laguntzeko: gazteak lan-praktiketan kontratatzea, desgaitasunen bat duten pertsonak kontratu mugagabearekin kontratatzea, eta hemendik gutxira beste batzuk aterako dira sektore ekonomiko garrantzitsuenetan gazteak kontratatzeko. Halaber, Nafar Lansarek iraupen luzeko langabeentzako neurriak ere bultzatuko ditu.

Gaur aurkeztutako neurria bat dator Gobernuaren lehentasunezko helburuarekin, hots, gizartetik baztertuta dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak babestea. Pertsona horiek artatzeko gizarteratzeko eta errenta bermatua jasotzeko eskubideak arautzen dituzten azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legea onetsi zen.

Nafarroako langabezia-tasarik txikiena duen autonomia-erkidegoa da, Estatukoaren nabarmen azpitik. Horrenbestez, familiako langabezia osoaren eragina txikiagoa ere bada. Hala ere, pobrezia larriak gora jarraitu zuen 2015. urtean, nahiz eta ekonomia hobetu eta langabeziak behera egin.

Diru-sarrerarik ez duten eta lan-merkatuan sartzeko arazoak dituzten familia kopuruaren goranzko joera handia egiaztatu da; baita iraupen luzeko langabezia-tasa handiak eta langabezia-prestazioen jaitsiera ere. Gizarte-inklusioaren diagnostikoaren eta EBko beste azterketa batzuen arabera:

2008-2013 aldian kide guztiak langabezian dauden familia kopurua bost aldiz handitu da.

Errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kopurua, 2008ko 2.877tik 2016ko 31.889ra pasa da. Horietatik, 20.645, 16 urtetik gorakoak dira (enplegu bat lortzeko aukerarekin), eta gehienak, enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta daude. Eskatzaileen % 26, 18 eta 34 urte artekoak dira. Eta % 40, gutxi gorabehera, 45 eta 64 urte artekoak.

Estatuko babes- eta kolokatasun-sistemen kolokatasuna eta eskasia. Langabezia-prestazio bat ez jasotzeak bazterkeria ekar dezake. Langabeziagatiko estaldura-tasa Nafarroan % 80koa zen 2009an; 2016an, berriz, % 48,9koa da. Hainbat estaldura daude: kotizaziopeko prestazioa (kotizazio-oinarriaren % 70etik % 50era jaitsi dena, kobratu eta sei hilabetera), sorospenak (426 euro) edo Laneratzeko Errenta Aktiboa. 2008an % 72 kotizaziopeko prestazioak ziren. 2016an, % 52 kotizaziopeko prestazioak dira; beste % 40, sorospenak, eta % 7,5, laneratzeko errenta aktiboak.

Iraupen luzeko 15.000 langabe baino gehiagotatik, % 63k bi urte edo gehiago daramatza egoera horretan. Eta % 78k ez du langabezia-estaldurarik.

Kolokatasuna: 2015eko kontratuen % 41,4 7 egun baino gutxiagorako izan ziren, 2007ko % 19,1aren aldean.

Normalizazioa: lehen lanean zegoen pertsonak errenta bermatua jasotzea

2007. eta 2015. urteen artean gizarteratze-errenta eskatzen duten pertsonen profila aldatu egin da. Horrela, gero eta "normalizatuago" dago, Gizarte Inklusioaren Diagnostikoaren arabera.

Ijitoak ez diren bertako biztanleen kopuruak nabarmen gora egin du: 2007ko % 27,7tik 2015eko % 41,6ra pasa da. Hau da, ia 14 puntu handitu da, beste talde batzuen kalterako, hala nola bertako ijitoena, ia 9,5 puntu jaitsi delako, eta etorkinena, jaitsiera arina izan duena.

Normalizazioaren beste adibide batzuek errenta bermatua jaso aurretik diru-sarrerak izaten zituzten familiekin zerikusia dute: 2007ko % 19tik 2015eko % 30,6ra pasa dira; Nafar Lansaren izena emandakoen artean, 2007ko % 51,9tik 2015eko % 85,5era pasa dira, eta DBHtik gorako prestakuntza duten pertsonak, % 7,7tik % 12,1era pasa dira. Errenta bermatua jasotzen dutenen % 14k prestazioak edo sorpenak kobratzen dituzte (% 25ekoa izatera pasa zen, kobrantza ez delako mugagabea).

Bestalde, lan-merkatuari dagokionez, errenta bermatua jasotzen duten pertsonen % 80 baino gehiago langabeak dira. Hamar onuradunetatik, lauk, azken 3 urteetan lan egin du. % 30 inguruk, 2016an lan egin zuen, gehienak aldi baterako kontratuekin. 2016an programan parte hartu zuten 58.000 pertsonetatik, % 50,2 programatik atera dira eta ez dira bueltatu.

Langabeziaren eragina handiagoa da emakumeen artean, eta baita kolokatasuna ere, aldi baterako kontratuak, lanaldi partzialak, soldata txikiagoak eta abar daudelako. Errenta bermatua jasotzen dutenen % 25,4 gurasobakarreko familiak dira (2015ean familia horietatik % 92,5 kasutan emakumeak ziren guraso bakarrak).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa