(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak 60.000 euroko diru-laguntza emango du eremu pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko
osteguna, 2017.eko ekainak 15


Lehen aldia da mota horretako laguntzak ematen direla, hasiera batean enpresen irudiarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten alderdietara bakarrik zirelako


Euskarabideak Foru Komunitateko eremu pribatuko lantokietan 2017. urtean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko diru-laguntzen deialdi bat atera du. Horrela, 60.000 euroko laguntza izango da.

Lehen aldia da mota horretako diru-laguntzak ematen direla, eta bere helburua enpresan pixkanaka euskara sartzea da. Hasiera batean, irudiarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten alderdietara mugatzen zen, alderdi bisualenetara eta lehen aldiz ukitzen direnetara: kartelak eta errotuluak, harrerako elementuak eta idatzizko komunikazioa, irudi korporatiboa, web-orriaren hizkuntza-egokitzapena edota jarduera profesionalaren inguruko prestakuntza.

Zehazki, eta joan den ekainaren 12an NAOn argitaratu zen deialdiaren oinarriek ezartzen dutenaren arabera, laguntzak esparru hauetarako dira nagusiki: kanpoko, barruko eta ibilgailuetako errotuluak egokitzea; irudi korporatiboa gutun-azaletan; bisita-txartelak; idazpuruak; erakundearen zigiluak: poltsak...; web-orriaren hizkuntza-egokitzapena; telefonozko eta zuzeneko harrera (mezuak, agurrak); idatzizko jakinarazpenetarako eskatutako itzulpenak (gutunak, mezu elektronikoak, sustapenetarako mezu elektronikoak eta euskarazko hizkuntza-prestakuntza.

Hiru diru-laguntza eta laguntza-kopuru daude, lantokiaren arabera: elkargo profesionalak, 10.000 euroko laguntza; eremu pribatuko lantokiak, 15 langile baino gehiago dituztenak, 30.000 euro arte, eta eremu pribatuko lantokiak, gehienez, 15 langile dituztenak, 20.000 euro arte.

2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko urriaren 31 arteko jarduerek izango dute diruz laguntzeko aukera, eta laguntza horiek eskatzeko epea uztailaren 3an amaituko da.

640.000 euro helduei euskara erakusteko

Horrez gain, Euskarabideak helduendako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitateendako laguntzen deialdia ere ireki du, 2017ko urtarriletik irailera bitartean egindako jardueretarako. Laguntza 640.000 eurokoa izango da.

Oinarriak ekainaren 6ko NAOn argitaratu ziren, eta lau irakaskuntza modalitate barne hartzen dira, euskaltegian, gau-eskolan eta bestelakoetan ematen direnak:

a) Aurrez aurreko irakaskuntzako talde arruntak: astean gutxienez 4 irakastordu izaten dituzte, eta ikasturte osoa kontuan hartuta, 100 ordu gutxienez.

b) Barnetegiak: ikastaro bakoitzak gutxienez ere 70 ordu izan behar ditu, eta haietarik gutxienez ere 60 irakastordu.

c) Baliabide telematikoen bidezko irakaskuntza: bakoitzak gutxienez ere 120 lanordu izan behar ditu, eta haietarik gutxienez ere 15 ordu mintzapraktikakoak (astean 6 ordu lan telematikoan eta ordu 1 mintzapraktikan).

d) Euskararen irakaskuntza espezifikoa eta dauden eskaerei egokitua.

Diru-laguntza eskatzeko epea datorren ekainaren 21ean amaituko da, eta informazio guztia www.navarra.es web-orriaren zerbitzuen katalogoari dagokion fitxan kontsulta daiteke.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa