(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak espero du sindikatuek itundutako sarerako eta ikastoletarako lan-hobekuntzen proposamenak onartzea osteguna, 2017.eko ekainak 15


Testuak hobekuntzak jasotzen ditu irakasleentzat eta irakasle ez direnentzat


Hezkuntza Departamentuak akordioaren azken zirriborroa entregatu die gaur goizean Nafarroako itundutako zentroen sareko patronalei eta sindikatuei. Akordio horretan irakasleentzako eta irakasle ez direnentzako hobekuntzak jasotzen dira, eta horietako batzuk, sindikatuek negoziazio-prozesuan eskatutakoak dira. Hezkuntza Departamentuaren proposamenak hobekuntzak sartzen ditu soldatan, ordezkoetan, prestakuntzan eta eskola-ordutegietan.

Departamentuak proposatutako hobekuntzei dagokienez, batetik, irakasleen eta irakasle ez direnen soldata igotzea proposatzen da, 2018. urtetik aurrera (neurri hori 2017. urtean dagoeneko aplikatu zaie irakasleei), Nafarroako Aurrekontu Orokorrek funtzionarioei aplikatzen dieten ehuneko bera; bestetik, irakasleak berehala ordezkatzea Hezkuntza Bereziko edo behar bereziak dituzten geletan, bi eredu baino gutxiago dituzten zentroetan, Batxilergoko 2. mailan lan egiten badute, edo amatasunagatik. Kasu guztietan, ezaugarri bereziengatik irakasleak berehala ordezkatzea justifikatzen duten egoera bereziak dira.

Bestalde, beste hobekuntza hauek ere proposatu dira: amatasunaren ondoren bularra emateko baimena metatzea; antzinatasuneko ordainsaria mantentzea; aurretiko erretiroa; txanda-kontratua; krisian dauden zentroetako irakasleak beste zentro batzuetara eramatea eta Hezkuntza Departamentuak antolatutako prestakuntza egiteko aukera izatea, betiere irakaskuntza publikoaren beharrak betetakoan plaza librerik badago.

Akordio honetan, Gizarte Segurantzaren lege Orokorraren testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko Legegintzako 1/1994 Errege Dekretuaren 166. artikuluaren (erretiro partziala) eraginarengatik aurreko akordioetan zehaztu gabe geratu ziren aurretiko erretiroaren alderdiak arautzen saiatu da Hezkuntza Departamentua. Departamentuak akordio berri honetan sartutako aldaketa honi esker, ordutegian asteko egindako 4 orduko murrizketa erretiratu baino 4 urte lehenago aplikatuko da, eta ez da denbora gehiago luzatuko, horrek ekartzen duen eragin ekonomikoarengatik.

Gardentasuna

Negoziazio-prozesuak 12 hilabete iraun ditu eta hiru alderdiren arteko hamabi bilera egin dira; departamentuaren, erakunde sindikaletako ordezkarien eta itundutako zentroetako patronalen artean hain zuzen.

Izan ere, negoziazio-mahaia hiru alderdirekin osatzea erabaki zen, zentroetako patronalek parte har zezaten, diru publikoko partidak ekartzen dituzten itunen kudeaketa ona justifikatu behar dutenak direlako. Zentzu horretan Departamentuak nabarmendu du negoziatzeko baldintzetako bat hartutako gardentasun-konpromisoa izan dela. Konpromiso horrek, funts publikoen arrazoizko erabilera bermatzen duten neurriak ekartzen ditu, hala nola EDUCA hezkuntza-plataforman itundutako zentroetako langileen informazio eguneratua argitaratzea, irakasleak hautatzeko eta kontratatzeko prozedurak argitaratzea, Departamentuaren web-orriaren esteka baten bidez, eta txosten arrazoitu bat bidatzea Hezkuntza Departamentuaren Giza Baliabideen Zerbitzura. Azkenik, moduluaren "beste gastu batzuk" kontzeptua justifikatzea, Hezkuntza Departamentuak kontzeptu hori azter dezan. Barne hartzen ditu irakasle ez direnen ordainketa eta zentroetako funtzionamendu-gastuak.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa