(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak eta "la Caixa" Fundazioko zuzendari nagusiak gizarte-ekintza arloko 2017. urterako lankidetza-esparru akordioa sinatu dute ostirala, 2017.eko ekainak 16


"La Caixa" Fundazioak 13,5 milioi euro bideratuko ditu gizarte-, hezkuntza- eta kultura-proiektuetarako urte honetan


Lankidetza-akordioa sinatzen la Caixarekin

Barkos Lehendakaria eta Jaume Giró hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Uxue Barkosek, Nafarroako Lehendakariak, eta Jaume Girók, "la Caixa" Banku Fundazioko zuzendari nagusiak, akordio bat sinatu dute gaur Iruñean. Akordio horretan, bi erakundeek gizarte-ekintza, hezkuntza, zientzia eta kultura arloetan 2017. urterako egindako lankidetza jasotzen da. Finantza-erakundeak bere Gizarte Ekintza mantenduko du Foru Komunitatean, 13,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozietateko lehendakariorde Miguel Laparra eta Nafarroako CaixaBankeko lurraldeko zuzendari Ana Diez Fontana ere izan dira.

Hitzarmena sinatu ondoren Barkos Lehendakaria pozik agertu da akordioarekin: "helburu argia du: Nafarroako gizartearen interes orokorrei erantzutea eta haren bizi-kalitatea hobetzea". Zentzu horretan, nabarmendu du esparru-hitzarmen hori Nafarroaren garapenarekin eta aurrerapenarekin duen konpromisoaren adibide argia dela, eta gizarte, hezkuntza eta laneratzea arloak bereziki azpimarratzen dituela. Izan ere, gobernu honen lehentasun argiak dira.

Barkos Lehendakariak "la Caixaren" Gizarte Ekintzaren jarduerak Nafarroan dituen ardatzen balioari ere hitz egin du. Hauek dira ardatza: gizarte-bazterkeriaren kontra borrokatzea, talde ahulen artean enplegua sustatzea, adinekoak artatzea, gaixotasunak aurreratuta dituzten pertsonen arreta integrala edo prestakuntza eta hezkuntzari laguntzea. Hauxe esan du Barkosek: "ardatz horiek guztiak bat datoz Gobernu honen lehentasunekin. Helburu argia dute: gizarte kohesioa lortzea". Halaber, hauxe nabarmendu du: "programen garapena, jadanik dauden baliabideen eta gobernu honen ekintzaren beraren osagarria da. Gobernua ziur dago Nafarroako garapena eta hazkundea modu argi eta irmoago batean gertatuko direla justizia sozialarekiko konpromiso irmo baten eskutik badoaz. Horregatik pertsonak dira beti gure politiken ardatz nagusiak".


Nafarroako Gobernuaren eta la Caixa Fundazioaren arteko akordioa

La Caixako lurraldeko zuzendaria, Ana Díez; Jaume Giró; Barkos Lehendakaria eta Laparra lehendakariordea. ( irudia handitu )

Lehendakariak beste alderdi bat ere nabarmendu du; ikerketaren eta ezagutzaren alde egindako apustua hain zuzen. Hori horrela, Nafarroako Gobernua eta "la Caixa" Fundazioa ingurumena-osasuna binomioaren ikerketa sustatzeko elkarrekin arituko diren proiektuak aipatu ditu. "Helburu argia da: ingurumenaren osasuna hobetzea eta horrenbestez, pertsonen ongizate handiagoa lortzea".

"Beraz -amaitu du Lehendakariak-, bi erakunderen arteko lankidetza estu baten aurrean gaude, beren nortasunaz eta independentziaz baliatuz, gure gizartearen beharrei modu hurbilago batean erantzuteko eta nafartarren bizi-baldintzak hobetzeko aukera ematen duten proiektuak elkarrekin garatzea erabaki dutenak".

Bestalde, Jaume Girók, "la Caixa" Fundazioaren zuzendari nagusiak, akordioa sinatzearekin Nafarroaren alde egindako apustu ausarta berresten duela adierazi du. Bestalde, herritarren ongizatea eta haien beharrei erantzutea kezkatzen dutela esan du. "Gure gizarte-inbertsioaren bidez, gure erakundean duten konfiantza itzuli nahi diegu nolabait nafarrei", esan du.

Esparruak eta proiektuak

Sinatutako Esparru Akordioan ezarritako helburu nagusien artean hauek nabarmentzen dira: adinekoen eta gaixotasunak izateagatik behar bereziak dituzten taldeen bizi-baldintzak hobetzen laguntzea eta desgaitasunen bat duten edo gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonen ongizatean laguntzea.

Jarduera-ildo horiez gain, akordioak zenbait ekintza ere jasotzen ditu hezkuntza, kultura, ikerketa eta ezagutzaren esparruetan.

Hauek dira jasotzen diren lehentasunezko proiektuetako batzuk:

• Incorpora programa, enplegua aurkitzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen , desgaitasunen bat duten pertsonen, iraupen luzeko langabeen, baztertzeko arriskuan dauden gazteen, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeen, etorkinen eta giltzaperatu ohien kontratazioa. 2016. urtean zehar 452 lanpostu bideratu ziren Nafarroan lurraldeko 141 enpresen laguntzari esker. Guztira, 7 gizarte-erakunde arduratzen dira Incorpora komunitatean garatzeaz, Gaztelan Fundazioak koordinatuta.

• Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonen arreta integraleko programaren helburua beren bizitzaren amaieran dauden pertsonen eta haien senideen arretaren kalitatea hobetzea da. Nafarroan diziplina anitzeko arreta-talde bat du programa honek Iruñeko San Juan de Dios ospitalean, eta 429 paziente eta 573 seniderengana heldu da 2016. urtean.

• Adinekoen programaren eginkizuna da talde horren gizarte-partaidetza sustatzea, haren esperientziaren balioa nabarmentzea eta gure gizartean protagonista aktibo gisa jartzea. Adinekoek teknologia berriko, kultura eta gizarte arloko proiektuetan prestakuntza aukera dute, itundutako 8 adinekoen zentroren bidez. 2016. urtean 137 jarduera egin ziren Nafarroan, eta 3.099 adinekok parte hartu zuten.

• Gizarte Etxebizitzako programek errentako etxebizitzak eskaintzen dituzte, merkatu prezioak baino merkeago, eta etxebizitza bat lortzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat dira. Nafarroan, "la Caixa" Taldeak 215 errentako etxebizitza solidario ditu.

Askatasuna kendu dieten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, Reincorpora programaren bidez, gizarte-ekimeneko proiektuetarako laguntzak, boluntarioak eta herritarren bizikidetza sustatzea dira "la Caixa" Gizarte Ekintzaren beste helburu nabarmen batzuk, eta horiei ekingo die komunitatean.

Kultura zabaltzeari dagokionez, "la Caixak" pertsonen hazkuntza sustatzen du, ezagutzaren bidez, Nafarroan egiten dituen erakusketen bidez. 2016. urtean bi erakusketa egin zituen: "Henry Moore. Arte en la calle" eta "El Ártico se rompe". 2017. urtean "Salgado. Arte en la calle" erakusketa egin da Iruñean, eta udazkenean, "Hablemos de drogas" erakusketa Tuterara eramango da.

Horrez gain, eduCaixa programa garatzen jarraituko da, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren hezkuntza-eskaintza guztia barne hartzen duena. 2016. urtean Nafarroako 165 eskolek eta 59.049 ikaslek proiektu honen baliabide eta jardueretan parte hartu zuten.

"La Caixa" Gizarte Ekintzaren beraren jardueraz gain, erakundeak hainbat gizarte-, kultura-, zientzia- eta ingurumen-ekintza ere egiten ditu Caja Navarra Fundazioarekin batera, Baterako Gizarte Ekintzaren 6,5 milioi euroko akordio bati esker. Horien artean bertako gizarte-erakundeekin egindako gizarte-proiektuak nabarmendu daitezke, hala nola bi fundazioen ildo estrategikoei dagozkienak (laneratzea, adinekoak...) eta bikaintasuna ikertzen eta kulturari laguntzeko proiektuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa