(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Karlos III. Prestuaren Gurutzea jaso duten zazpi saridunek Nafarroarekin agertutako konpromisoa eta eskuzabaltasuna eskertu du larunbata, 2017.eko ekainak 17


Humberto Bustince, Javier Ochoa, Joxé Ulibarrena, Mirentxu Purroy, Julián Retegi, Nafarroako DYA eta Aralar Mendi Elkarteari "Nafarroa garatzen laguntzeko eta ospea lortzeko egindako ekarpenarengatik" banatutako sarien ekitaldiaren buru izan da


Barkos Lehendakaria Karlos III.aren Gurutzea irabazi dutenekin. ( irudia handitu )

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria, Nafarroako Karlos III. Prestuaren Gurutzearen sari-banaketaren buru izan da gaur eguerdian. Hain zuzen honako hauei banatu die: Humberto Bustince ikertzaile eta irakasleari; Javier Ochoa enologoari; Joxé Ulibarrena eskultore eta etnografoari, Mirentxu Purroy kazetariari, Julián Retegi pilotariari, Nafarroako DYAri eta Artzai Egunaren antolatzailea den Aralar Mendi Elkarteari. Hauxe adierazi du Barkosek: "ardura, hobetzeko grina eta egunero hobetzeko jarrera nagusi diren ibilbide pertsonal eta kolektiboak eskaintzen dizkigute, eta horiei esker, guztion artean etorkizun hobea eraikitzen laguntzen dute".

Ekitaldia Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren klaustro isabeldarrean egin dira eta besteak beste Manu Ayerdi, Miguel Laparra, Mikel Aranburu, María José Beaumont, Ana Ollo, María Solana, Fernando Domínguez, Ana Herrera eta Isabel Elizalde kontseilariak eta Foru Komunitateko agintari eta alkate nagusiak bertaratu dira. Musika emanaldiak ere izan dira: In Tempore Abesbatza eta Ekko Ensemble taldea, Carlos Etxeberriak zuzenduta, ekitaldiaren hasieran Nafarroako ereserkia abestu dutenak; I offer you peace, Galesko Karl Jenkins konpositore garaikidearen Peacemakers lanarena, eta "Basoilarrak", Aita Donostiakoa, biak sari-banaketan zehar; eta Luminous Night of the soul (sorta), Norvegiako Ola Gjeilo konpositore garaikidearena, Barkos Lehendakariak ekitaldi amaieran esandakoaren ondoren.

 

Uxue Barkos hitz egiten. ( irudia handitu )

Saridunei dominak entregatu dizkie eta hitzaldi labur batean eskerrak eman dituzte. Ondoren, Barkos Lehendakariak bertaratutakoei hitz egin die. Horrela, Barkos Lehendakariak Evreux etxeko Karlos III. "Errege Prestuaren" irudia gogoratu du eta bere pertsonaren eta erregealdiaren balioak nabarmendu ditu, hala nola elkarrizketa, esfortzuz egindako lana eta gizarte hobea lortzeko grina. Hori dela eta, "Karlos III.a Prestuaren izena aukeratu zen Nafarroaren gizarte-aurrerapenean eta ospean nabarmen lagundu duten pertsonen eta entitateen merituak publikoki goraipatzeko sarietarako".

Saridunen aintzatespena

Horrela, hauxe nabarmendu du Humberto Bustinceren kasuan: "ikerkuntzari emandako bultzada, aurrera egiteko grina nekaezina, fenomeno zientifiko berriak aurkitzeko eta muga geografikorik gabe zabaltzeko"; Javier Ochoaren kasuan: "enologiaren esparruan duen ezagutza eta esperientzia aplikatzen izandako pertseberantzia miresten dugu", esan du. Hauxe esan du Joxe Ulibarrenari buruz: "artista bat da goitik behera, profil sortzaile apartarekin, bikain erabili duena Nafarroako Historiarekin duen konpromiso pertsonala nabarmentzeko". Horrez gain, Mirentxu Purroyk askatasunarekin, demokraziarekin eta aurrerapen sozial eta parte-hartzailearekin duen etengabeko konpromisoa nabarmen du, "komunikazioaren esparruan duen profesionaltasunaz harago".

DYAri dagokionez hauxe esan du: "40 urtetan gehien behar den uneetan herritarrei lagundu die, arriskuak saihestuz eta zerbitzu paregabea emanez gizarteari oro har". Bereziki nabarmendu du "jarduera boluntarioaren, aniztasun funtzionala duten pertsonen integrazioaren eta kalitatezko kudeaketa eta prestakuntzaren eredua".

Halaber, bereziki goraipatu du Artzai Egunaren ekimena, "Aralar Mendi Elkartearen etengabeko esfortzuari esker, kalitatezko gaztak, artisautza, artzain-txakurren gaitasuna, motzaldia, folklorea eta artzain-kultura bateratzen direlako, Nafarroako mila urteko tradizio honek indarrean jarraitzen duela erakutsiz, oraingo eta etorkizuneko landa-ekonomiaren funtsezko euskarria delako".

Retegi II.ari buruz hauxe esan du: "bere izenak leku nabarmena du euskal pilotaren historia orokorrean", eta bere "kultura-jarduera ikusgarria" nabarmendu du, "pilotarien belaunaldi guztientzat eredua delako". "Bere pertsona eta palmaresa funtsezko tresna izan dira Nafarroako historian errotuta dagoen kirol hau sustatzeko", jarraitu du.

Barkos Lehendakariak, amaitzeko, eskerrak eman dizkie guztiei, beren "izaera ekintzaile, arduratsu eta aitzindariarengatik", eta "Nafarroarekin agertutako konpromiso eta eskuzabaltasunarengatik, zuen jardueran hain argi erakutsitakoa".

Ekitaldi osoa Navarra Televisión telebistatik emango da aurrez grabaturik datorren astelehenean, hilak 19, 16:00etan.

Karlos III.aren Gurutzea

Nafarroako Karlos III. Prestuaren Gurutzea kondekorazioa 1997. urtea sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroaren aurrerapenean eta Komunitatea kanpoan ezagutzera ematen nabarmen lagundu duten pertsonak eta erakundeak saritzeko, dagozkien jardueren esparru jakinetik. Foru dekretu bidez ematen da.

Sariak hain zuzen Karlos III. Noblearen izena hartu zuen. Nafarroako erregeen artean nabarmendu zen, bere izaera baketsu eta adiskidetzailearengatik, kulturaren eta artearen alde egindako ekimenengatik eta Europako gainerako gorteekin bake eta adiskidetasun harremanak ezartzeagatik.

Kondekorazioa gurutze esmaltatu bat da, eta Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den ezkozko errege-zigiluan agertzen den Karlos III. eseriaren irudia berregiten da, "Karolus regis navarre" legendaz inguratuta. Atzealdean Nafarroako ezkutua dago, "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpenaren eta "Cruz de Carlos III el Noble de Navarra" legendaren gainean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa