(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek mugaz gaindiko lankidetza-bide berriak ireki dituzte bi lurraldeak elkarrekin garatzeko asteartea, 2017.eko ekainak 20


Barkos Lehendakariak eta Jean Jacques Laserrek, Frantziako eskualdeko Lehendakariak, beste akordio bat sinatu dute, arlo hauetarako batik bat: larrialdia, lurraldea, turismoa, mugikortasuna, kultura, kirola, gazteria eta berdintasuna


Eranskinaren sinadura Pauen

Barkos Lehendakariak eta Jean-Jacques Laseerrek lankidetza-akordioaren eranskina sinatzen dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Frantziako eskualdeak mugaz gaindik zenbait lankidetza-proiekturen garapenean lagunduko dute, mugako eremuan eta bi eskualdeen barruan dauden mendiko lurraldeetan kudeaketa koordinatua hobetzeko helburuarekin, bi erakundeek 2011. urtean sinatu zuten lankidetza-akordioaren arabera.

Xede horrekin, Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, eta Pirinio Atlantikoetako Lehendakariak, Jean-Jacques Laserrek, akordio horren eranskin bat sinatu dute gaur goizean Pauen. Batik bat arlo hauetarako izango da: larrialdien kudeaketa, lurralde-garapena, turismoa, mugikortasuna, kultura, kirola eta gazteria eta berdintasuna. Ekitaldia Frantziako hiriko Nafarroako Parlamentuaren egoitzan izan da, eta Isabel Elizalde Landa Garapeneko kontseilaria ere bertan izan da.

Frantziako ordezkariei dagokienez, Ekonomia eta Lankidetzako lehendakariorde Max Brisson eta lankidetzan barne hartzen diren arloen kontseilari buruak izan dira.

   

Topaketan elkarrekin garatzen dituzten zenbait proiektu ere aurkeztu dituzte, hala nola SAFER eta ALERT, larrialdien mugaz gaindiko kudeaketaren arloan, non Gipuzkoak eta Aragoik ere parte hartzen duten; ANETO, elikadura osasungarriaren bidez eta ariketa fisikoa sustatuz haurren obesitatea prebenitzeko, eta CIRCULDOUCE-EDERBIDEA, Baiona, Donostia eta Iruñea artean bizikletaz ibiltzeko ardatz bat sortzeko eta garatzeko, Europako Eurovélo 1 ibilbidean konektatuta eta kokatuta.

Muga, historia, hizkuntza eta kultura partekatzen dituzten bi lurralde

Barkos Lehendakariak bere hitzaldian hauxe nabarmendu du: "nahitaez elkartu behar diren bi lurraldeen arteko beharrezko lankidetza da. Muga fisikoko kilometroak bakarrik partekatzen ez dituzten bi lurralde dira. Horrez gain, beste lotura asko ditugu, lotura historikoak, hizkuntza eta kultura loturak".

Lankidetza-esparru honen barruan guztion beharrak konpontzen saiatu behar direla esan du, nahiz eta hori zaila izan: "administrazioko kontuak, legezko kontuak eta asimetriak lehentasunetan". Bestalde, gorabehera horiek konpontzeko modu bakarra mugako bi aldeen arteko elkarrizketa arina sustatzea dela esan du, lankidetzan arituz eta alderdien artean adostutako irtenbideak bilatuz.

"Gure helburua, mugaz gaindiko alderdien ongizatea eta aurrerapena besterik ez direlako. Etorkizun hobea bilatzen dugu gure mendiko lurraldeetarako, gure haranak eta hango jendeak bizirautek, eta horrekin batera, gure izateko modua", esan du.

Hitzaldiaren amaieran hauxe adierazi du: "ziur nago izaten ari garen lankidetza-harreman hau emankorra izaten ari dela Nafarroarendako. Halaber, nahiko nuke, eta hala dela uste dut, Pirinio Atlantikoetako Departamentuarendako eta bi lurraldeetako biztanleendako ere halatsu izatea".

Lankidetza-eremuak

Gaur sinatutako dokumentua Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak 2011. urtean gehienez 10 urtetarako sinatu zuten Mugaz gaindiko Lankidetza Esparru Akordioaren barruan dago. Eranskin horrekin, bi gobernuek lankidetza-konpromisoa berritu dute, eta gogoeta-esparru bat zabaldu da beste formatu eta lankidetza-eremu batzuetan aurrera egiteko, bi lurraldeen berariazkotasuna eta bi eskualdeetarako ekartzen dituen erronkak kontuan hartuz.

 


Bilera Pauen

Uxue Barkos, Laserre, Isabel Elizalde eta Max Brisson. ( irudia handitu )

Horrela, esfortzu handiagoa egitea eta arlo hauetan ere elkarrekin lan egitea proposatu da:

- Arriskuen kudeaketa: mugaz gaindiko larrialdi-zerbitzuak antolatzea (SAFER-ALERT proiektua), larrialdi-zerbitzuen arteko komunikazioa eta esku-hartze esparruetako taldeen arteko koordinazioa hobetzeko helburuarekin: suteak, uholdeak, mendiko larrialdiak eta abar; babes zibileko zerbitzuen koordinazioarekin jarraitzea eta Santiago Bidearen segurtasuna hobetzea eta egokitzea.

- Lurralde-garapena: politika publikoen zerbitzura dauden teknologia sateliteak garatzea; PyrenEOS proiektuak mugaz gaindiko plataforma bat sortzeko aukera emango du, sateliteko irudietan oinarritutako zerbitzuak garatzeko, kudeaketa hidrikoaren eta uholdeen, basoen eta nekazaritzaren arloetan; mugaz gaindiko eremuetan hurbiltasun proiektuak mantentzea eta garatzea; lankidetza lurralde-berrikuntzaren arloan, bereziki landaguneen berrikuntza; eta banda zabalaren garapenean sinergiez baliatzea.

- Turismoa: parte hartzen duten erakundeek hobeto ezagutzea elkar; nazioarteko baterako sustapena eta langileen, enpresaburuen eta turismoko teknikarien berrikuntza, berariazko prestakuntza-ekintzen bidez; Basque Tourekin lankidetza jarraitzea, Nafarroa-Pirinio Atlantikoak-Euskadi turismo-helmuga komuna eraikitzeko.

- Mugikortasuna: mugaz gaindiko bide berdeak garatzea (EDERBIDEA proiektua); neguko bideen jarduketaren jarraitzea eta hobetzea, RD-132 (Frantzia) eta NA-137 (Nafarroa) errepidea mantentzeko, Pierre Saint Martin-Belagua gainari dagokiona; nazioz gaindiko Eurovélo 1 ibilbidearen txirrindularitza-eskaintza garatzea eta Eurovélo 3 ibilbidea elkarrekin garatzea.

- Kultura, kirola eta gazteria: Artxiboen zerbitzuen artean lankidetzan aritzea, mugaz gaindiko erakusketa bat antolatzeko, eta trukatzeko jardunaldi profesionalak ere antolatzeko; mugaz gaindiko kirol-politika bat eraikitzea, ANETO gisako proiektuekin, kirolaren bidez haurren obesitate prebenitzeko; mugaz gaindiko kirolen plataforma bat bultzatzeko, eta kirol sektoreko enplegua; eta bi lurraldeetako gazteen parlamentuen artean trukatzeko, erakundeen funtzionamendua ezagutzeko eta elkarrekiko ezagutza hobetzeko.

- Berdintasuna: asmoa da esparru honetan esku hartzen duten eragileen mugaz gaindiko sare bat egituratzea: erakundeak, elkarteak, unibertsitateak eta abar. Horretarako profesionalek euren artean trukatzeko jardunaldi bat antolatuko da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko mugaz gainduko proiektu baten aukera baloratzeko. 

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa