(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak UAGN, FUNDAGRO eta AMUR erakundeen kontrako ustezko irregulartasunengatiko salaketa artxibatzen duen autoaren aurka egin du asteazkena, 2017.eko ekainak 21

Besteak beste instrukzio-epaileak berak "diru-laguntzak lortzeko baldintzak faltsutu diren zantzuak aurkitu" dituela uste du

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak erreforma-errekurtsoa eta apelazio-errekurtso subsidiarioa jarri du 2017ko ekainaren 9ko Iruñeko Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegiaren autoaren aurka. Horren bidez, pertsona batek egindako salaketaren ondorioz Guardia Zibilak egindako atestatua jaso ondoren hasitako aurretiko eginbideak behin-behinean largestea eta artxibatzea erabaki zuen. Salaketan, UAGN, FUNDAGRO eta AMUR erakundeek Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikastaroak egitean irregulartasunak egin zituztela adierazten zen. Irregulartasun horietan, ikastaro horien ustezko parte-hartzaileen sinadurak faltsutzea eta benetan egin ez ziren ikastaroak justifikatzea barne hartzen ziren.

Aurretiko eginbideetan ere Guardia Zibilaren beste atestatu osagarri batzuk ere jasotzen dira: 2015eko irailaren 10ekoa, 2016ko irailaren 5ekoa, 2017ko otsailaren 7koa eta 2017ko maiatzaren 10ekoa. Guardia Zibilak ustezko irregulartasunak zituzten 26 atestatu aurkitu zituen, eta horietatik 9 bakarrik ikertu dira.

Gobernuak gaur jakinarazi duen moduan, errekurtsoa aurkeztu dute Guardia Zibilak bere atestatuan aipatutako espediente guztiak ez direlako ikertu eta instrukzio-epailearen beraren 2017ko martxoaren 6ko autoan hauxe aitortu zelako: "administrazioko eta UAGN-FUNDAGRO eta AMUR erakundeetako zerbitzu teknikoen arduradunei dagokienez, baldintzak faltsutu dituzten susmoak ditugu, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak lortzeko. Guztira, 2.880.981,54 euro izango lirateke 2009. eta 2015. urteen artean. Horrela, benetan joan ez ziren pertsonek parte hartu zuten prestakuntza-ikastaroak egin zirela eta ustez egin gabeko zerbitzuengatiko fakturak eta aurrekontuak faltsutu zituztela uste dugu".

Bestalde, errekurtsoan, instrukzio-epaileak aurkitutako preskripzioarekin ez dator bat, aurka egindako autoak "agirien faltsutzeak" antzematen dituen espedienteetako batean.

Gobernuaren errekurtsoa ez dator bat aurka egindako autoan jasotzen den arrazoiketarekin, Zigor Kodearen 308. artikuluaren delitu-zantzuak eta diru-laguntzak lortzeko iruzurrezko ekintzak daudela uste duelako. Gobernuak, gainera, hauxe adierazi du: "deigarria da UAGNko lehendakariak Epaitegian egindako deklarazioa, izan ere, berak eta UAGNko gainerako kargu politikoek Recalde jauna erakundetik kentzea erabaki zutela, Zuzendari Teknikoaren arabera, diruz lagundutako zenbait ikastarotan aurkitutako irregulartasunen arduraduna zelako, UAGNko idazkari nagusiak eta zuzendari teknikoak adierazi zuten gauza bera".

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren erreforma-errekurtsoan Nafar Lansarek UAGN eta FUNDAGRO erakundeei emandako diru-laguntzen espedienteen jarraipen-jarduerei eta 2009., 2010. eta 2011. urteetan FUNDAGROri diru-laguntzak emateko espedienteetan aurkitutako irregulartasunei buruzko ekainaren 19ko bi txosten aurkeztu dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa