(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 3,2 milioi € emango dizkio Navarrabiomed zentroari bi ikerketa-proiektutan parte hartzeagatik

osteguna, 2017.eko ekainak 22


Gaixotasun arraroak dituzten pazienteen genomaren sekuentziazioa eta heriotza-tasa handiko tumoreen diagnostikoa eta tratamendua aztertu dituzte 


Navarrabiomedek 3,2 milioi € jasoko ditu bi ikerketa-proiektutan parte hartzeagatik. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiari Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroari 3,2 milioi euroko diru-laguntza bat emateko, bi ikerketa proiekturen garapenean parte hartzeagatik, 2017-2019 I+G proiektu estrategikoendako laguntza-deialdiaren barruan.

Zehazki bi ekimen dira: "NAGEN: 1000. genoma Nafarroa proiektua", Navarrabiomed zentroak zuzenduta, eta "Belaunaldi berriko sekuentziazio teknologia (NGS), heriotza-tasa handiko tumoreak dituzten pazienteen diagnostikoaren eta tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko (DIANA: Diagnostiko biomedikoa eta Berrikuntza Irekia Nafarroan)". Azken ikerketa hori Nafarroako Unibertsitateak koordinatuko du eta Navarrabiomedek bazkide gisa parte hartuko du.

Angel Alonso, NOGeko Genetika Medikoko fakultatibo espezialista eta doktorea buru den NAGENek, giza genoma osoaren analisi teknologiarik abangoardistenaren erabilera (WGS) Teknologia Zentroetatik eta Aditu Taldeetatik Nafarroako osasun-sare publikoko pazienteen burura eramatea du helburu, tresna kliniko eta ikerketa-tresna gisa, baita Nafarroan doitasunezko medikuntzarekin lotutako industria-garapen teknologiko berria sartzea ere. Proiektuaren helburua, beraz, gaixotasun arraroak dituzten paziente askoren arrazoi ezezaguna eta zenbait minbizi mota jakitea da, Osasunbideko espezialitate eta laguntza-maila desberdinetako 1.000 paziente ingururen giza genoma osoa, tumoreak eta zenbait minbizi mota aztertuz. Balioespenen arabera, Nafarroan 40.000 paziente inguru daude gaixotasun arraro batekin, eta horietako askok oraindik ez dute diagnostikorik.

Finantzatutako bigarren proiektuak, DIANAk, Nafarroako Unibertsitate Klinikako Felipe Prosper doktorearen zuzendaritza izango du. Azken urteetan sekuentziazio-tekniken garapenak eta giza genoma ezagutzeak itxaropen berriak ekarri dituzte. Horiei esker, medikuntza pertsonalizatuago batera aurrera egin ahalko da, paziente bakoitzean zer tratamendu diren eraginkorrak ezartzeko. DIANA proiektuaren helburua da medikuntza pertsonalizatuaren eta doitasunezko medikuntzaren ikuspegi hori jarduera klinikoan erabiltzea, Nafarroan minbizia duten pazienteen tratamenduan sekuentziazio-teknologiak aplikatuz. Nafarroako ospitaleen, Osasunbidearen eta Nafarroako Unibertsitate Klinikaren baterako esfortzuaren bidez, teknika molekular berriak diseinatu eta aplikatuko dira CIMA eta Navarrabiomedekin lankidetzan. Horrela, diagnostiko zehatzagoa egin ahalko da, pronostikoa ezarriz eta heriotza-tasa handiko tumoreak (hala nola bularreko minbizia, biriketakoa edo gastrointestinalak, eta tumore hematologikoak) dituzten pazienteengan tratamendua egokituak diseinatuz. Halaber, aurreikusitako ikerketen bidez, diana eta tratamendu berriak aurkitu ahalko dira.

Proiektu estrategikoak

Diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren proiektu estrategikoen deialdiaren bidez eman dira, Genomika eta Medikuntza Aurreratuko GEMA erronkan. Deialdi honek puntako I+G proiektuak finantzatzen ditu, gizartearentzat eta Nafarroarentzat interes berezia duten esparru eta erronketan.

Bi proiektu horiek medikuntza pertsonalizatuaren abangoardian jarri dute Foru Komunitatea, esaterako Erresuma Batuaren mailan, eta Espainian mota honetako lehen ekimena da; Europan dagoen gutxienetako bat. Medikuntza pertsonalizatuak pazienteen diagnostikoak eta tratamenduak hobetzeko aukera ematen du, haien nortasun genetikoa kontuan hartuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa