(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igande honetan, ekainak 25, Nafarroako errege-erreginendako omenaldia izango da Leiren osteguna, 2017.eko ekainak 22


Ekitaldia duela 40 urte baino gehiagotik egiten da eta iaz bere izaera zibila berreskuratzeaz gain publikoari ere eskaini zitzaion 


Datorren igandean, ekainak 25, Nafarroako errege-erreginendako tradiziozko omenaldia izango da Leiren.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako errege-erreginen ohiko omenaldia egingo du igande honetan, ekainak 25, Leiren. Duela berrogei urtetik, urtero bezala, Leireko San Salvador Monasterioko elizan dauden lehen erregeen gorpuzkiak gordetzen dituen mausoleoan izango da. Gogoratu behar da 2016. urtean ekitaldiak bere izaera zibila berreskuratzeaz gain, publikoari ere eskaini zitzaiola, zenbait urtetan Kulturaren Viana Printzearen Sariaren egun berean egin ondoren.

Ekitaldiak 12:30ean hasiko dira. Lore-eskaintza egingo da gorpuzkiak gordetzen dituen kutxaren aurrean, eta dohaintza bat emango da, beneditarrei mausoleoa zaintzeagatik eskerrak emateko. Horrekin batera abesbatza arituko da, organo-musikaz lagunduta. Ondoren, ostatuko patioan Luzaideko Bonlantak dantza-taldea arituko da. Amaitzeko, 13:30ean herri otamena egingo da.

Horren aurretik, 11:30ean, monasterioko beneditarrek antolatutako errege-erreginen omenezko meza bat egingo da.

1973. urtetik

1973. urtean Nafarroako erakundeetako ordezkariak urtero Leireko San Salvador monasterioa joateko oihura ezarri zen, Nafarroako antzinako Erresumako errege-erreginen omenezko hileta-meza batera joan zitezen. Horrela, Iruñeko Erresumako lehen erregeen mausoleoaren aurrean lore-koro bat jarri behar zuten, eta monasterioari dohaintza bat eman beneditarrei, benetako gorpuzkiak zaintzeagatik eskerrak emateko. Festa hau herritarrek parte hartzeko sortu zuen, izan ere, erakundeetako ordezkariez gain, ehunka pertsona ere joaten zirelako.

Foru Aldundiak Nafarroako Eguna ospatu behar zela erabaki zuen 1982. urtean, ospakizun horrekin lotuz. Horrela, hurrengo bi urteetan ospatu zuen, 1985. urtean Nafarroako Eguna, foru legez, abenduaren 3an ezarri zuten arte, San Frantzisko Xabierren heriotzaren urteurrena eta jaieguna zelako.

1990. urtean, Nafarroako autogobernuaren kultura-organoa den Viana Printzea Erakundearen 50 urteurrena dela eta, Kulturaren Viana Printzearen Saria sortu zuten, Nafarroako Kultura Kontseiluak proposatuta Gobernuak urtero ematen duena, eta Leireko San Salvador Monasterioan entregatzea erabaki zuten, Nafarroako errege-erreginen omenaldiaren egun berean. 1993. eta 2015. urteen artean Asturias eta Vianako Printzeak entregatu du saria, eta Erregeen Omenaldiaren buru izan da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa