(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria Txantreako berrikuntza energetikoaren eredua Iruñeko beste auzo batzuetara eta Nafarroako beste herri batzuetara zabaltzearen alde agertu da ostirala, 2017.eko ekainak 23


Efidistrict proiektuaren lanen hasieran egon da, Foru Komunitatean etxebizitzak birgaitzeko, berroneratze energetikorako eta hiria suspertzeko egiten ari den plan nagusia dena


Efiidstrict ekitaldia Txantrean

Zuhaixkak landatzen Efidistrict proiektuaren ekitaldiaren ondoren. ( irudia handitu )

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria, eta Miguel Laparra, Eskubide Sozialetako lehendakariordea eta Etxebizitzako burua, Efidistrict proiektua gauzatzeko lanen hasieran egon dira gaur goizean. Nasuvinsa sozietate publikoak zuzentzen du, eta Foru Komunitatean etxebizitzak birgaitzeko, berroneratze energetikorako eta hiria suspertzeko egiten den planik garrantzitsuena da. Obrak Orvinako 24 etxebizitza sozialetan egingo dira, eta horri esker, Txantreako auzoa aldatzen hasiko da.

Ekitaldian Lehendakaria berroneratze energetikoko eredu berritzaile hau Iruñerritik eta Nafarroako beste udalerri batzuetatik hedatzearen alde agertu da. Joxe Abaurreak, Hirigintzako zinegotziak, ekitaldian ere egon denak, Iruñeko udala konpromiso hori hartzeko prest ere dagoela esan du.

"La Chantrea, un barrio movido/Txantrea, auzo gogotsua" goiburupean jaieguna ospatu da gaur Nafarroako hiriburuko Munduko Parkean. Horrela, zuhaixkak sinbolikoki landatu dira, Orvinako lehen birgaitze-lanak ikusten egon dira, habia-kutxak egiteko haurrentzako tailer bat egin da eta aperitiboa. Ekintzetan, Uxue Barkos Lehendakaria eta Miguel Laparra lehendakariordeaz gain, beste hauek ere parte hartu dute: José Mª Aierdi, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea; EBko Intelligent Energy programaren officer den Céline Tougeron eta Iruñeko udaleko hirigintzako zinegotzi Joxe Abaurrea, proiektuko bestelako eragileen eta auzoko elkarteetako ordezkarien artean.


Efidistrict proiektuaren hasiera Txantrean

Barkos Lehendakaria ekitaldiko bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Hiri-egitura eta energia berriztagarriak

Behin proiektu teknikoak amaituta, Efidistrict proiektuak uda honetatik aurrera Orvinako 23 eraikinen eta 590 etxebizitzen fatxada eta inguratzaile termikoak birgaitzeko lanei ekingo die. Horrez gain, hiru kooperatiben berokuntza-sareak berrituko ditu (Txantreako 2.844 etxebizitzei bero hornitzen dietenak), eta bero sortzeko bertako energia berriztagarriak erabiliko ditu. Bestalde, hiri-egitura berritzeko eta auzoa suspertzeko beste jarduera batzuk ere egingo ditu.

Auzokoen erkidegoek 13 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo dute beraien eraikinak birgaitzeko, eta etxebizitzako, gehienez, 70 euroko hileko kuoten bidez finantzatu ahalko da, Nasuvinsak Caja Ruralekin lortutako akordio baten bidez. Aurretik esandako kopuru horri Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako Departamentuaren 3,5 milioiko diru-laguntza eta EBko Intelligent Energy programak egiten duen milioi erdiko ekarpena gehitu behar zaizkio.

Auzokoek birgaitze plan horren garapenean zuzenean izan duten partaidetzari dagokionez, Uxue Barkos Lehendakariak hauxe nabarmendu du gaurko hasierako ekitaldian: "proiektu hau barruti historiko langile bat berroneratzeko da, Iruña zaharreko etxebizitza sozialeko lehen auzoa, eta beren kale, parke eta etxeez harro dauden auzokoen sentimenduak ere aipatzen ditu, duela mende erdi harriz harri auzolanen eta beren eskuekin eraiki zutelako, adierazpenaren hitzez hitzeko adieran".

Zentzu horretan. Lehendakariak eskerrak eman dizkie Txantreako auzokoei: "berroneratze energetikorako, hiria birgaitzeko eta herritarrek parte hartzeko esperientzia handinahi honen benetako protagonistak eta eragileak direlako".

Herritarren parte-hartzea

Efidistrict proiektuak Txantreako herritarrek parte hartzeko prozesu bat eragin du. Nasuvinsako birgaitzeko profesionalek aholkatzeko bulego bat izan dute irekita auzoan, eta 250 bilera baino gehiago izan dituzte eragindako auzokoekin. Horrela, proiektu arkitektoniko eta energetikoak egiteko eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak izapidetzeko edo auzokideen erkidegoen lanak Caja Rural de Navarrarekin egindako akordio baten bidez finantzatzeko negoziazioan lagundi diete.

José Mª Aierdik, Efidistrict zuzendu duen sozietate publikoaren zuzendari kudeatzaileak, Orvinan egingo diren jardueren ezaugarri teknikoak azaldu dituzte gaur goizeko ekitaldian, eta Nasuvinsako arkitekto Ana Bretaña de la Torrerekin batera, lanen hasieran Eskubide Sozialetako lehendakariorde eta Etxebizitzako kontseilari Miguel Laparrak eta Europar Batasuneko Intelligent Energy programako buru Céline Tougerok egindako bisita gidatu du.

Horrez gain, Aierdik, Nasuvinsako profesionalek auzokoei Txantreako hiria berroneratzeko prozesu osoan emandako laguntza eta kudeaketa zerbitzua nabarmendu ditu; baita Efidistrict proiektuak auzoak suspertuz erronka demografikoari aurre egiteko emandako erantzuna, edo mendetasun energetikoa ere, izan ere, bertako energia berriztagarrien alde egin du bero-iturri gisa.

Lanen hasieran egindako bisitan, Eskubide Sozialetako lehendakariak etxebizitzako Foru Lege berriak birgaitzeari emandako bultzada nabarmendu du. "Zenbait urtetan jardueran jaitsiera handiak egonda, etxebizitzako legea laguntza gehiagorekin onetsi denez, jarduera % 70 baino gehiago handitzea lortu dugu orain arte, eta espero dugu lerro berean jarraitzea, oso eragin positiboa duelako bai enpleguan, bai ingurumen-iraunkortasunean eta beren etxebizitzak birgaitzen dituzten familien bizi-kalitatea".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa