(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak osasun-zentroetara eta ospitalez kanpoko larrialdietara joatea gomendatzen du sanferminetan osasun-arreta behar izatekoan ostirala, 2017.eko ekainak 23


10.000 identifikazio-eskumuturreko banatuko dira adingabeentzat herritarrei zerbitzuen erabilera egokiaren aurrean kontzientziatzeko, eta gogoratu du osasun-zentroak 08:00etatik 15:30era egongo direla irekita lanegunetan, eta San Martin doktorea zentroa 24 ordutan irekita egongo dela 


bilera

Osasun-zerbitzuak egindako bileraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak datozen sanferminetan osasun-arreta behar badute beren osasun-zentrora joatea gomendatu die Iruñeko eta bere eskualdeko herritarrei. Ordutegi horretatik kanpo, ospitalez kanpoko larrialdi-guneetara joatea, eta ahal badute NOGeko Larrialdietara ez joatea eskatu du, kasu larrietarako bakarrik erabili behar delako.

Osasuneko kontseilari Fernando Dominguez Sanferminetako zerbitzu bereziko kideekin gaur goizean egindako bileraren buru izan da. Bilera horretan, Osasun Departamentuko arduradunez gain (Osasunbideko kudeatzailea, NOGeko kudeatzailea, Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetako, Ospitalez kanpoko Larrialdietako, Zezen Plazako lehen mailako arretako eta arreta medikoko arduradunak besteak beste), Barne Zuzendaritza Orokorreko, Komunikazioko Zuzendari Nagusiko, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasun Saileko, DYAko eta Gurutze Gorriko ordezkariak ere izan dira.

Lehen mailako arreta-sareari dagokionez, Iruñeko eta Iruñerriko (Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Sarriguren, Atarrabia eta Zizur Nagusia) osasun-zentroek egunero irekiko dute, 08:00etatik 15:30era, ostiralean (uztailak 7) eta asteburuan (uztailak 8 eta 9) izan ezik, itxita egongo direlako.

Egun horietako osasun-arreta arruntak herritar bakoitzaren ohiko osasun-zentroari eskatu beharko zaizkio.

Ospitalez kanpoko larrialdien arreta

Osasun-zentroen ordutegiz kanpo, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak zentro hauetan artatuko ditu larrialdiak:

 
eskumuturrekoa

Sanferminetan banatuko diren identifikazio-eskumuturrekoak, gaztelaniaz eta euskaraz. ( irudia handitu )

- Egun guztietan, 15:00etatik 20:00etara, Ermitagaña eta Errotxapea (Iruñean biak) eta Burlatako osasun-zentroetan. Uztailaren 7, 8 eta 9an zentro horiek 08:00etatik 20:00etara irekiko dute.

- Eguneko 24 ordutan, jaiak dauden egun guztietan, San Martin doktorearen anbulatorioa (San Fermin, 29) erreferentziako zentroa izango da beste urte batez jaiaren esparruan gertatzen diren osasun-larrialdietarako. Premiazko arreta pediatrikoa lanegun guztietan egingo da zentro horretan, 15:00etatik 20:00etara; jaiegunetan, 08:00etatik 20:00etara.

Zentro horretan, Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuak normalean laguntza-gune bat du, eta jaietan indartu egingo da, 1 mediku, 1 erizain eta 1 administrarirekin, uztailaren 6ko 08:00etatik uztailaren 15eko 08:00etara etengabe irekita egon dadin.

Iruñeko eta bere eskualdeko garraio-sare sanitario arruntari dagokionez, normalean bizi-euskarri aurreratuko 3 anbulantziaz, oinarrizko bizi-euskarriko 4 anbulantziaz eta 1 helikoptero medikalizatuz osatuta dago, eta jaietan, oinarrizko bizi-euskarriko beste 2 anbulantziarekin eta beste laguntza-ibilgailu batzuekin indartuko da. Asteburuan, oinarrizko bizi-euskarriko beste 2 anbulantzia izango dira.

Entzierroetarako zerbitzu berezia

Entzierroko zaurituak artatzeko zerbitzu berezia honela egongo da osatuta: arreta sanitarioko 9 postu hesietan, medikuekin, erizainekin eta sorosleekin, beste 8 laguntza-puntu, sorosleekin, eta postu sanitario bat zezen-plazaren barruan (medikuak eta erizainak). Entzierroak 848,6 metroko ibilbidea du eta 53 metrotik 53 metrora gutxi gorabehera asistentzia-gune bat izango du. Arreta zerbitzu guztia SOS Nafarroa 112 zentroan koordinatuko dute.

Entzierroko hesi ondoko sorospen guneak leku hauetan egongo dira: Santo Domingoko aldaparen hasieran (Hezkuntza departamentuaren egoitzan), Nafarroako Museoko eskaileretan, Santiago plazan (udaletxearen atzealdean), San Saturnino kaleko eskaileretan, udaletxean (2), Mercaderesen (2), Xabierko jaitsieran (2) Espoz eta Mina zeharkalean, Telleria kalean, Ahumada dukearen kalean, Labriteko jaitsieran, Amaya ("Telefonica" edo hegoaldeko kailejoian) eta Hemingway pasealekuan (iparraldeko kailejoian).

 

Garraio sanitarioari dagokionez, 16 anbulantzia medikalizatu ibiliko dira entzierroaren ibilbidean zehar. Horietako 2, Gazteluko plazan egongo dira laguntza gisa, SOS Nafarroako 112 Zentroa medio ibilbidean osasun-garraio gehien behar duen gunera eramateko.

Laguntza-zerbitzu horretan, gutxienez, 9 mediku, 9 erizain, 21 garraio-teknikari, 47 sorosle, 9 komunikazio-langile eta 8 postu-koordinatzaile arituko dira. Ibilbideko arreta Gurutze Gorriaren (78), DYAren (30) eta Osasunbideko baliabide eta langile sanitarioekin egingo da. Horrela ibilbidean bertan emango dute laguntza eta dagokien sektoretik NOGera eramango dute zauritua. Bestalde, SOS Nafarroako 112 Zentro Koordinatzaileari informazioa emango diote denbora errealean artatutako pertsonen zauriei eta lesioei buruz.

SOS Nafarroako 112 Zentro Koordinatzailea izango da laguntza sanitarioa antolatzearen eta zauriak osasun-zentroetara eramatearen arduraduna, zauritu larrienak Nafarroako Ospitalegunera edo SOS Nafarroako 112 zentroak adierazten duen zentrora eramaten diren lehenak izan daitezen. Horretarako, aurreko urteetan dagoeneko ezarri zenez, hesietan bertan dagoeneko artatutako zauritu arinak, zauritu larriak ospitalera eraman ondoren eramango dira ospitalera.

Arreta txupinazoan

Uztailaren 6an, Txupinazoa dela eta, lehen laguntzak emateko lau postu jarriko dira Zapateria 40ko udal-eraikineko etxabeetan, Santo Domingoko aldapan (Hezkuntza Departamentuaren alboan), San Saturninoko atarian eta Gazteluko plazan (Karlos III.). Gurutze Gorriarekin, DYArekin eta Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin lankidetzan jarritako postu horietan kolpe, kristalek eragindako ebaki eta beste patologia txiki batzuen ondoriozko osasun-beharrak artatuko dira, izan ere, halako asko gertatzen dira jaiak hasteko ekitaldi horretan sortutako jende-uholdearen ondorioz.

Dispositibo hori 1 medikuk, 3 erizainek, sorosleek, SVAko anbulantzia batek, SVBko 5 anbulantziak eta laguntzeko beste 2 ibilgailuk osatzen dute.

Vázquez de Mella eta Sarasate pasealekua, hilak 6, 7, 8, 9 eta 10

Horren guztiaren osagarri, uztailak 6, 7, 8 eta 9an, aurreko urteetan bezala. Vazquez de Mella ikastetxean Lehen Arretako Unitate bat prestatuko da jaietako patologia arinak artatzeko.

Bertan, lehen arreta bat egingo da eta, hala badagokio, larritasun handiagoko pazienteak San Martin Doktorea anbulatoriora edo Nafarroako Ospitalegunera bideratuko dira. Puntu horretan uztailaren 6ko 10:00etatik hilaren 10eko, igandea, 20:00ak arte emango du arreta etenik gabe Gurutze Gorriak.

Gainera, egun horietan bertan, Sarasate pasealekuan (Diputazioa), lehen sorospeneko postu bat jarriko du DYAk, 20:00etatik 05:00ak arte.

Entzierroko zaurituen gaineko informazioa

Osasun Departamentuak prentsa-areto bat prestatu du, eta bertatik egunero entzierroko zaurituei buruzko informazio emango da, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdien eraikinean izango dena, eta bertara eramango dira zaurituak.

Kazetariek entzierroa prentsa-aretoan ikusi ahalko dute, hala nahi izanez gero, izan ere, telebistako pantaila bat jarri dute han. Gainera, egunero bi unetan informazioa emango da: lehenengo aldiz, 08:20an, eta orduan goiz horretan izandako zaurituen lehen aurrerapena emango da; eta 08:40an prentsaurreko bat emango da egun horretako zaurituei buruzko informazio guztia ematen saiatzeko.

Prentsa-aretoa Osasun arloan San Fermin jaietan izan daitezkeen informazio guztiak emateko esparru egokia izango da.

10.000 identifikazio-eskumuturreko herritarrei informazioa emateko eta kontzientziatzeko

Osasun Departamentuak 10.000 identifikazio-eskumuturreko banatuko ditu adingabeentzat, gaztelaniaz eta euskaraz, helburu bikoitzarekin. Batetik, helburua da haurrak aurkitzea Sanferminetan galtzen badira. Hori dela eta eskumuturrekoak eremu bat du gurasoen edo tutoreen eta adingabeen izena eta harremanetarako telefonoa errotuladore ezabaezin batekin idazteko.

Bestalde, helburua da herritarrek lehen mailako arretako baliabideak erabil ditzaten gogoratzea eta kontzientziatzea, eta haien ordutegien berri ematea. Hori dela eta, alergia-kontrako materialez egindako eskumuturrekoak QR kode bat du, nahi duenak informazio hori eskuratzeko.

Eskumuturrekoak alergia-kontrakoak dira eta datorren ekainaren 29tik aurrera jaso ahalko dira Iruñeko eta bere eskualdeko Osasun Zentroetan eta San Martin Doktorea zentroan.

Jarduera hori Osasun Departamentuak joan den urtarrilean osasun-zerbitzu publikoen erabilera eraginkorragoa sustatzeko ateratako kanpainaren barruan kokatuta dago. "Arazoa beti berdina ez bada...irtenbidea ezta ere" goiburupean, eskuragarri dauden baliabideen erabilera egokia sustatu nahi da, herritarrek laguntzarik onena jaso dezaten eta osasun-sistemaren jarduera arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Gogoratu behar dugu kanpainak herritarrek balia ditzaketen osasun-laguntzako bost maila bereizten ditu, mailaz maila ordenatuta osasun-egoeraren eta larritasunaren arabera. Hala, aurrez aurrekoa ez den laguntza-fase modura, prebentziorako eta autozaintzarako baliabideen lehen maila bat proposatzen du, eta bigarren maila batean, eskuragarri dauden sareko eta telefono bidezko arreta-zerbitzua. Hirugarren mailan, Lehen Mailako Arretako zentroetatik eta kontsultategietatik ematen den aurrez aurreko laguntza dator. Laugarren mailak ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuak hartzen ditu aintza, eta azkenekoan,ospitaletako larrialdiak sartzen dira.

Era berean, ahal badute, osasun-zentroetara beren baliabideen bidez joatea gomendatzen zaie herritarrei, larrialdi-sareko anbulantziak lehentasunez kasurik larrienetarako uzteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa